Batxilergoa mailako Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Kant: Ezagutza, Morala eta Autonomiaren Garrantzia

Filosofia eta etika3,13 KB

Kant: Planteamendu Orokorra eta Ezagutza

Kantek gizakiaren funtsezko lau arazoak honela formulatzen ditu:

  • Zer ezagut dezaket? Ezagutzaren arazoaz ari da. Arrazoimen Hutsaren Kritika.
  • Zer egin behar dut? Moralitatearen arazoaz dihardu. Arrazoimen Praktikoaren Kritika.
  • Zer itxaron behar dut? Erlijioa eta Historiaren arazoa. Erlijioa, Arrazoimenaren Mugen Barnean.
  • Zer da gizakia? Aurreko hiru galderek gizakia subjektuarekin erlazionatu nahi dute. Antropologia Idatzia eta Historia Unibertsalaren Ideia.

Zer Ezagut Dezaket?

Kantek hiru ezagutza-ahalmen edo gaitasun bereizten ditu: sentsibilitatea, adimena eta arrazoia. Sentsibilitatea pasiboa da, eta adimena, aktiboa. Kontzeptu hauek esperientzia-objektuak ezagutzeko eta ordenatzeko erabiltzen ditu Kantek....

Jarraitu irakurtzen "Kant: Ezagutza, Morala eta Autonomiaren Garrantzia" »

Filosofia eta Ideologia Politikoen Laburpena

Filosofia eta etika4,13 KB

Antzinako Greziako Filosofoak

Sokrates: Arima eta gorputza bereizita daude, eta arimak lehentasun osoa dauka.

Platon: Arima eta gorputza bereizita daude. Gorputza arimaren kartzela da, eta hiltzerakoan arima libre gelditzen da.

Aristoteles: Arima eta gorputza banaezinak dira; ondorioz, biak hiltzen dira.

Estoizismoa

Epikteto: Bizitzan badira hainbat gauza kontrola daitezkeenak, baina badira beste batzuk ezin direnak kontrolatu, adibidez, gaixotasunak, heriotza... Heriotza ez da alde batera utzi behar, baizik eta mentalizatu; azken finean, hilko zara.

Seneka: Hilko ez bagina, ez genuke berdin biziko; baina, ezinezkoa denez, gure erronka bizitza aprobetxatzea da.

Epikureismoa

  • Jainko-jainkosei beldurrik ez izatea.
  • Heriotzaren beldurrik ez izatea.
  • Plazerra
...
Jarraitu irakurtzen "Filosofia eta Ideologia Politikoen Laburpena" »

Supra Gramaticos

Filosofia eta etika2,53 KB

Moralitatearen teoria landuko du, arrazoi praktikoaren kritikaren lanean. Gizakiak moralak gara arrazoimena dugulako. Kontzienzia morala existitzen da, horren ondorioz gizakiok ekintza jarrera onak eta gaiztoak bereizten dakigu (arrazoimena). Bere teoria garatzeko bi moralitate mota bereizten ditu: moralitate materiala eta moralitate naturala=kant. Moralitate materiala ondorio batengandik arabera ez dut nik erabakitzen (a’posteriorizkoak, hipotetikoak, heteronomoa). Moralitate naturala (A’priori, kategorikoa, autonomoa). Autonomoa = askeak bagina benetako moralitatea = formala beteko genuke, arrazoimena askea balitz.

Baina ez denez, arima = arrazionala sortzen du. Mundu honetan bete ezin duena, beste mundu horretan beteko luke eta jainkoa
...
Jarraitu irakurtzen "Supra Gramaticos" »

Descartesen Filosofiaren Gakoak: Metodotik Jainkora

Filosofia eta etika3,52 KB

Zalantza Metodikoa

Descartesen metodoaren lehen atala da: dena zalantzan jarri, nabaria dena aurkitu arte. Metodo osoari izena ematen dio horrek: zalantza metodikoa. Lehenik, zentzumenetatik jasotakoa zalantzan jartzen du; ondoren, matematikatik lortutakoa. Zerbaiti buruz zalantza txikiena badu, baztertu egiten du, zalantzarik sortzen ez diona aurkitu arte. Hala, bere metodoko lehen erregela sortuko du: nabaritasunarena. Gainera, irizpide honi esker lehen egia lortzen du: arimaren existentzia, hau da, cogito ergo sum.

Gorputza eta Munduaren Egia

Munduaren existentzia Descartesek aurkitzen duen hirugarren egia da. Hasieran, zentzumenen bidez ezagutzen zuenez, baztertu egin zuen. Baina, Jainkoa existitzen denez (filosofoaren bigarren egia), mundua...

Jarraitu irakurtzen "Descartesen Filosofiaren Gakoak: Metodotik Jainkora" »

Filosofia Glosarioa: Oinarrizko Kontzeptuak eta Definizioak

Filosofia eta etika2,62 KB

Filosofia Glosarioa

Filosofiaren oinarrizko kontzeptuak eta terminoak ulertzeko gida osoa.

Arrazoia

Zerbait azaltzeko, zerbaiti buruz argudiatzeko edo justifikatzeko gaitasuna edo ekintza.

Arrazionaltasun teorikoa

Munduari so dagoena. Errealitatea ezagutu nahian diharduena, hura argitzen, azaltzen eta ulertzen saiatzen dena.

Arrazionaltasun praktikoa

Ekintza orientatzen saiatzen den arrazoimenaren erabilera da. Ekintza horren bidez, arrazoimen praktikoak grinei aurre egiten die eta nagusitu egiten zaie, eta horrela, arrazoimenak berak, bere buruari ezarritako ideal morala lortzeko bidean jartzen gaitu.

Metafisika

Errealitatea zer den aztertzen duen filosofiaren atala. Errealitatea osotasunean hautematen saiatzen da, objektu partikularrak baino harago...

Jarraitu irakurtzen "Filosofia Glosarioa: Oinarrizko Kontzeptuak eta Definizioak" »

Descartesen Epistemologia: Tradizio Aristotelikoaren Kritika

Filosofia eta etika2,04 KB

Disertazioa: sarrera:

Metodoaren diskurtsoan Descartesek kritika zorrotz bat egiten dio jasotako heziketari, tradizio aristoteliko-eskolastikari hain zuzen ere. Horregatik, ezagutza berri eta ziurra baten bila zihoala Descartesen proposamen epistemologikoa ezagutza sistema berria eraikitzean datza. Sistema berri horrek zientzia-iraultzan aurkitzen du bere jatorria. Eraikin berri horretarako zalantza izango da behar-beharrezkoa zientza tradizionalaren oinarriak aztertzeko.

aldeko argudioak:

Descartesen zalantza metodikoak kutsu eszeptikoa duen arren, metoaren beste urrats bat baino ez da. Tradizio idealistaren barruan zentzumenak errefusatzen ditu ezagutzaren iturri gisa eta jatorrizko ideien garrantzia azpimarratzen du. Descartesen prozedura epistemologikoa...

Jarraitu irakurtzen "Descartesen Epistemologia: Tradizio Aristotelikoaren Kritika" »

Filosofia eta Gizartearen Antolaketa: Aroak eta Ideiak

Filosofia eta etika2,9 KB

Mundu Fisikoa: Aitzin Aroa. Subjektua, Jainkoan idealizatuta: Erdi Aroa. Subjektuak mundua nola ezagutu: Aro Modernoa. Gizartea nola antolatu, politika: Garakidea. Silogismo: a=b, b=c ---- a=c. Falazia: Gaizki osatutako argudioa. Erlatibismoa: Egia egoeraren arabera da. Dogmatismoa: Egia finkoa da, ez da aldatzen. Hermeneutika: Egia ikuspuntu desberdinak interpretatuz lortzen da. Egiaren irizpideak: Zer egin behar da zerbait egia izateko. Dialektika: Ikuspuntu desberdinak. Autonomoa: Norbera bere kabuz erabaki. Etika formala: Zu zure araua erabaki. Etika materiala: Arauzko konkretu bat eman bizitzarako. Askatasun positiboa: Erabakitzeko gaitasuna. Negatiboa: Erabakitakoa praktikan jarri. Determinismoa: 'Askatasuna'. Hobbes: Erregea absolutoa...

Jarraitu irakurtzen "Filosofia eta Gizartearen Antolaketa: Aroak eta Ideiak" »

Ezagutza, Zientzia eta Errealitatea: Azterketa eta Sailkapena

Filosofia eta etika3,98 KB

Ezagutza Motak eta Mailak

Iritzia: Ikuspegi subjektiboa da. Ezin da ziurra denik esan, ezta beste pertsonen aurrean frogatu ere. Errealitatearen balorazio bat izan ohi da.

Ustea: Zalantzazkoa. Baieztatzen duguna ez dugula guztiz ziurtzat jotzen adierazten du. Zalantzak ditugun arren, gauzak modu jakin batean direla pentsatzeko arrazoi sendoak ditugu.

Asertiboa: Frogatu ezina izanik, ziurtzat jotzen dugu.

Ezagutza: Erabateko ziurtasuna dugu uste honetan, eta frogatu dezakegu.

Proposizio Enpirikoen Egia

Egokitasunaren teoria: Proposizio bat egiazkotzat jotzen da egokitasuna dagoenean esandako proposizioaren eta adierazitako errealitatearen artean (Aristotelesek proposatutakoa).

Koherentziaren teoria: Proposizio bat egiazkotzat jotzen da, baldin eta...

Jarraitu irakurtzen "Ezagutza, Zientzia eta Errealitatea: Azterketa eta Sailkapena" »

Platon eta Aristotelesen Konparazioa: Ontologia, Epistemologia eta Politika

Filosofia eta etika2,69 KB

Ontologia

Platon

  • Bi mundu (ideiak eta gauzak banatuta)
  • Gorputza + arima (banatu daitezke, hiltzean arima aske da)

Aristoteles

  • Mundu bakarra (ideiak eta gauzak batera)
  • Gorputza + arima (ezin dira banatu, hiltzean biak hil)

Epistemologia

Platon

  • Jaio - ideiak gogoratu beharra (anamnesia)
  • Arimak ideiekin kontaktua du
  • Dialektika bidea egin ikasteko
    • Ongia ezagutu
  • Zentzumenetik ikastea ez da ziurra

Aristoteles

  • Jaio - ideia gabe
  • Zentzumenetatik ikasten da
  • Adimenak (ezaugarri komuna = esentzia)
  • Esentzia gauzekin lotuta
  • Ongia lortzeko praktikatu behar da

Politika

Platon

  • Gizarte banaketa eta hiri bertuteak
    • Produktugileak (familia = motibazioa)
    • Zaindariak (familia ez)
    • Gobernaburuak (familia ez)
  • Autarkiarik ez = askatasunik ez (totalitarioa)
  • Hezkuntza estatuaren menpe (produktugileek
...
Jarraitu irakurtzen "Platon eta Aristotelesen Konparazioa: Ontologia, Epistemologia eta Politika" »

Platonek Egia eta Ongiaren Ideia

Filosofia eta etika2,72 KB

Platon: Filosofo Handia

Platon (Aristoteles Podros), K.a. 427. urtean jaio zen filosofoa izan zen. Aristoteles batera, Greziako filosoforik handienetarikoa izan zen. Bere garaian egindako ideiak, pentsaerak, idazlanak eta azterketak, gaur egun oraindik garrantzia daukate. Sokrates ezagutu zuen eta irakasle izan zuen. Bere alegoriarik ezagunetako bat, haitzuloaren alegoria izan zen, errealitateaz hitz egiten duena. Baina errealitateaz gain, hainbat gauzetaz hitz egiten zuen eta horietako bat egia eta ongiaren mundua izan zen.

Pentsamenduaren Banaketa

Hasteko, Platonek bi zatitan banatzen zuen bere pentsamendua. Alde batetik izakiaren teoria (ontologia) eta beste alde batetik ezagutzaren teoria (epistemologia). Ontologian, bitan banatzen zuen: ideiak...

Jarraitu irakurtzen "Platonek Egia eta Ongiaren Ideia" »