Ezagutza, Zientzia eta Errealitatea: Azterketa eta Sailkapena

Filosofia eta etika3,98 KB

Ezagutza Motak eta Mailak

Iritzia: Ikuspegi subjektiboa da. Ezin da ziurra denik esan, ezta beste pertsonen aurrean frogatu ere. Errealitatearen balorazio bat izan ohi da.

Ustea: Zalantzazkoa. Baieztatzen duguna ez dugula guztiz ziurtzat jotzen adierazten du. Zalantzak ditugun arren, gauzak modu jakin batean direla pentsatzeko arrazoi sendoak ditugu.

Asertiboa: Frogatu ezina izanik, ziurtzat jotzen dugu.

Ezagutza: Erabateko ziurtasuna dugu uste honetan, eta frogatu dezakegu.

Proposizio Enpirikoen Egia

Egokitasunaren teoria: Proposizio bat egiazkotzat jotzen da egokitasuna dagoenean esandako proposizioaren eta adierazitako errealitatearen artean (Aristotelesek proposatutakoa).

Koherentziaren teoria: Proposizio bat egiazkotzat jotzen da, baldin eta onartutako gainerako proposizioekin kontraesanik sortzen ez badu. Friedrich Hegelek proposatu zuen.

Arrakastaren teoria: Egiazkotzat jotzen da erabilgarria denean; egia edo faltsua den jakiteko ondorioei begiratu behar zaie.

Ezagutza Izateko Posibilitatea

Dogmatismoa (Descartes): Ezagutza ziurra eta unibertsala eskuratu dezakegula, eta horri buruz ziurtasun osoa izan. Ezagutzak progresiboki eta etengabe zabaltzeko posibilitatea dagoela defendatzen du. Metodo on bat erabiliz, proposatzen den edozeri buruzko ezagutza eskuratu daiteke, baliozkoa eta unibertsala.

Eszeptizismoa (Pirron): Zalantza ezagutza sendo eta ziurrik badagoen. Errealitateari buruz ditugun usteak sentzazioetan oinarritzen dira, eta sentsazioak aldakorrak direnez, ezin dute ezagutza sendo eta ziurra eman.

Kritizismoa (Kant): Ezagutza hori ez da zalantzarik gabea, ez behin betikoa; aitzitik, etengabe berrikusi eta kritikatu behar da, balio okerrak eta akatsak aurkitzeko.

Erlatibismoa (Sofistak): Ikuskera filosofiko honen arabera, ez dago egia absoluturik, hau da, edozein lekutan eta unetan berez baliozkoa den egia absoluturik.

Perspektibismoa (Ortega y Gasset): Ez du egia absolutua lortzeko posibilitate teorikoa baztertzen. Neurri baten ikuskera guztiak dira egiazkoak, eta ikuskera guztiak biltzea posible izango balitz, hori litzateke egia absolutua.

Zer da Zientzia?

Zientzia fenomeno naturalak sistema ordenatu eta koherente batean integra zitekeela sinestean sortu zen diziplina da, K.a. VI. mendean sortutakoa. Bi ezaugarri hartzen dira garrantzitsuen bezala:

  • Galileo Galilei jotzen dute lehen zientzialari, zientzia egiteko eta ulertzeko modu berri bat sortu zuelako.
  • Esperimentazioa: Galileok bere hipotesietako batzuk ezin zirela hauteman eguneroko bizitzan konturatu zen, eta egoera ideal bat sortuta bakarrik egiaztatu ahalko zutela, marruskadura bezalako elementuak kontuan hartu gabe egoeretan.
  • Matematizazioa: Naturak funtzio matematikoen bitartez azaldu daitezkeen jarraibide erregularrak dituela azaldu zuen Galileok.

Zientziaren Sailkapena

  • Zientzia formalak (Logika/Matematika): Hauen aztergaiak ez dira munduan gertatzen direnak, baizik eta sinboloen arteko erlazioak. Ez dute eduki enpirikorik.
  • Zientzia enpirikoak: Munduan gertatzen direnak eta haien arteko erlazioak. Eduki enpirikoa dute. Baieztapen guztiak frogatu behar dira esperientziaren bitartez.
    • Natura zientziak (Fisika, Kimika, Biologia): Errealitate naturala da aztergaia.
    • Gizarte zientziak (Soziologia, Historia, Psikologia): Gizarteko eta gizakiaren errealitatea da hauen aztergaia.

Woolgarren Ikuspegia

Woolgarrek zalantzan jartzen du ustezko objektibotasun zientifikoa, zientzia ez dela gizarteko gainerako erakundeetatik kanpo dagoen giza jarduera bat. Bere ustez, zientzian eragina dute testuinguru historiko eta sozialek.

Deskargatu

PDF Word HTML