Platonek Egia eta Ongiaren Ideia

Filosofia eta etika2,72 KB

Platon: Filosofo Handia

Platon (Aristoteles Podros), K.a. 427. urtean jaio zen filosofoa izan zen. Aristoteles batera, Greziako filosoforik handienetarikoa izan zen. Bere garaian egindako ideiak, pentsaerak, idazlanak eta azterketak, gaur egun oraindik garrantzia daukate. Sokrates ezagutu zuen eta irakasle izan zuen. Bere alegoriarik ezagunetako bat, haitzuloaren alegoria izan zen, errealitateaz hitz egiten duena. Baina errealitateaz gain, hainbat gauzetaz hitz egiten zuen eta horietako bat egia eta ongiaren mundua izan zen.

Pentsamenduaren Banaketa

Hasteko, Platonek bi zatitan banatzen zuen bere pentsamendua. Alde batetik izakiaren teoria (ontologia) eta beste alde batetik ezagutzaren teoria (epistemologia). Ontologian, bitan banatzen zuen: ideiak eta gauzak. Epistemologian aldiz, mundua bitan banatzen zuen eta bi maila desberdinetan. Zentzumenen mundua eta ideien mundua bereizten zituen maila ontologikoa (izakia) eta maila epistemologikoa (ezagutza) baliatuz. Hortaz aparte, zentzumenen munduan ustea (doxa) zen garrantzitsua eta ideien munduan adimena (Noesis). Zentzumenetatik jasotako dena aldakorra da, hau da, zentzumenetatik hartutako gauzak aldatu ahal dira, ez dira iraunkorrak izango. Mundu hau ere inperfektua da eta beraz, mundu honetatik ezin da egia ezagutu. Baina ideien mundutik hartutako gauzak betirako iraungo dute, hau da, ideien mundutik hartutako gauzak iraunkorrak izango dira. Mundu hau perfektua denez, bakarrik mundu honetatik ezagutu ahal da egia.

Egia Ezagutzeko Baldintzak

Ondorioz, esan ahal da egia ezagutzeko, ezagutza minimo bat izan behar dugula baina egia eta iraunkorra dela, hau da, egia ez da aldatuko, beti izango da horrela.

Laburpena

LABURTU PASARTEA: Ideien mundua, mundu ulergarria, zientziarena edo epistemearena da, eta hortik bakarrik lor dezakegu egiazko ezagutza, gainerako guztia, hau da, zentzumenen munduaren barruan dagoena, iritzia edo doxa da.

Ongiaren Ideia

ONGIAREN IDEIA → Ogiaren ideia gainerako ideia guztien printzipioa da. Eguzkiaren maila berdinean jartzen du, Eguzkiak emandako argiarekin benetako ideiak ezagutu daitezkeelako. Ongiaren ideia ezagutzea helmugara heltzearen bezala dela adierazten du Platonek, eta beraz ideia honetara heltzen zena filosofo agintaria izatera pasatu behar zuela pentsatzen zuen.

Egia

EGIA → Platonentzat egia unibertsala eta beharrezkoa da, errealitatean benetako egitura egonkorra, aldaezina eta betierekoa adierazten baitu. Ideien munduaren bitartez bakarrik heldu gaitezke egia ezagutzera, eta egiari esker, zientzia eta filosofia posible dira sofistak defendatutakoaren aurka. Azken hauen ustean egia ez da existitzen edo existitzekotan gizakiak ezingo luke ezagutu edota transmititu.

Deskargatu

PDF Word HTML