Descartesen Epistemologia: Tradizio Aristotelikoaren Kritika

Filosofia eta etika2,04 KB

Disertazioa: sarrera:

Metodoaren diskurtsoan Descartesek kritika zorrotz bat egiten dio jasotako heziketari, tradizio aristoteliko-eskolastikari hain zuzen ere. Horregatik, ezagutza berri eta ziurra baten bila zihoala Descartesen proposamen epistemologikoa ezagutza sistema berria eraikitzean datza. Sistema berri horrek zientzia-iraultzan aurkitzen du bere jatorria. Eraikin berri horretarako zalantza izango da behar-beharrezkoa zientza tradizionalaren oinarriak aztertzeko.

aldeko argudioak:

Descartesen zalantza metodikoak kutsu eszeptikoa duen arren, metoaren beste urrats bat baino ez da. Tradizio idealistaren barruan zentzumenak errefusatzen ditu ezagutzaren iturri gisa eta jatorrizko ideien garrantzia azpimarratzen du. Descartesen prozedura epistemologikoa ez da eszeptizismoan bukatzen baizik eta lehenengo ebidentzian: “pentsatzen dut, beraz banaiz”.. Zalantza metodikoaren urratsak garatu ondoren eta bere pentsamendu aztertzean gure filosofoak Cogitoa (pentsatzen duen gauza bat) aurkitzen du. Gainera, substantzia pentsatzailearen atributua pentsamendua denez, eta “pentsatze hutsetik” ondorioztatzen denez esan beharra dago pentsamendua gorputzarekiko independentea dela. Descartesek hiru substantzia bereizten ditu: res cogitans (arima),res extensa (mundua) eta res Infinita (Jainkoa); eta jaiotzatiko ideiak onartzen ditu ezagutzaren jatorri eta iturri gisa, beste filosofo arrazionalitek bezala.

kontrako argudioak:

Arrazionalismoaren jarrera epistemologikoaren kontra, enpirismoak esperientzia proposatu zuen ezagutzaren iturri bezala. Esperientzia da, bestaldetik, ezagutzaren muga absolutua: esperientziatik kanpo dagoenaz ezin dugu ezagutu. Adibidez, Jainkoa, arima edo beste kontzeptu metafisikoak. Horrela, enpiristek (Locke eta Hume, batez ere) gogor kritikatu zizkioten arrazionalismoaren jatorrizko ideiak eta bere konfidantza absolutua arrazoian. Ez dago ezagutza absoluturik objektu partikularrak ezagutzen baititugu inpresio eta ideien bidez. Gure ezagutza mugatuta dago esperientziara.

Deskargatu

PDF Word HTML