Batxilergoa mailako Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Platon eta Aristoteles: Filosofia eta Errealitatearen Azterketa

Filosofia eta etika3,11 KB

Platon: Bertuteak eta Hiri Ideala

Platonek hiri idealaren egitura eta bertuteak hierarkia baten bidez azaltzen ditu:

  • Goi-maila: Logosari dagokio. Agintariak daude bertan, jakintzan oinarrituta. Dialektika da gai bakarra.
  • Erdi-maila: Gudariak daude, estatuaren kanpoko erasoetatik babestea dute zeregina.
  • Behe-maila: Herri xehea.

Hiru Arima Mota Platonen arabera

Platonek arimaren atalak, gorputzaren atalak, gurdi hegaldunaren mitoa, bertutea eta gizarte klaseak lotzen ditu:

  1. Adigarria (Arrazoia): Burmuina, auriga, zuhurtzia, agintariak.
  2. Haserrekorra (Gogoa): Bularra, zaldi zintzoa, adorea, gudariak.
  3. Irrikatsua (Desioa): Sabela, zaldi gaiztoa, neurritasuna, langileak.

Platonen Erregimen Politikoak

Platonek bost erregimen politiko mota bereizten ditu, idealetik...

Jarraitu irakurtzen "Platon eta Aristoteles: Filosofia eta Errealitatearen Azterketa" »

Utopia: Kontzeptua, Ezaugarriak eta Historia

Filosofia eta etika2,52 KB

Utopiaren Ikuspegia

Zer da Utopia?

Utopia hitza erabiltzen dugu zerbait nahi dugula, baina lortu ezina dela adierazteko.

Utopia hitzak bi esanahi ditu: 1. errealitaterik gabea. 2. inon ez dagoen leku bat.

Gaur egun, utopia hitzak esanahi negatiboa du: errealitaterik eza. Erakundeetan proposamenak aurkezten direnean, bertakoen erantzuna izaten da proposamen horiek utopikoak direla.

Gizakiaren Dimentsio Utopikoa

Gizakiak beti jo izan du utopiara. Askatasuna lortzeko, utopia beharrezkoa da. Gizakiok beti ari gara errealitatea eta utopiak sortzen.

Norbaitek bere gizartea gustuko ez duenean edo onartzen ez duenean, utopia sortzen da.

Utopiari esker, aldaketa sozialak gertatzen dira.

Utopiaren Oinarrizko Ezaugarriak

Utopiak gizartea aldatzeko proiektuak dira....

Jarraitu irakurtzen "Utopia: Kontzeptua, Ezaugarriak eta Historia" »

Mundua Adieraztea: Gizakiaren Hizkuntza eta Unibertso Sinbolikoa

Filosofia eta etika2,85 KB

Gaia: Mundua Adieraztea: Gizakiaren Berezitasun Bat - Giza Hizkuntza

Zeinuak eta Sinboloak

Gizakiak soilik du esanahidun hizkuntza baten bidez komunikatzeko gaitasuna. Hizkuntzan, hitzak zeinuak dira. Zeinu orok adierazia eta adierazlea ditu, eta haien artean zentzua ezartzen da. Arteak sortutako objektuak ere zeinu bihurtzen zaizkigu gizakioi. Gainera, zeinu batzuek beste esanahi bat ere izaten dute, agerian dagoenaz aparte: sinboloak dira. Zeinu bat sinboloa da hark adierazten duen objektuak beste errealitate bat adierazten badu. Sinboloaren eta objektu sinbolizatuaren arteko harremana hitzarmenezkoa, soziala eta kulturala da.

Unibertso Sinbolikoa

Gizakiak sortzen dituen arte-adierazpenek eta hizkuntzak unibertso sinbolikoa osatzen dute, eta...

Jarraitu irakurtzen "Mundua Adieraztea: Gizakiaren Hizkuntza eta Unibertso Sinbolikoa" »

San Agustin: Fedea eta Arrazoiaren Sintesia

Filosofia eta etika2,41 KB

San Agustinen kezka nagusia bihotza aseko duen Egia aurkitzea da, horrela bakarrik lortu baitaiteke zoriontasuna. Egiaren bilaketa hori ez da soilik bilaketa teoriko bat, batez ere, bilaketa praktikoa da. Egia ezagutu behar da arimak behar duen bakea eta lasaitasuna lortzeko. San Agustini interesatzen zaion jakituria praktikoa da.

Arrazoimenak eta fedeak elkartuta joan behar dute, ezin daitezke banandu. Ezagutu aurretik sinestea beharrezkoa da, zeren fedeak eraldakuntza bat (metanoia) gauzatzen baitu gizakiaren baitan. Fedeak, batez ere, borondate oneko jarrera sortzen du, Egiarekiko benetako maitasunezko jarrera.

Kristautasunean beti azpimarratu izan da kristauak saiatu egin behar duela sinesten duena ulertzen. Filosofo kristauak ez ditu fedea...

Jarraitu irakurtzen "San Agustin: Fedea eta Arrazoiaren Sintesia" »

Etika, Balore Moralak eta Bizitzaren Zentzua: Hausnarketa

Filosofia eta etika2,46 KB

Etika eta Balore Moralak: Sarrera

Etika: Balore moralak ikasten dituen jakintza da. Balore moralak "naturaz gaindikoak" dira, eremu mistikoari dagozkio. Horregatik, "esanezinak" dira hizkuntza arruntean. Etika giza izpirituaren jarrera ere bada, balore absolutu horien bila dabilena beti. Horregatik, giza joera tranzendente hau errespetagarria da.

Hizkuntzaren Mugak eta Mistika

Hizkuntzak pentsamendua mugatzen du. Mistikaren eremua adieraezina denari dagokio: Jainkoa, etika, ongia eta gaizkia... Erakutsi daitezke. Errealitate hauek munduaren gainetik daude eta logikaren gainetik. Munduaren zentzuak izaera etikoa dauka eta adieraezina da. Etika da mistikaren gai nagusia eta honi lotuta daude Jainkoari eta heriotzari buruzko hausnarketak. Etikaren...

Jarraitu irakurtzen "Etika, Balore Moralak eta Bizitzaren Zentzua: Hausnarketa" »

Platonen Filosofia: Ezagutza eta Jakituriaren Bideak

Filosofia eta etika2,73 KB

Platonen Pentsamendua: Ezagutza eta Jakituria

Filosofia, jakintza modu gisa, ez da teknikarena bezalakoa. Filosofiaren ezagutza, gizatasunari, estatuari zein munduari dagozkion jakingarriak bilatzera zuzentzen dena, ez da sistematikoki egiten den horietakoa.

Ezjakintasunaren Kontzeptua

Ezjakina: Jakitun dela uste duelako harro sentitzen denean sartzen da zorigaitzik handiena.

Ezjakituria: Jakitua izatearen uste faltsua da.

Ezagutza eta Pertzepzioa

Ezagutza pertzepzioa da, eta egia, nork deritzon tankerakoa da. Oroz gaineko inolako egiarik ez baitago. Pertzepzioak itxurari egiten dio kasu, eta itxurak aldakorrak dira. Zentzumenen bidez antzemandakoa etengabe aldakorra denez, sekula ez da izatearen mailara iritsiko.

Benetako ezagutza ez da pertzepzioa,...

Jarraitu irakurtzen "Platonen Filosofia: Ezagutza eta Jakituriaren Bideak" »

Platon: Bizitza, Pentsamendua eta Idazlan Nagusiak

Filosofia eta etika2,52 KB

Platonen heziera

Platon Atenasen jaio zen K.a. 427an. Arteak eta letrak ikasi zituen, karrera militarraren oinarrizko hezkuntza jaso zuen eta Peloponesoko Gerran parte hartu zuen.

Politika eta Platon

Platon Sokratesen taldekide egin zen, politikari izan nahi zuelako. Baina geroago auzitegi batek Sokratesen aurkako salaketa jarri eta heriotza-zigorrera kondenatu zuen. Kartzelan zegoela, lagunek ihes egitea proposatu zioten, baina ezetz esan zuen, hiriaren esanak eta legeak bete egin behar zirelako. Lagunen aurrean hil zen edabe bat edanda; horren ondorioz, Platonek politika utzi zuen.

Sirakusako esperientzia eta Akademiaren sorrera

K.a. 387an, Atenasen, Akademia izeneko eskola sortu zuen. Bertan unibertsitate-mailako ikasketak egiten ziren, eta politikariak...

Jarraitu irakurtzen "Platon: Bizitza, Pentsamendua eta Idazlan Nagusiak" »

Agustin Hiponakoaren Filosofia: Gizakia, Askatasuna, Gaitza eta Fedea

Filosofia eta etika3,47 KB

Gizakiari buruzko teoria

Gizakiari buruzko bere ikuspuntua azaltzen du.

Bere ustez, Jainko kristauak gizakia sortu zuen; ondorioz, gizakiok kreazioaren gailurra gara. Jainkoak lehen pertsona sortu zuen. Kreazioaren gailurra (gauzarik garrantzitsuena) gara gizakiok. Jainkoak gizakia bere antz eta irudira sortu zuen. Jainko txiki batzuk gara.

Ikuspuntu honek Erdi Aro osoa markatuko du.

Gizakia 2 substantziatan banatuta dago:

  • Arima (hilezkorra): Lehentasuna du. Bizitzaren printzipioa da.
  • Gorputza (hilkorra): Jaio eta desagertu egiten da.

Beraz, ikuspegia dualista zen.

Arimak lehentasuna izan arren, gizakiok ez dugu gure arimak esaten duena egiten; gorputzak esaten duena egiten dugu. Gorputzaren bulkadei jarraitzen diegu. Sufritzen dugun egoera deserosoa...

Jarraitu irakurtzen "Agustin Hiponakoaren Filosofia: Gizakia, Askatasuna, Gaitza eta Fedea" »

Jakintza eta Zientzia: Iturriak, Motak eta Metodoak

Filosofia eta etika2,68 KB

Jakintzaren Iturriak

Gizakiak bi jakintza-iturri ditu: sentikortasuna eta arrazoimena. Sentikortasunak gauzei buruzko oinarrizko esperientzia ematen du. Arrazoimenak, berriz, hainbat jakintza-modu sortzen ditu, normalean esperientzia mota batekin lotuta (adibidez, indukzioa, dedukzioa eta hausnarketa).

Jakintza Motak

Jakintza modu askotan sailkatzen da, hau da, errealitatea atzemateko edo ulertzeko moduen arabera: jakintza arrunta, filosofikoa, zientifikoa, teknikoa, artistikoa eta erlijiosoa.

Epistemea Greziar Munduan

Greziar munduan, zientzia episteme zen, hau da, ezagutza mota gorena. Platonen iritziz, iritziaren aurkakoa zen, iritziak zentzumenen munduari buruzko ezagutza zuelako. Epistemeak, berriz, mundu ulergarri, betiereko eta aldaezinari...

Jarraitu irakurtzen "Jakintza eta Zientzia: Iturriak, Motak eta Metodoak" »

Jakintza Motak, Zientziaren Eboluzioa eta Filosofiaren Metodoak

Filosofia eta etika7,61 KB

Jakintza Iturriak eta Motak

Sentikortasuna

Gauzei buruzko oinarrizko esperientzia da, datuak testuinguru teoriko batean daude beti. Mota: eguneroko bizitzako esperientzia.

Arrazoimena

Jakintza modu sortua da, esperientzia jakintzari lotuta dagoena:

  • Berealakoa: Intuizioa.
  • Bitartezkoa: Indukzioa eta dedukzioa.

Jakintza Arrunta

Bizitzako esperientzian oinarritzen da, ez da jakiten zergatia, ez da sistematikoa eta aurreiritzi asko ditu.

Jakintza Zientifikoa

Sistematikoki antolatuta dago eta gertaeren zergatiak azaltzen ditu. Jakintza zientifikoa eta filosofikoa bereizten dira esperimentu bidezko esperientzia eta matematika erabiltzeagatik. Horrela, legeak formulatzen dira, enpirikoki onartuak edo baztertuak.

Jakintza Teknikoa

Jarduerak nola egin behar diren...

Jarraitu irakurtzen "Jakintza Motak, Zientziaren Eboluzioa eta Filosofiaren Metodoak" »