Etika, Balore Moralak eta Bizitzaren Zentzua: Hausnarketa
Etika eta Balore Moralak: Sarrera
Etika: Balore moralak ikasten dituen jakintza da. Balore moralak "naturaz gaindikoak" dira, eremu mistikoari dagozkio. Horregatik, "esanezinak" dira hizkuntza arruntean. Etika giza izpirituaren jarrera ere bada, balore absolutu horien bila dabilena beti. Horregatik, giza joera tranzendente hau errespetagarria da.
Hizkuntzaren Mugak eta Mistika
Hizkuntzak pentsamendua mugatzen du. Mistikaren eremua adieraezina denari dagokio: Jainkoa, etika, ongia eta gaizkia... Erakutsi daitezke. Errealitate hauek munduaren gainetik daude eta logikaren gainetik. Munduaren zentzuak izaera etikoa dauka eta adieraezina da. Etika da mistikaren gai nagusia eta honi lotuta daude Jainkoari eta heriotzari buruzko hausnarketak. Etikaren subjektua den nahimena.
Mundua, Nahimena eta Jainkoa
Mundua ez da ez ona ez txarra, mundua existitzen da eta kitto. Gertaerak elkarrengandik independenteak direnez, izan behar bat aukeratzen duen nahimen askeak ez du munduan ezer aldatzen. Jainkoa munduaren zentzua da, mundutik kanpo existitzen den errealitatea. Munduaren zentzuarekin ados banago, orduan zoriontsua naiz. Gizaki zoriontsuak eta onak ez dio heriotzari beldurrik. Denbora munduari dagokio eta gertakarien segida besterik ez da. Gizaki etikoa mundutik eta denboralitatetik kanpo dago.
Bizitza eta Errealitatea
Bizitza da errealitate erradikalena; pentsamenduaren aurretikoa da, pentsatu aurretik bizi garelako. Bizitza bi errealitate dira: nia eta zirkunstantziak. Egia: bizi naiz, beraz pentsatzen dut. Bizitzan bakoitzak bere perspektiba dauka, ez dago egia bakarra. Perspektiba guztiak gehituz gero egia ezagutu.
Arrazoia, Proiektuak eta Askatasuna
Arrazoia bizi arrazoia da. Bizitza abentura bat da, proiektu bat gauzatzen ari den eginkizuna. Bizi proiektua ez gauzatzeak zoritxarra dakar. Gizakiak ez botere tranzendenteen menpe bere burua ipini behar. Eliteak bizi proiektuak sortzen dituzte. Jendetzak eliteen esanak betetu behar ditu. Jendearen proiektua berdintzailea da eta ez du askatasun indibiduala errespetatzen.
Filosofia, Ideiak eta Sinesmenak
Filosofia jakintza kritikoa eta historikoa da. Ideiak guri burura etorri eta aztertu, aztertu, imitatu ditzakegun gogoetak dira. Sinesmenak gure baitan daude eta gure bizitzaren funtsak dira. Ideiak gure arrazoibidearen helburu dira eta sinesmenak gure suposizioenak. Gure sinesmenen mende gaude beti. Salantza sinesmen moduko bat da.