Agustin Hiponakoaren Filosofia: Gizakia, Askatasuna, Gaitza eta Fedea
Gizakiari buruzko teoria
Gizakiari buruzko bere ikuspuntua azaltzen du.
Bere ustez, Jainko kristauak gizakia sortu zuen; ondorioz, gizakiok kreazioaren gailurra gara. Jainkoak lehen pertsona sortu zuen. Kreazioaren gailurra (gauzarik garrantzitsuena) gara gizakiok. Jainkoak gizakia bere antz eta irudira sortu zuen. Jainko txiki batzuk gara.
Ikuspuntu honek Erdi Aro osoa markatuko du.
Gizakia 2 substantziatan banatuta dago:
- Arima (hilezkorra): Lehentasuna du. Bizitzaren printzipioa da.
- Gorputza (hilkorra): Jaio eta desagertu egiten da.
Beraz, ikuspegia dualista zen.
Arimak lehentasuna izan arren, gizakiok ez dugu gure arimak esaten duena egiten; gorputzak esaten duena egiten dugu. Gorputzaren bulkadei jarraitzen diegu. Sufritzen dugun egoera deserosoa da.
Jatorrizko bekatuaren erruz heldu gara egoera honetara. Bekatua sagarra jatea da (Jainkoaren agindua ez betetzea). Guk heredatzen dugu bekatu hori. Burujabetasuna galdu dugu.
Egoerari buelta emateko, Jainkoaren laguntza (Jainkoaren grazia) behar dugu; sinetsi egin behar dugu.
Askatasunaren garrantzia
Gizakia benetan gizaki egiten gaituena askatasuna da.
Bi askatasun maila bereizten ditu:
- Lehen mailakoa: Graziarik gabeko askatasuna (gauza txarrak egiteko aukera).
- Bigarren mailakoa: Graziak ahalbidetzen duena (gauza onak eta txarrak egiteko aukera osoa).
Jainkoa berreroslea da; beti barkatzen ditu bekatuak, beragan sinesten badugu. Graziari esker askatasuna berreskuratu ondoren, obligazio bat dugula dio: Jainkoa maitatzen jarraitzea.
Askatasunaren definizioa: Ez dago askatasunik eskubiderik gabe, baina ezta obligaziorik gabe ere.
Ondorioa: Obligazio bat badago, orduan ez dago askatasunik.
Jainkoa maitatzeko aukera badugu, zoriontsu izateko aukera gehiago izango dugu.
Gaitzaren arazoa
Zergatik daude gaitzak Jainkoak sortutako munduan? (Gaixotasunak, gaitz moralak, lurrikarak...)
Ustelgarritasuna: Denboraren poderioz, gauza onenak ere usteltzen joaten dira. Berez, gaitzak ez dira existitzen.
Gaitzak ongiaren gabezia edo ausentzia dira.
Ezagutzaren Teoria: Fedea eta Arrazoia
Fedearen eta arrazoiaren arteko harremanak
Platonek ezagutzari buruz esandakoa errepikatuko du, baina ñabardura txiki erabakigarri batekin. Aldaketa hori fedea ezagutzaren teoriaren barruan sartzea da. Fedearen eta arrazoiaren arteko elkarlana bultzatu behar da. Bere teoria honek hainbat ondorio ekarriko ditu.
Leloa: "Sinesten dut ulertzeko, eta ulertzen dut sinesteko".
Bere ustez, arrazoia erabili behar dugu fedea lortzeko. Fedeari esker irakaspen batzuk jasoko ditugu. Fedeak arrazoia gidatuko du. Fedeari esker lortutako irakaspenak arrazoiaren bidez fundamentatu behar ditugu.
Bi jarrera desberdin aipatzen ditu:
- Fideismoa: "Credo quia absurdum" (Sinesten dut absurdoa delako). Logikarik ez zutelako sinesten zuten, absurdoa (zentzugabekeria bat) delako.
- Agnostizismoa: Ezin dute sinetsi froga arrazionalik egon arte (adibidez: Jainkoaren existentzia).
Augustinen ikuspegian, fedea ateratzen da garaile.