Utopia: Kontzeptua, Ezaugarriak eta Historia

Filosofia eta etika2,52 KB

Utopiaren Ikuspegia

Zer da Utopia?

Utopia hitza erabiltzen dugu zerbait nahi dugula, baina lortu ezina dela adierazteko.

Utopia hitzak bi esanahi ditu: 1. errealitaterik gabea. 2. inon ez dagoen leku bat.

Gaur egun, utopia hitzak esanahi negatiboa du: errealitaterik eza. Erakundeetan proposamenak aurkezten direnean, bertakoen erantzuna izaten da proposamen horiek utopikoak direla.

Gizakiaren Dimentsio Utopikoa

Gizakiak beti jo izan du utopiara. Askatasuna lortzeko, utopia beharrezkoa da. Gizakiok beti ari gara errealitatea eta utopiak sortzen.

Norbaitek bere gizartea gustuko ez duenean edo onartzen ez duenean, utopia sortzen da.

Utopiari esker, aldaketa sozialak gertatzen dira.

Utopiaren Oinarrizko Ezaugarriak

Utopiak gizartea aldatzeko proiektuak dira.

Utopiak iraultzaileak dira.

Utopia guztiek ezaugarri komun batzuk dituzte:

  • Sorburua: Gizarteko tradizioak, ideologiak eta ordena krisian daudenean sortzen dira.
  • Oinarriak: Pertsona guztien ongian oinarritzen dira.
  • Funtzioa: Utopiek bi funtzio izaten dituzte: kritikoa eta konstruktiboa. Funtzio kritikoak bidegabekeriak salatzen ditu. Funtzio konstruktiboak bideak hautatzeko balio du.
  • Helburua: Utopien helburua hau da: gizarte perfektua lortzeko erakundeak sortzea.
  • Metodologia: Aukera berriak aurkitzen saiatzea.
  • Izaera orokorra: Utopiek ideal batzuk egia bihurtuz gero, nolakoak izango liratekeen deskribatzen dituzte.

Utopiaren definizioa: Utopiak gizartea eta errealitatea eraldatzeko bideak dira.

Gizarte utopiek gizarte ideala proposatzen dute.

Utopiek gizakiari egia eta zoriona lortzen laguntzen diote.

Historian Sortu Diren Utopia Motak

Bi utopia mota izan dira:

  • Fikzio hutsa den gizartea proposatzen dutenak.
  • Benetan lortzeko moduko gizartea proposatzen dutenak.

Modernitatea baino lehenagoko utopiak

Utopia klasikoen artean, Platonen (K.a. 428-347) Errepublika liburua dugu:

  • Jakintsuenek agintzen dute, gizartearen ordena perfektua ekartzeko gaitasuna duten bakarrak direlako.
  • Gizarte hierarkizatua deskribatzen du.
  • Ondasunak gobernarien eta gerrarien artean banatuta daude.

Erdi Aroan, San Agustinek (354-430) Jainkoaren hiria idatzi zuen:

  • Kristau printzipioetan oinarritutako gizartea nahi du.

Deskargatu

PDF Word HTML