Platonen Filosofia: Ezagutza eta Jakituriaren Bideak

Filosofia eta etika2,73 KB

Platonen Pentsamendua: Ezagutza eta Jakituria

Filosofia, jakintza modu gisa, ez da teknikarena bezalakoa. Filosofiaren ezagutza, gizatasunari, estatuari zein munduari dagozkion jakingarriak bilatzera zuzentzen dena, ez da sistematikoki egiten den horietakoa.

Ezjakintasunaren Kontzeptua

Ezjakina: Jakitun dela uste duelako harro sentitzen denean sartzen da zorigaitzik handiena.

Ezjakituria: Jakitua izatearen uste faltsua da.

Ezagutza eta Pertzepzioa

Ezagutza pertzepzioa da, eta egia, nork deritzon tankerakoa da. Oroz gaineko inolako egiarik ez baitago. Pertzepzioak itxurari egiten dio kasu, eta itxurak aldakorrak dira. Zentzumenen bidez antzemandakoa etengabe aldakorra denez, sekula ez da izatearen mailara iritsiko.

Benetako ezagutza ez da pertzepzioa, alegia, itxurazko ezaugarrietara zuzentzen dena. Honela balitz, inor ez litzateke izango bestea baino jakitunagoa, denok izaten baititugu zentzumen berdinak eta antzeko pertzepzioak.

Ezagutzaren Mailak

Ezjakintasunaren Maila

Benetako jakituriaren jabe dela uste duen pertsona harroaren egoera ezjakituria hutsa da.

Zentzumenen Maila

Zentzumenetako informazioan funtsatutako jakite-egoera erdi-mailako ezagutza da.

Arrazoimenaren Maila

Arrazoimenaren azterketatik gorako ezagutza maila da: ezagutza izena merezi duen modu bakarra da, emaitzatzat zientzia baitu. Ezagugai-mota desberdinekin egingo dugu topo: alde batetik, zentzumenez baliaturiko ezagugaiak, eta bestetik, arrazoimenaren bidezkoak. Aipatutako ezagutza maila bakoitzari (iritziari eta zientziari) dagozkion ezaugarriak aztertuko ditugu.

Episteme (Zientzia) eta Doxa (Iritzia)

Episteme edo Zientzia

  • Helburua izaki iraunkorra da.
  • Goi mailako ezagutzari dagokio.
  • Zentzumenek jasotako irudien jatorrizko ereduez edo ideiez jabetzen da.

Doxa edo Iritzia

  • Zientziaren eta ezjakintasunaren artean dago; erdi mailakoa.
  • Zentzumenek eskuratutako informazioan funtsatzen den ezagutza-mota.
  • Ematen duen irudia nahasgarria da.

Maitasuna, Ezagutzaren Eragile

Aristofanesek maitasuna osagabetasuna (eskasia) gainditzeko joera gisa ulertzen du. Emakumeen eta gizonezkoen arteko erakarpena azaltzeko, Jainkoek nola banandu zituzten kontatzen du, eta orain egoera hori birsortzeko gogoan daudela. Maitasunak, beraz, beharrezko duen osagarria bilatzen du.

Ezagutza, Gogoratzea da (Anamnesis)

Platonek behin eta berriro adierazten du ezagutza ariman betidanik egon diren jakingarriak gogoratzea dela. Munduan benetako zuzentasunik eta benetako zirkulu edo irudi geometrikorik ez badago, izatez, gure arimaren baitan egon behar dute.

Deskargatu

PDF Word HTML