Kanten Filosofia: Arrazoimena, Ezagutza eta Metafisika

Filosofia eta etika2,8 KB

Kant eta Ilustrazioa: Arrazoimen Publikoa eta Pribatua

Immanuel Kanten arabera, arrazoimenaren erabilera publikoak beti askea izan behar du; erabilera pribatua, aldiz, sarritan mugatua izan behar da.

Arrazoimenaren erabilera publikoa aditu den norbaitek irakurlearen aurrean egiten duena da. Erabilera pribatua, aldiz, hari dagokion funtzionario-postu edo kargu jakin batean zilegi zaiona da.

Adibideak: Arrazoimenaren Erabilera Publikoa eta Pribatua

  • Armadako ofizialak:
    • Erabilera pribatua: Bete behar du beti gainetik datorkion agindua.
    • Erabilera publikoa: Aditua den aldetik, ozen argudia dezake agindu horren helburuaren aurka.
  • Herrikideak:
    • Erabilera pribatua: Ezin diezaioke uko egin zergak ordaintzeari.
    • Erabilera publikoa: Zerga horien bidegabekeriari edo desegokitasunari buruzko bere gogoetak argitaratu ditzake.
  • Apaizak:
    • Erabilera pribatua: Bete behar du Elizak agindutakoa.
    • Erabilera publikoa: Askatasun osoa du asmo oneko bere ideiak publikoari ezagutzera emateko.

Kant, Arrazionalismoa eta Enpirismoa: Ezagutzaren Teoria

Kantek arrazionalismoa eta enpirismoa gainditzen ditu bere filosofian. Gure ezagutza guztiek esperientzia dute abiapuntua, baina gure ezagutzak ez dira soilik esperientziaren ondorio. Kantek kritizismoari esker jarrera arrazionalistaren eta enpiristaren arteko antagonismoa gainditzen du:

  • Arrazionalismoaren alde: Kantek dio adimenean izaera unibertsala duten zenbait eduki daudela, eta eduki horiek esperientziaren aurrekoak direla (a priori).
  • Enpirismoaren alde: Apriorizko eduki horiek esperientzian aplikatu behar dira ezagutza sortzeko.

Ezagutzaren materia objektutik dator, eta forma subjektutik. Ezagutzaren subjektuak ematen dio ezaguera objektuari. Objektua subjektuak barneratu bezain laster, ordea, eraldatu egiten da. Subjektuak ez du objektuaren argazki hutsa egiten; datu sentigarriak antolatu, ordenatu, egituratu eta ezagutzeko forma subjektiboetara moldatzen ditu.

Horregatik, gauzak guk ezagutu aurretik zer diren bere baitan ezin dugu esan; bakarrik ezagutzen dugun bezala hitz egin dezakegu haiei buruz. Beste modu batean esanda, errealitatea guk ahal dugun moduan ezagutzen dugu, ez bere baitan den moduan. Honi Idealismo Transzendentala deritzo.

Kanten Metafisika: Zientziaren Mugak

Metafisikaren ikasgai garrantzitsuak (Jainkoa, Nia eta Mundua) sinesteko gai bihurtzen dira, eta ondorioz, metafisikak zientzia izateari uzten dio. Metafisika ezin da izan zientzia bat, ez baitu elementu materialik edo enpirikorik.

Deskargatu

PDF Word HTML