San Agustinen Pentsamenduaren Gako-Kontzeptuak

Filosofia eta etika2,67 KB

San Agustinen filosofia eta ikuspegi etikoaren funtsezko kontzeptuen glosarioa:

Borondatea

Askatasunaren erabilera ona egiteko bertutea. Onaren baitan ongia egitea. Kontzeptu nagusia bere filosofian eta ikuspegi etikoan. Ariman ditu bere sustraiak; beraz, hau kaltetuta dagoenez, borondatea ahul dago. Gizakia mugitzen du.

Jainkoa eta Grazia

Izaki gorena, kreatzailea, betierekoa, mugagabea, beharrezkoa, bere kabuz existitzen den bakarra, bakuna, orojakile ahalguztiduna, perfektua, justua.

Ongi gorena denez, gizakiaren eginkizuna harengana ailegatzea da.

Neurritasuna

Gizakiak berez duen bertutea. Gorputzaren eskakizunak eta arrazoimenaren beharrak orekatzeko. Liberum arbitrium-a orekatzen lagundu, borondatea sendotu. Arima gorputzetik askatu, Jainkorako bidean lagundu.

Zizero

Erromatar filosofo eta literatoa. Hizlaria, politikaria. Zenbait eskolen ideiak bereganatu zituen. San Agustinen eragin handia izan zuen: bere Hortensius liburuak filosofiarako zaletasuna piztu zion. Akademikoen eta ideia estoizistak Zizeroren bidez jaso ziren.

Jakintza

Benetako jakinduria fedeak agintzen duena onartzea da. Egiaren eta neurriaren arteko harremana. Zoriontasun iturria. Bizitzari betetasuna ematen diona. Jainkorako bidea.

Egia

Egia kristaua Jainkoa da. Bizitzaren zentzua. Ondasun iraunkorren bidetik lortuko dena. Arimaren elikagaia, hura asebetetzen eta perfekzionatzen duena. Bizitza egiarako erromesaldi bat da, fedearen eta arrazoimenaren elkarlanaz egin behar dena.

Akademikoak

Platonen sorturiko akademiak ziren, 529. urtera arte iraun zutenak. Gurtza praktikatzen zen eta filosofia eta zientzia egiten zen. Baina hauek ez zuten Platonen jarraipen filosofikorik egin, eta beraien artean ez zuten adostasunik izan pentsaeran. San Agustinek gogor kritikatu zituen, jakintza lortzerik ez zegoela baitzioten. Jakintza zorionarekin lotzen zuenez, zoriona lor ez zitekeela zioen.

Bertutea

Ondo jokatzean edo ondo bizitzean datza. Jainkoaren legearen arabera bizitzean. Bizioaren kontrakoa.

Ondasun Iraunkorrak

Espirituaren ondasunak, suntsiezinak diren elikagaiak eta arima perfekzionatu eta zoriontsu bihurtzen dutenak. Zoritxarrak kenduko ez dituen ondasunak dira, hala nola:

  • Jakituria
  • Sendotasuna
  • Zuhurtzia
  • Neurritasuna (hau da, bertuteak)

Indartsuena Jainkoa izango da, harengana iritsiz gizakia zoriontsu bilakatuko baita. Zoriontasuna ondasun egonkorrez bilatzen da, hau da, ustelak ez direnak. Ondasun materialek ez diote gizakiari zoriontasunera heltzen laguntzen, ustelak baitira.

Deskargatu

PDF Word HTML