Arrazionalismoaren Ezaugarriak

Filosofia eta etika2,36 KB

Arrazionalismo modernoa XVII. mendearen lehen erdian sortutako korronte filosofikoa da, Descartesen eskutik. Arrazoitzeko bi modu edo prozesu daude: alde batetik, metodo deduktiboa dago. Metodo hau zalantzan jarri ezin daitezkeen egia orokorretik hasten da, eta beste alde batetik, indukzioa dago, non zentzumenen datuetatik hasten da ondoren ideia orokorretara iristeko. Arrazionalismoan metodo deduktiboa erabiltzen da, matematika zalantzan jarri ezin daitezkeenetatik abiatzen baita.

Arrazionalismoaren Ezaugarriak

  • Giza arrazoimenean erabateko konfiantza: Arrazoimena gizakiak egia aurkitzeko duen gaitasun bakarra da. Aro Modernoan arrazoiari nagusitasuna eta lehentasuna eman zitzaion.
  • Jatorrizko ideien existentzia: Platonen eragin zuzena agertzen da, hau da, ideiak ez daude mundu ulergarrian baizik eta gizakiaren arrazoian. Enpiristek ez bezala, arrazionalistek adimena ez dagoela hutsik defendatzen dute, hau da, jaiotzen garenean tabula rasa ez dagoela zuriz: adimenak egiaren oinarri diren edukiak edo ideiak dituela defendatzen dute.
  • Ezagutza sentikorraren gutxiespena: Askotan zentzumenek huts egitera bultzatzen gaituzte. Hori dela eta, ezagutza sentikorra ezin da unibertsala izan, ezinezkoa delako multzo bereko kasu guztiak esperimentatzea.
  • Izaera matematikoa duen metodoa: Metodo matematikoek 2 helburu dituzte: akatsak saihestea eta edozein ezagutza metodo bakarrean oinarritzea. Esan dezakegu, ezaugarri hau dedukzioan oinarritzen dela.
  • Gizakiaren ikuspegi dualista: Gizakia bi alderdi autonomoz osatuta dago: gorputza (res extensa) eta arima (res cogitans). Arima bereizezina da guztiz eta arima da pentsatze kontzientea. Gorputza, aldiz, gizakiaren parte da bizirik dirauen bitartean; ondorioz, gorputzaren papera bigarren mailakoa da; bere kasa funtzionatzen du, automata gisa, mundu fisikoaren legeek zuzenduta.
  • Mekanizismoa: Unibertsoa makina handi bat da, non piezak ordenan dauden, hau da, ez da kaosa existitzen. Orden hau gizakiak ezagutu dezake eta baita horien lege fisikoak.
  • Munduaren arrazionaltasuna: Unibertsoko gertaera orok kausa bat du, ezer ez delako zoriz gertatzen. Nolanahi ere, kausa hori ezagugarria da arrazoiarentzat, eta haren kabuz ezagut dezake.

Deskargatu

PDF Word HTML