Descartesen Arrazionalismoa: Ezaugarriak eta Ideiak

Filosofia eta etika4,32 KB

Descartesen Arrazionalismoa: Arrazionalismoaren Ezaugarri Orokorrak

Arrazionalismoa Aro Modernoan sortu zen, XVII. mendean, Frantzian, eta ordura arteko filosofia aldatu zuen. Arrazoiaren buruaskitasuna aldarrikatzen du ezagutzaren iturri gisa, eta, honenbestez, arrazionalismoak arrazionalismoari ematen zion lehentasuna, eta ez zentzuei. Ezagutzaren oinarriak sortzetiko ideia jakin batzuk ziren, horiek ezin baitziren zalantzan jarri, intuizioz hautemateko modukoak baitziren. Arrazionalismoaren arabera, gizakiak egia eztabaidaezinen berri izan zezakeen, arau, printzipio eta metodo egokiak erabiliz. Errealitatea dedukzioaren bidez ezagutu zitekeen metodo egokia aurkituz. Descartesek zalantza erabili zuen. Arrazionalistek erabili zuten metodo zientifiko nagusia metodo matematikoa izan zen. Dedukzioaren eta ziurtasunaren bidez argitzen zituzten auziak. Ez zuten saiakuntzarik egin behar gauzak frogatzeko. Unibertso arrazionalistaren eredua harmoniatsua eta geometrikoa zen, eredu arrazionalen bidez azaltzeko modukoa. Ezaugarriei dagokienez, batetik, substantziak bere burua baino ez zuen behar izateko; arrazionalistek metodoa erabiltzen zuten. Honetaz gain, garrantzitsuenak hauek dira:

Konfiantza Arrazoian

Ezagutza-iturri garrantzitsuena arrazoia da, baliozko ezagutzak sor ditzakeen bakarra delako, eta arrazoian jatorrizko ideiak daude.

Ezagutza Sentikorraren Gutxiespena

Zentzumenek huts egitera bultzatzen gaituzte, eta ezin da unibertsala izan, ezinezkoa baita indukzio osoa egitea.

Zientzia Unibertsal eta Beharrezkoaren Nahitaezkotasuna

Baliagarriak izan behar dute kasu guztietan; unibertsala eta nahitaezkoa da hori, beharrezkoa. Matematika a priori eratua dago. Horrelako ezaugarririk ez duen zientzia ezin daiteke baliozkoa izan.

Munduaren Arrazionaltasuna

Unibertsoko gertaera orok justifikazio bat du, kausa bat. Kausa hori ezagugarria da arrazoiarentzat, eta haren kabuz ezagutu daiteke.

Gainera, substantziaren izaerari eta esentziari buruz eztabaidatzen zuten arrazionalistek: bi substantzia ote zeuden (Descartes) ala bakarra (Spinoza), eta nola komunikatzen ziren adimena eta gorputza, eta nolakoa zen mundu fisikoa. Enpirismoarekin bat egiten duten zenbait joera ere atzeman ditzakegu:

  • Subjektua jarduera ororen erdigune eta helburua da, hark erabakitzen du gertaera edo baieztapen ororen egiazkotasuna edo faltsutasuna.
  • Ordura arte indarrean zegoen ezagutzaren analisitik abiatzen dira beren ziurtasuna baieztatzeko.

Hala ere, ezagutza eskuratzeko, arrazoiak ez du bere gainetik beste irizpiderik onartzen: ez tradiziorik, ez federik, ezta autoritaterik ere. Egia zer den epaitzea arrazoiari dagokio. Ustez, errealitateari buruzko ezagutza egiazkoak eta baliodunak arrazoitik eta adimenetik sortzen dira, jatorrizkoak direlako, adimenak bere baitan dituelako.

Descartes

La Haye herrian jaio zen, eta heziketa klasiko, filosofiko eta zientifiko sendoa jaso zuen. 1619an hiru amets egin zituen, eta haien bidez zientzia miresgarri baten oinarriak aurkitu zituen. Bere metodo berriaren abiapuntua izan ziren. Ondoren, hainbat bidaia egin zituen. Bat egiten zuen Galileoren ideia kosmologikoekin. Ukaezinezko egia bat aurkitu nahi zuen eszeptizismoa gainditzeko, eta, honela, arrazionalismo modernoa sortu zuen, arrazoia denaren iturri nagusi bihurtuz.

Niaren Ezagutza eta Natura: “Cogito Ergo Sum”

Niaren naturatik aldaezinak diren pentsamenduaren ezaugarriak dira. “Ni naiz, existitzen naiz, baina noiz? Pentsatzen ari naizenean. Hau egiteari utziz gero, existitzeari erabat utziko nioke”. Descartesengan, subjektibitate ezagutzaileak alde materiala galtzen du. Descartesentzat, gogamen hutsa, espiritu hutsa da ezagutzaren subjektu bakarra.

Ideia Motak

Hiru eratako ideiak ditugu:

Jatorrizko Ideiak

Gizakia jatorrizko ideiekin jaiotzen da. Gure adimenean ditugu hainbat: arimaren ideia (substantzia pentsatzailea), Jainkoarena (infinitua) eta materiarena (hedatua).

Ideia Eratorriak

Gizakiak zentzumenen bidez objektu fisikoei buruzko datu sentigarriekin kontzeptuak eratzen ditu.

Irudimenezko Ideiak

Gizakiak sortutako ideiak dira. Adimenak ideia berri bat asmatzen du sentipenen bidez nahasiaz, edo ideia berri bat eratzen du oroimenean gordetako hainbaten bidez.

Deskargatu

PDF Word HTML