Immanuel Kanten Testuinguru Historiko-Filosofikoa
Kanten testuinguru historiko-filosofikoa
Immanuel Kant 1724an jaio zen Königsbergen, Prusiako hiriburuan. Bertan ere hil zen, 1804an. Bere bizitza ia osoan zehar Königsbergen bizi izan zen. Hiri honetako unibertsitatean irakasle izan zen 40 urtez. Irakatsi zituen arlo garrantzitsuenak logika, metafisika, geografia, morala eta antropologia izan ziren; matematika, fisika eta natur zientziak ere irakatsi zituen, ordea. Ikusten dugun bezala, Ilustrazioaren izpirituak bultzatuta, ezagutzaren arlo askotan interesatuta zegoen.
Federiko I.aren erregealdia eta Europako egoera
Kant jaio zenean, Prusian Federiko I.a zegoen agintean (1713-1740). Errege Sarjentua bezala ezaguna zen, eta Prusiar militarismoaren aita izan zen. Merkataritza garatu zen, eta analfabetismoaren aurkako neurriak hartu zituen. Europan, Espainiar Inperioa gainbeheran zegoen, eta Frantzia eta Ingalaterra potentzia berriak garatzen ari ziren. Europan zehar bake giroan bizi izan zen 1740 arte.
Federiko II.a Handiaren erregealdia Prusian
Federiko II.a Handiaren erregealdia izan zen Prusiaren garairik onena, 1740-1786 bitartean. Federiko ekintza militarrengatik ezaguna den arren, estatuaren modernizazioa bultzatu zuen. Ilustrazioaren ideietan oinarritu zen erreformak egiteko, «Dena herriarentzat, baina herria gabe» leloan oinarrituz (despotismo ilustratuaren leloa).
Kanten jarrera gertaera historikoen aurrean
Kantek Ilustrazioaren ideiak defendatu zituen, eta gertutik jarraitu zituen bere garaiko gertaera nagusiak. Federiko II.aren politikaren alde zegoen. Frantziako Iraultzarekin eta Estatu Batuetako Independentziarekin ere ados zegoen.
Zientzia eta giza eskubideak Kanten filosofian
Zientzian gertatzen ziren aurkikuntzetan arreta jartzen zuen, eta giza eskubideak aldarrikatu zituen bere filosofian: lehen mailakoak, politikoak eta zibilak.
Kanten filosofiaren iturriak
Kanten filosofia iturri ezberdinetan oinarritu zen: Arrazionalismotik eta Enpirismotik, Ilustrazioaren ideietatik eta pietisten talde protestantearen ideietatik.
Kanten helburu filosofikoa: autonomia
Kanten helburua gizakia askatzea da; gizakia autonomoa izan behar dela uste du, eta horretarako bideak eskaintzen ditu, ez soluzioak. Bidea gizakia bera dela bere bizitzaren gidaria dela konturatzea da, hau da, autonomoak garela konturatzea nahi du. Bere ustez, autonomia hori lortzeko gure burua ezagutu behar dugu.
Kanten hiru galdera nagusiak
Saiatu behar gara gizakia zer den aztertzen, eta hori jakiteko hiru galdera proposatu zituen:
- Zer ezagutu dezakegu?
- Zer egin behar dugu?
- Eta zer espero dezakegu?