Descartes eta Arrazionalismoa: Oinarrizko Kontzeptuak

Filosofia eta etika3,93 KB

Arrazionalismoaren Ezaugarri Orokorrak

Filosofoak bi korrontetan banatzen ziren: arrazionalistak eta enpiristak. Descartes arrazionalismoaren aita da.

Ezaugarriak:

  • Arrazoimena gizakion ahalmen ezagutzaile nagusia da: arrazoimenak errealitateari buruzko ezagutza baliozkoa eta egiazkoa ematen digu.
  • Egiaren irizpidea: arrazoimenaren jarduera ezin du inolako instantziak mugatu. Jainkoaren ordez, arrazoimena da egiari buruz epaitu behar duena.
  • Zentzumenen ezagutza gutxietsi: zentzumenek okerrera eramaten gaituzte. Haien ezagutza oso mugatua da, eta ezinezkoa da horietan oinarritutako ezagutza unibertsala izatea.
  • Munduaren arrazionaltasuna aldarrikatu: gertatzen den orok arrazoimenak aurkitu dezakeen azalpena du.
  • Gizakiok jatorrizko ideiak dauzkagu: hauek arrazoimenak ditu berezkoak. Arrazoimenak bere baitatik atera ditzake ideia horiek, eta dedukzioz gainontzeko ideiak ondoriozta ditzake.
  • Filosofiarako metodo berria bilatu: aurkikuntzarako metodo bat aurkitu nahi zuten, matematikan inspiratua. Arrazoiketa matematikoa ziurra, argia eta zehatza da.
  • Munduarekiko ikuskera mekanizista: Mundua materiaren eta lege mekanikoen bidez azaltzen da.

Metodoa Descartesen Filosofian

Descartesek egiaren aurkikuntzarako metodo bat bilatzen zuen. Haren ustez, gizakiaren ezagutza urria metodo baten faltagatik zen. Filosofia eraldatuko duen metodo bat sortu nahi zuen. Ordura arte erabilitakoa, aristotelikoa edo silogismoak, ez zuen laguntzen. Descartesen ustez, zientziek erabiltzen dituzten antzeko metodoak txertatu beharko lirateke. Horrela, elizatik eta silogismotik ihes egin, eta matematikan oinarritutako metodoa proposatuko du. Horri esker, kontzeptu faltsuak egietatik bereiztea lortuko dugu 4 pausotan:

  1. Nabaritasuna: Ezer ez da egiatzat hartuko nabaritasun osoz azaltzen ez bada.
  2. Intuizioa: Aztertzen dugun zailtasun bakoitza ahalik eta gehien zatituko dugu.
  3. Dedukzioa: Ziurtasun osoz ezagutzen ditugun gauzetatik, gauza konplexuak ulertzea.
  4. Errepasoa: Metodo osoa errepasatu, akatsik ez dagoela ziurtatzeko.

Pasioak eta Askatasuna Descartesen Arabera

Descartesek zioenez, pasioak ez dira gizakiaren ekintza baten fruitu, gizakiari nahi gabe gertatzen zaizkio. Haren ustez, pasioak gorputzeko zenbait organok sortzen dituzten izpirituei esker etortzen dira, eta ezin dira saihestu. Pasioek eragina dute gorputzeko organoetan, eta horregatik, Descartesen ustez, gaixotasun fisikoak izpirituaren gorabehera horietatik sortzen dira.

Pasio nagusiak:

  1. Harridura: garunean kokatzen da eta baliagarria da, ikasteko gogoa pizten duelako. Jakintsuei nagusitzen zaie.
  2. Maitasuna eta gorrotoa: ariman sortzen dira. Maitasunak onurak bilatzera bultzatzen gaitu, eta gorrotoak kalte egiten diguna bilatzera.
  3. Desira: arimaren alterazioa da. Nahi duguna lortzera eta gordetzera eramaten gaitu. Onerako denean, maitasun, itxaropen eta alaitasunari dago lotua. Txarrerako, gorroto eta tristurari lotua.
  4. Poza eta tristura: gertatzen zaizkigun gauzek garunean uzten duten emaitza dira.

Intuizioa eta Dedukzioa

Bi prozesu hauek zerbaiten ezagutza edo ulermena aztertzeko balio dute. Biak bata bestearen aurkakoak dira.

  • Intuizioa: Descartesen bigarren erregela. Begirada batez agertzen denari egiten zaio erreferentzia. Bi baldintza ditu: ezagutu beharrekoa argia izatea eta kolpe batez ulertzea.
  • Dedukzioa: Kontrakoa. Descartesen hirugarren erregela. Objektu eta ezagutza errazenetatik abiatuta, konplexuetaraino igoko gara. Ziurtasunez ezagutzen ditugun gauza batzuen ondorioz beste batzuk ulertzean datza.

Deskargatu

PDF Word HTML