Nietzsche: Jainkoaren Heriotza eta Gaingizakia

Filosofia eta etika2,51 KB

Nietzsche eta Kristautasuna

Kristau ikuspegian, Jainkoak mundua eta gizakiak gobernatzen ditu. Nietzscheren ustez, Jainkoak gizabanakoak makurtzen eta umetzen ditu; kristautasuna 'herriarentzako platonismoa' da, eta indibiduo arruntentzako eta baldarrentzako metafisika mota bat besterik ez da. Nietzscheren iritziz, kristaua izatea bizitzan egoteko modu bat da, indibiduo mantsoen eta ahulen bizimodua, eta kristautasunak defendatutako balio moralak ere mespretxagarriak dira.

Jainkoaren Heriotza

Berak aldarrikatzen du Jainkoaren heriotza. Hark jakinarazten digu mendebaldean Jainkoarenganako sinesmena beherantz doala, eta horrek izugarrizko ikuspegi aldaketa ekarriko duela. Jainkoaren heriotzak existentziaren esangura eta norabideak hankaz gora jartzen ditu. Nietzscheren ustez, Jainkoaren heriotzaren ondorioz, gure kulturan ontzat hartutako balio moralak eta ongia eta gaizkia finkatzeko irizpideak erortzen dira.

Nihilismoaren Arriskua

Jainkoa hilda, Europako kultura izugarrizko arrisku baten aurrean egongo da: nihilismoa. Nihilismoa pesimismo absolutua adierazten duen jarrera da, eta balio guztiak mespretxatzen dituen doktrina da. Nietzscheren perspektibatik, gizaki ahulen jarrera adierazten du, eta nihilismoak Jainko barik bizitzen ez dakitenen joera azaltzen du.

Gaingizakiaren Kontzeptua

Jainkoaren heriotzak ekarritako gainbehera eta nihilismoaren arriskua gainditzeko gai izango den gizakiak gizaki bikaina izan behar du derrigorrez. Filosofoak Supergizakia edo Gaingizakia izendatu zuen. Gaingizakiak bere bizitza hartuko du kezka nagusitzat, eta bere bizitza sormenezko ekintza itzel bihurtzen saiatuko da. Gaingizakiak berak bere bizitza gobernatuko duten balio moralak asmatu eta sortuko ditu. Berari jarraituko dion lege bakarra 'heldu zaitez zarena izatera' izango da, banakotasuna eta berezitasuna lantzeko gonbidapena.

Gaingizakiaren Ibilbidea: Gamelua, Lehoia eta Umea

Animalien sinbolismoa erabiliz, Nietzschek gizakiak bere burua gainditzeko ibilbidea azaldu zuen: gamelua, lehoia eta umea.

Umea, Benetako Gaingizakiaren Sinboloa

Umea gizaki berrien sinbolo hobezina da, zeren:

  • Errugabetasunaren sinboloa da.
  • Bizitza eta mundua aurreiritzi gabe begiratzen ditu.
  • Bizitza joko gisa hartzen du, eta joko horretan bere pasio osoa adierazten du.

Umearen bizimoduak bizitzaren aurrean 'baietz' absolutu bat adierazten du, eta benetako askatasunaren eta Gaingizakiaren sinboloa da.

Deskargatu

PDF Word HTML