Frankfurteko Eskola eta XX. Mendeko Filosofia

Filosofia eta etika2,53 KB

Frankfurteko Eskola

Jurgen Habermas: Biografia eta Pentsamendua

Jurgen Habermas alemaniar filosofo eta soziologoa Duesseldorfen jaio zen 1929an. T. W. Adornoren laguntzaile izan zen irakasle lanetan 1956-59 bitartean. 1961etik 1964ra Heidelbergeko Unibertsitateko irakaslea izan zen; eta 1964-70 bitartean, Frankfurteko Unibertsitateko filosofia eta soziologia irakaslea. 1971. urtetik aurrera Starnbergeko Max Planck Institutuko zuzendaria da.

Habermas Frankfurteko Eskola deritzonaren jarraitzaile nagusietako bat da. Bere iritziz, positibismoa eta ikerkuntza zein zientzia modernoa ez dira inondik ere objektiboak. Habermasek dioenez, gizartearen teknologizatzeak eta burokraziaren hazkundeak betikotu egin dituzte estatuaren erakundeak, eta herritarrak politikatik urrundu. Hori dela eta, arrazoia eta zientzia gehiago dira mendekotasun tresna burujabetza lortzeko lanabes baino, eta arrazionaltasun “teknologikoari” arrazionaltasun “diskurtsiboa” jarri behar zaio aurrez aurre.

XX. Mendeko Filosofia: Joerak eta Erantzunak

Habermasen pentsamenduak jarrera baikorra darama berarekin. Baina XX. mendean zehar, Frankfurteko Eskolaz aparte, beste eskola eta joera filosofiko batzuk ere garatu ziren Europan, denak XX. mendea hartu zuten gertaera tragikoei erantzun nahi izan ziotenak.

Postmodernismoa

Filosofo postmodernoek ez dute batere sinesmenik Ilustrazioaren arrazoimenean eta aurrerapenean. Ideologia eta proiektu handiak beldurgarriak gertatu dira. Ilustrazioak agindutako aurrerapena, askatasuna eta justizia ez dira gauzatu. Pentsalari postmodernoentzat subjektibitate modernoa ez da abiapuntua. Ez dago egia absoluturik.

Beste Joera Batzuk

  • Existentzialismoak gizakiaren askatasuna eta, aldi berean, larrimina azpimarratu ditu.
  • Estrukturalismoak zeinu-sistema eta gizakia definitzen duten sistemei begiratu die.
  • Michel Foucault filosofoak erakundeek eta gizarte-praktikek gizakia nola diziplinatzen eta kontrolatzen duten aztertu du.

Pentsalari postmodernoek arrazoimenari mesfidantzaz begiratu diote. Aurrerapen zientifiko-teknikoek kontrol eta menderatze-sistema berriak ekarri dituzte. Beraz, Ilustrazioaren aurrerapena, askatasuna eta justizia idealak ez dira gauzatu. Autoreok ideologia totalitarioak gaitzetsi eta errealitatearen konplexutasuna eta ikuspuntu anitzak nabarmendu dituzte.

Deskargatu

PDF Word HTML