Filosofia Modernotik Garaikidera
Aro Modernoa
XVI. eta XVII. mendeetan bi korronte garatu ziren: Arrazionalismoak jaiotzetiko ideiak hobesten ditu, eta Enpirismoak, aldiz, zentzumenetatik jasotzen direla dio. Lehenengo korrontearen ordezkari nagusiena Descartes izan zen, eta bigarrenarena Hume.
Descartes-en helburua zientzia berriaren oinarri teorikoa topatzea izan zen. Bere garaian zientzia iraultza garatu zen, eta Mendebaldeko kulturaren oinarriak kolokan jarri ziren. Bere proiektu filosofikoa zalantzarik gabeko egi bat lortzean datza. Eszeptizismo metodikoa jarraitzen du: dena jartzen du zalantzan, zalantzarik gabeko egia topatu arte.
Zalantzan nagoen bitartean, badago gauza bakar bat zalantzarik gabea dena: zalantzak planteatzen dituen pentsamendua badagoela. Bere ekarpen famatua: "Cogito ergo sum". Pentsamendua da existentzia zalantzarik gabea duen bakarra. Solipsismoaren arriskua dago, mundu fisikoaren existentzia ezin badugu frogatu.
Hau konpontzeko, errealitatea hiru substantzia erabiliz antolatzen du:
- Res cogitans: Pentsamendua edo nia irudikatzen du.
- Res extensa: Mundu fisikoa.
- Res infinita: Jainkoa.
Gizakiok Jainkoaren ideia dugu. Perfekzioaren ezinbesteko ezaugarri bat existentzia da.
Ilustrazioa
Kant filosofo garrantzitsuena izan zen. Arrazionalismoaren (jaiotzetiko ideiak garrantzitsuak dira ezagutza lortzeko) eta enpirismoaren (zentzumenetatik lortzen dugun informazioa) uztarketa egin zuen.
Gizakiok amankomunean ditugun estrukturak erabiltzen ditugu ezagutzeko. Ezagutza lortzeko, estrukturak eta zentzumenetatik jasotzen dugun informazioa beharrezkoak dira.
Galdera nagusia hau da: posible al da metafisika zientzia bezala?
Kategoriak datu sentsibleak gabe hutsak dira, eta datu sentsibleak kategoriak gabe itsuak (zentzurik gabekoak). Metafisikak ez ditu datu sentsibleak erabiltzen; bere ezagutzak ez dira horretan oinarritzen. Orduan, metafisika ezin da zientzia bat izan.
Orokortasun handiko estruktura horiek ideiak dira:
- Nia: Fenomeno psikikoa.
- Mundua: Fenomeno fisikoa.
- Jainkoa: Aurreko bien oinarria eta kausa.
Metafisika ideia horiek ezagutzen saiatzen da, eta hori ezinezkoa da eta ez du zentzurik.
Aro Garaikidea
Positibismoa
Comte-k garatu zuen. Bakarrik neur daitezkeen datuak hartu behar dira kontuan. Metafisika baztertu beharra dago.
Bitalismoa
Nietzsche-k garatu zuen. Gure jarrera eta bizitza zuzentzen dituzten ideal guztiak baztertu behar ditugu. Metafisikaren ideiak beti, modu batean edo bestean, idealetan bihurtzen dira.
Vienako Zirkulua
Wittgenstein-ek garatu zuen. Logika erabiliz metafisikaren proposizioak aztertu zituzten. Metafisikaren baieztapenek ez dute zentzurik.