Nietzscheren Filosofia: Bitalismoa eta Apolino-Dioniso
Sarrera: Nietzsche eta bere filosofia
Nietzsche XIX. mendeko alemaniar filosofoa izan zen. Filosofo bitalista izan zen, eta bere filosofia kitzikagarria izan zen, izan ere, aurretik indarrean egondako filosofiaren kritika gogorra egin zuen. Kritika hori mendebaldeko filosofiari eta bitalismoari lotuta dago.
Mendebaldeko Filosofiaren eta Gizartearen Kritika
Kritika gogor horren barruan, mendebaldeko filosofia eta gizartea kritikatu zituen, bere ustez, gizakiaren kalterako zirelako indarrean zeuden ideiak.
Arrazoimenaren Nagusitasunaren Aurka
Alde batetik, arrazoimenaren nagusitasunaren kontra egin zuen. Arrazoimena soilik erabiliz ezin da egia lortu. Gizakiak, errealitatea eta egia ezagutzeko, zentzumena ere beharrezkoa du.
Metafisikaren Aurka
Bestetik, metafisikaren kontra dago. Metafisikak uko egiten die zentzumenei eta aldakortasunei. Nietzscheren ustez, errealitatea eta mundua etengabe mugitzen eta aldatzen ari dira; beraz, ezin da beti berekoa izan.
Lengoaiaren Kritika
Azkenik, lengoaia eta hizkuntza kritikatu zituen. Hitzek adierak ematean, hitz horiek euren esanahia galtzen dute. Gainera, kontzeptu horiekin ezin da mundua azaldu, hutsak direlako eta, beraz, ez da mundua bere horretan azaltzen.
Bitalismoa: Bizitzaren Aldarrikapena
Ondorioz, Nietzschek jarrera bitalista hartu zuen. Bitalismoaren arabera, errealitatea bizitza, sena, grina eta sentimenduen multzoa da. Nietzscheren ustez, gizakiak bere barnean aurkitu behar du bizitzarako helmuga, kanpora jo gabe; hau da, ez du bere burua kanpoko esanetara jarri behar.
Horregatik, Nietzscheren ustez, bizitzan kontrakoen etengabeko borroka dago. Ondorioz, ezin daiteke bizitza kategoria arrazionalen bidez ezagutu, eta intuizioa eta irudimena arrazoia baino baliagarriagoak dira. Izan ere, Nietzscheren ustez, bizitza etengabe aldatzen ari da, eta arrazionalisten ustez, ordea, bizitza etengabe eta geldirik dago.
Apolino eta Dioniso: Kontrakoen Batasuna
Horregatik, Nietzschek "Ecce Homo" liburuan Apolino eta Dioniso azaltzen ditu. Apolino argitasunaren eta neurritasunaren jainkoa zen, eta ideiak eta formak erakusten ditu. Dioniso itxuragabea eta neurrigabearen adierazlea zen, sexuaren eta gauaren jainkoa.
Aurkakotasuna egon arren, ezin daiteke bata bestea gabe bizi. Filosofia tradizionalean, arrazoiak arima mendean hartu behar du, sumina, atseginak eta bestelako irrikak sentipeneko izaera berez zikina delako. Nietzschek hori leporatzen dio indarrean dagoen filosofiari. Ondorioz, bi joera horien arteko oreka berreskuratzeko aldarrikapena egiten du. Nietzscheren ustez, joera zientifiko arrazionalista ez da errealitatearen mugikortasunaz ohartzen. Ez dago ez espiriturik, ez arrazoimenik, ezta egia ere, eta beraz, horiek guztiak fikziozkoak dira, baliorik gabeak.
Ondorioa
Beraz, errealitatea ondo ulertzeko, arrazoia eta zentzumena beharrezkoak dira, Apolino eta Dioniso beharrezkoak izan ziren bezala.