Natura eta Kultura: Physis, Nomos eta Antropologia Kulturala

Filosofia eta etika2,81 KB

Natura eta Kulturaren Eztabaida Historikoa

Physis eta Nomos: Kontzeptu Klasikoak

K.a. V. mendean, filosofo greziarrek gizakiak zer garen arrazionalki azaldu nahi izan zutenean, honako bi kontzeptu hauek erabili zituzten: Physis eta Nomos.

  • Physis: “natura”. Batetik, gizakia naturaren parte dela adierazten du. Bestetik, izaki naturalek mugimenduaren eta atsedenaren printzipio bat dutela ondorioztatu zuten. Hots, dinamika propioa dute, beren izateko era.
  • Nomos: “gizarte-araua” edo “lege juridikoa”. Kulturaz, hain zuzen; gizatalde bati dagozkion arau-, lege-, ohitura-, erritu- eta portaera-multzoaz. Antzinako greziarrak ohartu ziren Nomosa hitzarmenezkoa dela, herri bakoitzak bere kultura propioa duelako.

K.a. V. mendeko eztabaida filosofikoa bi hitz horiek kontrajartzean ardaztu zen. Physisa den eredua izaki guztiek egokitu behar luketela uste zuten. Jean-Jacques Rousseau filosofoak natura eta kultura elkarren aurkakoak direla defendatu zuen.

Pentsalari suitzarraren arabera, zientzien, tekniken, arteen eta, oro har, kulturaren aurrerapenak gizakiaren berezkoena eta egiazkoena galdu eta hutsaldu du. Kulturak gure gaitasun naturalen endekapena eragin du.

Natura eta Kultura Gaur Egun: Ikuspegi Berriak

  • Naturari buruz dugun ezagutza eraketa kulturala da. Naturaren kontzeptuak berak kultura aurresuposatzen du. Kultura lehenagokoa eta funtsezkoagoa da natura baino.
  • Jada ez dugu naturara jotzen gure arazoen konponbideak bilatzeko; izan ere, natura bera bilakatu da arazo.
  • Natura ez da jada gidatu gaitzakeen eredu baliagarria; ekintza-aukera anitz ditugu.

Planetako bazter gutxi geratzen dira esploratu gabe, giza arrastoa ia leku guztietan dago. Hitz egin daiteke “naturaz” zentzu hertsian, edo dena dago kulturak zipriztinduta?

Antropologia Kulturala eta Bere Adarrak

Antropologia Kulturala: Diziplina eta Adarrak

Antropologia kulturala XIX. mendearen amaieran sortu zen diziplina gisa. Gizakiaren bizimodua oinarri hartuta aztertzea zuen xede. Antropologia kulturalaren ikerketa-objektu dira, besteak beste:

  • Ahaidetasun harremanak
  • Antolaketa politikoa, ekonomikoa eta soziala
  • Mitoak eta festak
  • Sinesmenak
  • Dieta
  • Hiriak antolatzeko modua

James George Frazer eta Bronislaw Malinowski izan ziren diziplinaren aitzindari handienetako bi.

Bi azpidiziplina ditu zutabe: etnografia eta etnologia, bata bestearen osagarri. Lehenengoak herri baten bizimodua deskribatzen du; horretarako, ikertzailea ahalik eta sakonen barneratu beharko da ikertzen duen herri horretan. Etnologiak, berriz, ezaugarri bat ikertzen du hainbat kulturatan, antzekotasunak eta desberdintasunak alderatzeko.

Deskargatu

PDF Word HTML