San Agustinen Bizitza eta Testuingurua
1. SAN AGUSTINEN BIZITZA ETA TESTUINGURUA
Aurelio Agustin edo San Agustin Hiponakoa, haren goitizenari kontraesanez, ez zen Hiponan jaio; Tagasten baizik, hain boteretsu zen Erromatar Inperioaren menpe zegoen Ipar Afrikako eskualde batean, 354. urtean. Inperioaren barne zegoen probintzia zenez, paganismoa zen bertan bestelako erlijio batean sinestea (geroago, dakigunez aldatu egingo da kristautasuna Inperioko erlijio nagusia bihurtuz).
Nahiz eta bere aita Aurelio paganoa izan, amak, Monikak, semea hezitu zuen ideologiaren jarraitzailea zen, kristautasunean zuen fedea, hain zuzen ere. Hala ere, Agustin gaztaroan zebilela, kristautasunetik nahiko aldendu zen; nahiz eta, geroago, ikusiko dugun bezala Jainkoaren eskuetan berriz ere jarri.
Madaurara joan ostean, Kartagora abiatu zen. 17 urterekin, erretotikako eskola bat eratzeaz gain, beregan izugarrizko eragina izango zuen “Hortensius” liburua irakurriko zuen (gaur egun desagertuta dago). Horri esker, San Agustinek bere pentsamoldea aldatu zuen eta erretorikako irakaslea nahi izatetik, egia absolutuaren ezagupean jarri nahi izatera pasatu zen. Horretan, manikeo egin zen, hau da, aurkakoak ziren printzipioetan oinarritzen zen. Ez dago argi liburu horrek piztu zuen berarengan egia aurkitzeko grina.
Handik Erromara bidaiatu zuen. Bertan zegoela, manikeismoari buruzko zalantzak sortu zitzaizkion. Desengainu horretan, krisialdi handi bat jasan izan zuen, egia aurkitzearen itxaropena galduz; eszeptiko edo akademito egin baitzen.
Milanera aldatu zen. Milanen, Ambrosio apezpikua ezagutu eta haren hitzaldiak entzun ondoren, hasiera batean zuen egiaren aurkikuntzarekiko itxaropen hori berpiztu zitzaion. Horrek, eszeptizismoa alde batera uztera eraman zuen, kristautasunera erabat bihurtuz. Kristau ikasketak burutu ondoren, Ambrosioren eskutik, 387an Agustin bataiatu zen Milanen ondoko herri batean (Cassiacum). Bataioa 387. urtean izan zen. Garai hartan, Hiponako Filosofoak haren idatzien ekoizpena asko handitu zuen; “Contra académicos”, “Soliloqui" eta "De immortalitate animae" bezalako idazlanak burutuz.
Bere bizitzako azken etapa Hipanan pasatu zuen. Han, apezpiku izendatu zuten. Hiponan ere hainbat idazki plazaratu zituen, besteen artean pelagianoen aurkako argudioak azalduz. Azkenean, Agustin Hiponakoa 430. urtean hil zen, Erromatar Inperioaren gainbeherarekin bat. Garai hartan, gainera, bandaloek Hiponako hiria ia osorik setiatuta zuten.