Giza Eskubideak, Justizia eta Teoriak: Azterketa

Filosofia eta etika2,96 KB

Giza Eskubideak

4. GIZA ESKUBIDEAK:

  • Herritartasuna eta herritarren eskubideak

    • Gizakiok herritar garela onartzeak gizakiok eskubide batzuk ditugula onartzeak dakar berarekin.

    • Hasiera batean, hainbat eskubide zibil aitortu zitzaizkien herritarrei, hala nola, legezko bermerik gabe ez atxilotzeko eskubidea (Habeas Corpus), kontzientzia askatasunerako eskubidea eta adierazpen-askatasuna.

    • Parte-hartze politikorako eskubidea, elkartzeko eskubidea, sufragio unibertsala eta kargu publikoak izateko eskubidea.

    • Hezkuntza jasotzeko eskubidea, sindikatuetan elkartzeko eskubidea, greba egiteko eskubidea eta laneko higiene eta segurtasunerako eskubidea.

  • Giza eskubideak eta giza eskubideen aldarrikapen unibertsala

    • 1948an NBEren Batzar Nagusiak Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala onartu zuen. Gero, aldarrikapen hori, Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Hitzarmenarekin eta Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturaren Nazioarteko Hitzarmenekin batera, Giza Eskubideen Nazioarteko Kartaren zati bilakatu zen.

    • Aldarrikapen horien arabera, giza eskubideak, gizaki guztiei gizaki izateagatik dagozkien eskubideak dira. Alegia, eskubide horiek unibertsalak eta besterezinak dira.

Justizia eta Justiziaren Teoriak

  • 5.JUSTIZIA ETA JUSTIZIAREN TEORIAK

    ZER DA JUSTIZIA? Erantzun azkar bat izan liteke esatea justizia bakoitzari dagokiona ematea dela, baina ez da nahikoa.

  • Platon: Justizia Gizarte-Harmonia da

    • Platonek “Errepublika” lanean jardun zuen justiziaz. Bere ustez, gizarte zuzen eta justua litzateke gizabanako bakoitzak gobernariek emandako eginkizuna zuzentasunez beteko lukeen gizartea.

  • Aristoteles: justizia berdintasun proportzionala da.

    Filosofo honen arabera, betebeharren eta ondasunen banaketa proportzionala izan beharko litzateke gizabanakoen maila sozialarekiko eta merituekiko, baina merituentzat zer hartu beharko litzatekeen zehaztea gizarte bakoitzak argitu beharreko auzi politikoa litzateke (Virtus Semper in medio).

  • Justiziari buruzko ikuspegi liberala

    Sistema politiko zuzenak izango dira, gizabanako guztiok ditugun eskubide naturalak bermatzen dituztenak. Beraz, justizia izan dadin, ezinbestekoa da:

    -Oinarrizko askatasuna errespetatzea

    -Mugimendu askatasuna edo erlijio askatasuna

    -Jabetza pribatua izateko eskubidea

5.1. Platon, justizia gizarte-harmonia da:

Platonek Errepublika lanean jardun zuen justiziaz. Bere ustez, gizarte zuzen edo justua litzateke gizabanako bakoitzak gobernariek emandako eginkizuna zuzentasunez beteko lukeen gizartea.

Bertuteak:

Errege-filosofoak / Zuhurtasuna (prudencia)

Zaindariak / Sendotasuna

Ekoizleak edo langileak / Neurritasuna

Deskargatu

PDF Word HTML