Jainkoaren existentzia: Bost ibilbideak
Jainkoa badela egia errebelatua da eta Tomas Akinokoaren ustez, arrazoimenaren bidez froga daiteke bere existentzia. Jainkoa ez da mundu materialeko izakia eta esperientziarekin bakarrik ezin da frogatu bere existentzia, arrazoimena beharrezkoa da. Gizakiontzat jainkoa ezagutzea ez da erraza baina bai posiblea.
Tomasek jainkoa badela frogatzeko bost bide aurkezten ditu Summa Theologiae liburuan. Bide hauek independenteak dira beraien artean baina egitura komuna dute eta batekin nahikoa da Jainkoaren existentzia frogatzeko.
Lehen bidea: Motore higiezinaren bidea
Munduan aldaketak gertatzen dira, orduan, higidura bakoitzak atzetik kausa higiarazle bat du. Hau kate bat da baina ez da posible infinituraino iristea, lehen eragile bat izan behar du, hori jainkoa da (motor ibilgea).
Bigarren bidea: Kausa eragilearen bidea
Munduan gauza guztiak sortu egin direlako existitzen dira. Ezer ezin da bere buruaren kausa izan, baina kausa eta efektuen katea ezin da infinituraino luzatu. Kausa guztien jatorrian kausarik gabeko lehen kausa bat dago: jainkoa.
Hirugarren bidea: Izaki kontingenteen bidea
Munduko izakiak kontingenteak dira, hau da sortu eta desagertu egiten dira. Baina gauza guztiak kontingenteak balira, inoiz ez zatekeen ezer egongo. Hau da, ezer ezetik ez da ezer sortzen. Izaki beharrezko bat existitu behar da, hau Jainkoa da.
Laugarren bidea: Perfekzio-mailen bidea
Izaki guztiek perfekzio maila ezberdinak dituzte. Edozein izaki bera baino perfektuagoa den kausa batek sortu du. Era berean azken kausa hori bera baino perfektuago batek sortu duen moduan. Kate hau ezin da infinitua izan, ondorioz guztiaren jatorri den kausa perfektu bat egon beharra dago, Jainkoa.
Bosgarren bidea: Munduan den ordenaren bidea
Izaki natural guztiek helburu bat dute. Gauzek ez dute helburu baterantz jotzen zerbaitek ez baditu helburu horretara bideratzen. Izakian bideratzen dituen hori Jainkoa da.
Bost bide horiek era berdintsuan eginak daude, zentzumenetatik jasotzen ditugun datuetatik hasten da Jainkoaren existentzia frogatzeko.