Jainkoaren Kreazioa, Ondasunak, Bertutea, Bekatua, Zoriontasuna, Akademikoa eta Jakinduria

Filosofia eta etika3,72 KB

Jainkoa: atributuak eta kreatzailea

Jainkoa izaki absolutua, betierekoa, perfektua, guztiz ona, guztiz justua, eta aldagaitza da. Gauza guztiak, beren aldakortasunean, Jainkoak eginak dira, ezerezetik sortu ditu. Izatea Jainkoagandik jaso dute.Jainkozko kreazio librea, San Agustinen iritziz, bat-batekoa eta osoa da. Bibliako sei egunetako kontakizuna alegoria bat da. Jainkoak era zuzenean, bitartekorik gabe, sortua da dena. Hala ere, kreazioa denboran zehar hedatzen da, eta banakako izakiak elkarren segidan sortzen dira, beren jaiotza-arrazoiek edo ideien kopiek, denboran zehar, heldutasun- eta jaiotza- unea lortzen dutenean, Jainkoak kosmosean ezarritako ordenaren arabera.

Ondasun iraunkorrak eta iragankorrak

Suntsiezinak diren ondasunak, hots, espirituaren ondasunak, arimaren elikagaiak. Ondasun hauek arima perfekzionatu eta zoriontsu egiten dute. Ondasun iraunkorrak honako hauek dira: jakinduria, zuhurtzia, justizia, sendotasuna, neurritasuna… San Agustinen ustez, ondasun iraunkor ederrena Jainkoa da, eta Hura ezagutzera eta jasotzera iristen den arima, arima zoriontsua da. Ondasun materialek, gorputzaren ondasunek, hala nola elikagaiek, jantziek, tresnek… ustelgarriak eta zoriaren ondorio direnez (etorri bezala desagertzen dira), ez dute zoriontasun osorik eskaintzen.

Bertutea

Gizakiari dagozkion ekintzak gauzatzeko ahalmena, gaitasuna, erraztasuna, joera adierazten du bertuteak. Ez da jatorrizko ahalmena. Egon jatorrizko joerak daude soilik, eta jarduera serioa eta iraunkorra eskuratu egiten da. Bertutea jarrera iraunkorra da, eta aktibitaterik eza, eta aurka jarduteak bertutea moteldu eta galarazten du guztiz. Kontrakoa bizioa da, hau da, era ez egokian (gizakiaren naturari dagokionez) jarduteko joera. Adimenezko eta borondatezko bertuteak daude. Adimen-bertuteak edo dianoetikoek gizakia perfekzionatzen dute egiaren ezagutzan, eta honako hauek dira: adimena (epaitzeko ahalmena), jakinduria, zentzutasuna eta artea. Borondate-bertuteek ekintza moralean perfekzionatzen dute gizakia eta honako hauek dira: zuhurtzia, justizia, sendotasuna, eta neurritasuna.

Bekatua

Jainkoaren legea haustea da. San Agustinen formula ospetsua honela dio: “Pecatum est dictum vel factum vel concupitum aliquid contra eternam legem”. Legearen interpretazio pertsonalean, bekatua Jainkoaren esana ez betetzea da. Bekatua Jainkoa iraintzea da. Bekatua jainkoarengandik urruntzea da, eta gauza materialak Jainkoa baino gehiago maitatzean datza.

Zoriontsua/Zoriontasuna

Ondasun batez gozatzen duen arima-egoera da. Filosofiaren hasieratik modu ezberdinetan ulertua izan zen. Sokratesen ustez, ongia ezagutuz eta ongia eginez zoriontasuna lortzen da. Aristotelesen ustez, gizakiaren azken helburu naturala da eta kontenplaziozko jardueran datza. Aristotelesen ondoko korronteetan ere ikuskerak ezberdinak izan ziren: estoikoak (barne-bakea, izukaiztasuna) epikureoak (plazera), zinikoak (askatasun erradikala)… San Agustinen ikuskeran zoriontsua da Jainkoaren jabe dena.

Akademikoa/eszeptikoa/eszeptizismoa

Eszeptizismoa Elis-eko Pirronek sortu zuen K. a. IV. eta III. mendeen artean. Haren baiezpen nagusia da egia ezin daitekeela ezagutu. Gorgias lehen eszeptikotzat hartu dute adituek (hiru tesiak). San Agustinen garaian eszeptikoak akademikoak deitzen ziren. San Agustin bera ere korronte honen aldekoa izan zen bolada batez, manikeismoa utzi ondoren.

Jakintsua / jakinduria

Filosofo greziarren ustez, jakintsua da egia ezagutzen duena, ondo bizitzen dakiena, zoriontsua dena. Aristotelesen ondoko korronteetan jakintsuaren ideala garatu zen. Sokratesen intelektualismo moralari jarraituz, jakinduria bertutearekin identifikatu zuten eta horrela jakintsua giza ideala bihurtu zen.

Deskargatu

PDF Word HTML