Batxilergoa mailako Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Filosofiaren Gakoak: Kant, Kontraktualismoa, De Gouges eta Spinoza

Filosofia eta etika9,58 KB

Immanuel Kant: Idealismo Transzendentala

Immanuel Kant (1724-1804) filosofo prusiarrak ezagutzaren inguruan egindako ekarpena idealismo transzendentalaren izenpean ezagutzen da. Bere teoria aurretik zegoen filosofia dogmatikoari erantzun bat emateko sortu zuen, bereziki metafisika arrazionalistaren gehiegizko espekulazioak kritikatzeko. Izan ere, tradizio horrek gogoeta filosofikoa muturreraino eraman zuen, arrazoimenaren mugak zehaztu gabe. Kanten iritziz, zientzia arloek (matematika, fisika...) aurrerapenak izan dituzte, baina metafisikak ez, filosofoen artean adostasunik lortu ez delako. Kantek berak aitortu zuen David Humeren lanek eragin handia izan zutela berarengan, "amets dogmatikotik esnatu" baitzuten, eta horren ondorioz, ezagutzaren...

Jarraitu irakurtzen "Filosofiaren Gakoak: Kant, Kontraktualismoa, De Gouges eta Spinoza" »

Gizakia, Sinboloak, Artea, Hizkuntza eta Argudiaketa

Filosofia eta etika3,02 KB

Gizakia eta Sinboloak: Artea, Hizkuntza eta Pentsamendu Kritikoa

1. Animalia sinbolikoak

Gizakia sinboloak sortzeko eta erabiltzeko gai den izakia da, horrek bereizten gaitu beste animalietatik.

  • 1.1. Zeinua, seinalea eta sinboloa: Zeinuak hautemandako zerbait eta informazio jakin bat lotzen ditu.
  • 1.2. Jarduera sinbolikoa: Artea eta hizkuntza sinboloen bidez eraikitzen dira. Arteak errealitate berriak interpretatzeko aukera ematen digu, eta hizkuntzak komunikatzeko eta mundua ulertzeko balio du.

2. Zer da artea?

  • 2.1. Esperientzia, sentimendu eta iritzi estetikoak: Artelan batek sortzen duen sentimendua esperientzia estetikoa da. Honek edertasuna, hausnarketa eta emozioa barne hartzen ditu.

    • Objektibismo estetikoa: Edertasuna objektuaren ezaugarri bat
...
Jarraitu irakurtzen "Gizakia, Sinboloak, Artea, Hizkuntza eta Argudiaketa" »

Enpirismoa eta Kanten Arrazoimenaren Erabilera

Filosofia eta etika3,84 KB

Enpirismoa

Ingalaterran XVII. mendean sortutako pentsamendu korrontea da. Arrazionalismoari kontrajartzen zaion epistemologia garatu zuten, zentzumenen esperientziaren baliozkotasunean oinarrituta. Horrez gain, planteamendu politiko berrien ekarpena ere egin zuten.

Locke hartzen da enpirismo modernoaren sortzailetzat, Aristoteles, estoikoak, Tomas Akinokoa edo Ockham aitzindari izan ziren arren. Hala ere, Hume izan zen pentsamendu empirista azken ondorioetaraino eraman zuena, eta Kant amets dogmatik esnatu zuena.

Ezagutzaren arazoaren inguruko tesi nagusiak:

  • Ezagutza guztiak esperientziatik hasten dira. Zuzeneko behaketan ezagututakoari deitu zioten esperientzia, kanpoko zein barne-esperientziak izan. Hortaz, esperientzia pertzepzioa da. Humek
...
Jarraitu irakurtzen "Enpirismoa eta Kanten Arrazoimenaren Erabilera" »

Filosofia Helenistikoa: Eskola Nagusiak

Filosofia eta etika4,39 KB

Eskola Helenistikoak: Sarrera eta Testuingurua

Kristo aurreko 323. urtean Alexandro Handia hiltzeaz batera hasten den historiako aldia da helenismoa. Garai honetan, filosofia helenistikoaren gogoetagai nagusia etika izan zen. Autoritarismo monarkikoa hedatzeaz eta nagusitzeaz batera, sasoi hartako pentsalari eta filosofoek gogotsu ekin zioten zorion indibiduala lortzeko biderik onena zein izan zitekeen bilatzeari.

Aldi honetan hiru eskola helenistiko garrantzitsu sortu ziren: Epikureismoa, Estoizismoa eta Eszeptizismoa.


Epikureismoa: Plazera eta Ataraxia

Epikureismoa Epikuro Samoskoak Atenasen sortutako filosofia-eskola da, zorionaren bilaketa helburu nagusi duena. Zorion hori mina saihestean eta plazerez gozatzean oinarritzen da, baina neurritasunetik...

Jarraitu irakurtzen "Filosofia Helenistikoa: Eskola Nagusiak" »

Antzinako Filosofia eta Kristautasunaren Eragina: Eskolak eta Pentsalariak

Filosofia eta etika5,64 KB

Grezia eta Erromako Eskola Filosofikoak

Erromatar Inperioan sortutako pentsaera desberdinak dira, lau nagusiak: Platonismoa, Aristotelismoa, Estoizismoa eta Epikureismoa. Platonismoa izan zen indartsuena eta kristautasunarekin harremana izan zuen.

Epikureismoa

Epikurok sortu zuen Lorategia izeneko eskolan, non emakumeak onartuta zeuden. Bere ustez, gizaki jakintsuak ez du politikan parte hartu behar, politika nahigabeen jatorria baitzen. Adiskidetasuna eta askatasun pribatuak balioesten dira. Jakintsuak autarkia lortu behar du eta horren bidez, ataraxia, hau da, beldur, min eta kezkarik eza. Bere ustez, morala plazerrera bideratu behar da bizitza zoriontsua lortzeko, minik gabe. Baina ez plazer materiala, baizik eta jarraikor espirituala edo afektiboa....

Jarraitu irakurtzen "Antzinako Filosofia eta Kristautasunaren Eragina: Eskolak eta Pentsalariak" »

Agustinen Filosofia: Askatasuna, Gaitza eta Bi Hiriak

Filosofia eta etika4,74 KB

Askatasuna eta Gaitzaren Arazoa

Askatasuna

Agustinok askatasunaren eta gaitz moralaren arteko lotura aztertzen zuen. Haren ustez, askatasunak bi dimentsio ditu, eta, gizartearen barruan aukerak egon arren, askatasunak ez zuela beti ongia ekartzen. Agustinok bi askatasun mota bereizten zituen: Libertas, hau da, Adam eta Evaren egoera, non ongia egiteko joera zuten; eta Liberum arbitrium, Evak fruitua jateagatik gaizkia egiteko joera. Agustinoren arabera, Jainkoak gizakia libre sortu zuen, eta askatasunaren dohain hori eman zion. Jainkoak Adam eta Evari Edenen askatasuna eman zien, baina haiei zuhaitzaren fruituak jatea debekatu zien. Hala ere, Deabruaren tentazioari jarraituz, fruitua jateko erabakia hartu zuten, eta horrek jatorrizko bekatua...

Jarraitu irakurtzen "Agustinen Filosofia: Askatasuna, Gaitza eta Bi Hiriak" »

San Agustin: Fedea, Arrazoia eta Jainkoaren Existentzia

Filosofia eta etika4,17 KB

San Agustin: Ezagutza, Arrazoimena eta Fedea

Ulertzeko sinetsi, sinesteko ulertu

Filosofia honen arabera, fedea eta arrazoia elkar osatzen dute, biak egia berera eramaten baitute. Fedea Jainkoaganako sinismenean oinarritzen da, jainkozko dohain modura. Arrazoiak fedea arrazionalizatzen du, eta sinestea ez da jarrera irrazionala, baizik eta arrazoiak justifikatzen duena. Teoria honek eszeptizismoari aurre egiten dio. Agustin Hiponakoak "Si fallor sum" esaldia erabiltzen du: engainatzen banaiz, banaiz. Honek ezagutza posible dela adierazten du.

Ezagutzaren hiru maila nagusiak

Ezagutzaren hiru maila nagusi daude, eta bakoitzak bere ezaugarriak ditu:

  1. Sentimenezko Ezagutza: Mundu sentigarriko objektuen ezagutza da, eta aldakorra eta subjektiboa izateagatik,
...
Jarraitu irakurtzen "San Agustin: Fedea, Arrazoia eta Jainkoaren Existentzia" »

Nietzsche eta Beauvoir: Morala, Emakumea eta Supergizona

Filosofia eta etika8,18 KB

Kristautasuna/Supergizona: Moralari egindako kritikan ikusi dugunez, Nietzschek kristautasunari leporatzen dio gizateriaren gainbehera. Kritika horrek bi ideia nagusi ditu:

  • Beste bizitzan daukagun itxaropenak bizitza mesprezatzea eta eskaintzen dituen aukerak eta edertasuna galtzea eragiten du.
  • Esklabuaren morala sustatzen da, eta balio ziztrinak (mezquinos) adierazten ditu: mendetasuna, sakrifizioa, sufrimendua, etab.

Ilustrazioarekin, gizarte modernoak onartzen du Jainkoaren existentzia frogaezina dela eta egiaren eta ezagutzaren irizpide gisa ezabatzen da. Horrela, Nietzscheren ustez, Gizateriaren Historian inflexio-puntua markatzen duen gertaera ez da Kristoren jaiotza izan, Jainkoaren heriotza baizik. Jainkoa hil da. Hori da jaunen morala...

Jarraitu irakurtzen "Nietzsche eta Beauvoir: Morala, Emakumea eta Supergizona" »

Nietzsche: Nihilismoa, Baloreen Transmutazioa eta Supergizakia

Filosofia eta etika13,77 KB

NIHILISMOA eta BALOREEN TRANSMUTAZIOA:

Nihilismoa Jainkoaren heriotzaren ondorioa da. Indarrean zeuden balioak, gizakia babesten zutenak, itota gelditzen dira. Mendebaldeko kulturaren gainbeheraren transzendentzian oinarritzen da, porrotaren arrazoiak barnean dituena. Nietzscherentzat, nihilismo pasiboa mendebaldeko kulturaren ondorioa da. Kristautasunak etsipena gomendatzen du, eta horregatik, mantsotasuna bizi-eredutzat hartu, bizitza berari eraso eginez. Ondorioz, bizitza ukatuz, nihilismoaren lehen aztarnak ezartzen dira moraltasun tradizionalaren eskutik. Gorputzaren gogoei uko egiteak eta historiak patu jakin bat duela pentsarazteak nihilismorantz garamatza, amaierarik ez dutela ikustean, etsipena eta sumina sortuz. Munduak azalpenik ez

...
Jarraitu irakurtzen "Nietzsche: Nihilismoa, Baloreen Transmutazioa eta Supergizakia" »

Kant: Arrazionalismoa, Enpirismoa eta Filosofia Kritikoa

Filosofia eta etika3,76 KB

Kanten Filosofia: Arrazionalismoa, Enpirismoa eta Kritizismoa

Arrazionalismoaren eta Enpirismoaren Sintesia

Immanuel Kantek, Arrazoi Hutsaren Kritikan eta Ilustrazioaren ildotik, arrazoimenaren ezagutzarako mugak eta ahalmenak aztertu zituen. Horretarako, ezagutzari buruzko bi ikuspegi kontrajarrien arteko sintesia gauzatu zuen: arrazionalismoa eta enpirismoa.

Arrazionalismoa

Arrazionalismoaren arabera, arrazoi soilak, esperientziarik gabe, egia absolutua ezagut dezake, bere baitan aurkitzen dituen a prioriko ideietatik abiatuz, dedukzioak eginez (Descartes, Wolff). Metafisikaren gaiak ere (Jainkoa, arima) ezagutu daitezkeela uste zuten. Jarrera dogmatikoa hartu zuen.

Enpirismoa

Enpirismoak, aldiz, esperientziara murrizten du ezagutza oro. Ez dira...

Jarraitu irakurtzen "Kant: Arrazionalismoa, Enpirismoa eta Filosofia Kritikoa" »