Batxilergoa mailako Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Simone de Beauvoir: Emakumearen Existentzialismoa eta Askatasuna

Filosofia eta etika6,97 KB

2.3. Totalitarismoaren Jatorria

I. Mundu Gerrak eta 1929ko krisialdiak gizarte europarraren gainbehera ekarri zuten. Egoera horrek muturreko politikak sustatu zituen, eta agintari autoritarioak demokratikoki iritsi ziren boterera.

Hannah Arendt-ek, "Totalitarismoaren Jatorria" liburuan, estatu totalitarioen sorrera aztertzen du. Azaltzen du nola ezabatzen duten askatasuna pixkanaka, erabateko nagusitasuna lortu arte. Lege espezifikoak ezarri eta alderdi politiko bakarrak kontrolatzen du boterea, fanatismoa bultzatuz. Estatua menderatzeko, legeak bortxatu eta beldurra erabiltzen dute. Helburua gizakia ezereztea da: juridikoki (eskubiderik gabe), moralki (indarkeria normalizatuz) eta indibidualki. Arendt-ek gaizkia arazo politiko gisa aztertzen...

Jarraitu irakurtzen "Simone de Beauvoir: Emakumearen Existentzialismoa eta Askatasuna" »

Filosofiaren Adarrak, Metodoak eta Mundu Ikuskerak

Filosofia eta etika2,97 KB

Etika: Arau moralak aztertzen ditu, bai eta haien oinarria, baliozkotasuna eta unibertsaltasuna.

Epistemologia: Ezagutzaren teoria ere esaten zaio.

Logika: Hizkuntzaren bidez adierazitako arrazoibideez arduratzen da. Era berean, arrazoibide bat ongi eraikita noiz dagoen zehazten du.

Estetika: Edertasuna eta arteari buruzko hausnarketa.

Metafisika: Baden edo existitzen den guztiaren propietateak aztertzeaz arduratzen da.

Politika: Antolamendu politikoen zilegitasunaz eta justizia printzipioez arduratzen da.

Teodizea: Jainkoari buruz dugun ezaguera arrazoian oinarriturik edo bere ezaugarriak azaltzeko arloa.

Filosofiaren Eskolak

  • Positibismoa: Comte
  • Analitikoa: Russell
  • Bitalismoa: Montessori
  • Existentzialismoa: Heidegger, Sartre
  • Estructuralismoa: Levi-Strauss,
...
Jarraitu irakurtzen "Filosofiaren Adarrak, Metodoak eta Mundu Ikuskerak" »

Sokrates: Antierlatibismo Morala, Definizio Unibertsala, Maieutika eta Intelektualismo Morala

Filosofia eta etika2,58 KB

PLATO

Sokrates: Antierlatibismo Morala, Definizio Unibertsala, Maieutika eta Intelektualismo Morala:

Sokratesi buruz hitz egiterako orduan, garrantzitsua da; hari buruz, gaur egungo filosofo eta ikertzaileek duten arazoa. Hura bada, ez zutela inolako idatzirik sortu, hau da, hari buruz dakigun guztia hurrengokoengan izandako eraginarengatik da; bereziki Platonengandik (haren ikaslea) eta Aristoteles (Platonen ikaslea) jasotako informazioarengatik.

Aristotelesen ikuskeran, bi izan ziren Sokratesek egindako ekarpena. Alde batetik, argudiaketa induktiboa, non egoera konkretuak orokortzen diren; eta beste aldetik, definizio unibertsala, non ezagutzen diren gauza guztien definizio zehatzak bilatzen den.

Definizio unibertsal hori izango da Sokratesek...

Jarraitu irakurtzen "Sokrates: Antierlatibismo Morala, Definizio Unibertsala, Maieutika eta Intelektualismo Morala" »

Noiz sortu zen balio erantsiaren zerga

Filosofia eta etika3,14 KB

Izaera eta konzientzia morala: Interes praktikosn, jokabidea bideratuta, etikak judizio moralak egiteko erabiltzen dugun irizpidea aztertzen du.

izaki morala: Izaera moralekoa da: askea eta bere ekintzen erantzulea; ekintza horiek komunitate baten araurn eta ohituren baitan gauzatzen ditu beti.

Subjektu morala: Konzientzia morala du. Bere ekintzen eta esperientzien gainean gogoeta egiteko gai den neurrian, kontzientea denean.

Arau morala: Konzientzia morala konzientzia nahiraezkotzat jotzen duen jokabidezko balioa edo agindua.

Alderdi soziala: Sozietateak arautzen du kode morala, legeetan bilduta eta ohituretan jasoa.

Alderdi pertsonala: Norberak bere kontzientzia morala erabiliz aukeratzen dituen arauak.

Balio moralak: Polaritatea dute: on eta gaizto...

Jarraitu irakurtzen "Noiz sortu zen balio erantsiaren zerga" »

Deskartesen Pentsamendu Filosofikoa eta Kulturartekotasuna

Filosofia eta etika2,42 KB

Deskartesen pentsamendu filosofikoari dagokionez, esan beharra dago ordura arteko pentsamendu erlijiosoaren monopolioarekin hausten duela. Deskartesentzat eliza kristaua ez zuen errealitatea deskribatzeko ez gaitasunik, ez interesik. Kristautasunari jainkoa eta fede kontuak inporta zaizkio eta filosofiari mundo objetivo edo errealaren ezagutza zientifikoa. Ez ziren ez garai haiek zientzia egiteko urterik erosoena. DESKARTES: Razionaltasun modernoaren oinarriak ederki baino hobeto finkatu zituen.Ildo filosofikoak:1)Giza ezagutzak duen baliabide nagusia arrazoimena da, hots, ulermena, adimena edo intelijentzia.2)Oharpenek jasotako informazioa arrazoimenak interpretatu edo deszifratzen duenez, arrazoimenaren kategori ezagutzailea handiagoa litzateke...

Jarraitu irakurtzen "Deskartesen Pentsamendu Filosofikoa eta Kulturartekotasuna" »

Errenazimentua, Ilustrazioa eta Descartesen Filosofia

Filosofia eta etika5,49 KB

Errenazimentua

Antzinako Greziako balioetara itzultzea proposatu zuen kultura-mugimendua izan zen, XV-XVI. mendeetan Italian eta Europan garatua. Merkataritzaren garapenak burgesia kultu eta dinamikoa sortu zuen, baita Ekialdeko Erromatar Inperioaren hiriburua Otomandar Inperioaren eskuetan erori zenean ere.

Ezaugarri Orokorrak

  • Gizakia unibertsoaren erdigune.
  • Unibertso guztia arrazoitu.
  • Heliozentrismoa garatu, geozentrismoa baztertuz.
  • Errenazimentuko kultura eta artea bultzatu, artista anonimoak goraipatuz.
  • Inprentaren sorrera, kulturaren hedapena.
  • Herri-hizkuntzak indartu eta pentsatzeko askatasuna erraztu.
  • Humanismoa agertu.

Gizartean

Aldaketa handiak gertatu ziren arlo ekonomikoan, artistikoan eta politikoan. Nobleziaren gainbehera gertatu zen, eta...

Jarraitu irakurtzen "Errenazimentua, Ilustrazioa eta Descartesen Filosofia" »

Nietzsche: Moralaren Genealogia eta Kritika

Filosofia eta etika3,46 KB

Nietzsche: Moralaren Genealogia eta Kritika

Nietzsche eta Moralaren Genealogia

Nietzschek bi lan nagusi egin zituen Mendebaldeko morala kritikatzeko: Ongiaz eta Gaizkiaz Haraindi eta Moralaren Genealogia. Nietzschek hizkuntzaren azterketatik ekin zion morala aztertzeari, metodo genealogiko bati jarraituz. Izan ere, kontzeptu moralen genealogia (jatorria) ezagututa, jakingo dugu kontzeptu horiek zer botere nahiak sortu zituen, eta nola iritsi diren gizartean onartuak izatera. Genealogia metodoak hitzen atzean dagoen errealitatea erakusten digu, jatorrian zeukan zentzua eta bere erabilera.

Moral Kristauaren Kritika

Moralari egindako kritikaren jomuga moral kristaua izan zen, Nietzschek moral dekadentetzat eta erresuminaren ondoriozkotzat hartzen...

Jarraitu irakurtzen "Nietzsche: Moralaren Genealogia eta Kritika" »

San Agustin eta Tomas Akinokoa: Fedea eta Arrazoia

Filosofia eta etika3,05 KB

Historiaren Filosofia

San Agustin Hiponakoa eta Historia Lineala

Agustin Hiponakoak historia linealaren kontzeptua defendatzen du. Interpretazio honetan gertaera bakoitzak bere arrazoia du prozesu historikoetan, eta gertaera historiko bakoitzaren arrazoia historiaren arauaren ulertu beharra dago, hau da, Jainkoaren nahierara. Agustinek Erromaren gainbeheraren zergatiak argitzeko Jainkoaren hiria idatzi zuen.

Jainkoaren Hiria: Bi Hirien Borroka

Jainkoaren hiria idazlanean kristauen apologia egiten da. Bi hirien arteko borroka azaltzen du: Onaren, Jainkoaren edo argiaren, eta gaitzaren, munduaren eta ilunpearen artekoa. San Agustinek bi taldeetan banatzen ditu:

  • Bere burua Jainkoa baino maiteago dutenak (Amor Sui)
  • Jainkoa euren burua baino gehiago maite
...
Jarraitu irakurtzen "San Agustin eta Tomas Akinokoa: Fedea eta Arrazoia" »

Aristotelesen Pentsamendu Politikoa: Gizartea eta Estatua

Filosofia eta etika2,53 KB

Aristotelesen ustez, gizakia animalia politikoa da; bizirik irauteko gizartean bizitzea derrigorrezkoa zaiolako, eta, gainera, perfekzioa ondo antolatutako gizartean bakarrik lor dezakeelako. Gizakiak lehendabizi familia sortzen du, eta familiak elkartzean gizarte politikoa sortzen du.

Estatuaren Helburua: Zoriontasuna eta Ongia

Estatuaren helburua herritarren zoriontasuna eta perfekzio morala lortzea da, horretarako lege zuzenak ezarriz eta herritarren hezkuntzaz arduratuz. Zoriontasuna izateko, gizakiak lege zuzenak dituen polis batean bizi behar du. Hala ere, pertsona batentzat eta polisarentzat ongia gauza bera izan arren, polisaren ongia lortzea garrantzitsuagoa da gizabanakoaren ongia lortzea baino, hirian gizabanako asko daudelako.

Hezkuntzaren

...
Jarraitu irakurtzen "Aristotelesen Pentsamendu Politikoa: Gizartea eta Estatua" »

Ortega y Gasseten Filosofia: Epeak eta Kontzeptu Nagusiak

Filosofia eta etika4,53 KB

Ortega y Gasseten Filosofia: Epeak eta Kontzeptu Nagusiak

Sarrera eta Eraginak

José Ortega y Gasseten filosofia bi iturri garrantzitsutan oinarritzen da: filosofia grekoa eta Descartesek hasitako bidea. Horiez gain, Friedrich Nietzscheren, Edmund Husserlen eta Wilhelm Diltheyren eragina ere nabarmena da.

Ortegaren Pentsamenduaren Lau Epe Nagusiak

Ortegaren pentsamendua lau epe nagusitan bana daiteke:

  • Objetibismoa (1902-1914)

    Epe honetan, Espainiako egoera aztertzen du, zientzia gabezia nabarmenduz.

  • Zirkunstantzialismoa (1914)

    “Ni naiz ni eta nire zirkunstantzia, eta ez badut nire zirkunstantzia salbatzen, ez dut nire burua salbatuko” esaldiaren bidez laburbiltzen da. Egoerak eragin handia duela azpimarratzen du, gizakia moldatuz edo eraginez.

  • Perspektibismoa

    Errealitate

...
Jarraitu irakurtzen "Ortega y Gasseten Filosofia: Epeak eta Kontzeptu Nagusiak" »