Ortega y Gasseten Filosofia: Epeak eta Kontzeptu Nagusiak

Filosofia eta etika4,53 KB

Ortega y Gasseten Filosofia: Epeak eta Kontzeptu Nagusiak

Sarrera eta Eraginak

José Ortega y Gasseten filosofia bi iturri garrantzitsutan oinarritzen da: filosofia grekoa eta Descartesek hasitako bidea. Horiez gain, Friedrich Nietzscheren, Edmund Husserlen eta Wilhelm Diltheyren eragina ere nabarmena da.

Ortegaren Pentsamenduaren Lau Epe Nagusiak

Ortegaren pentsamendua lau epe nagusitan bana daiteke:

  • Objetibismoa (1902-1914)

    Epe honetan, Espainiako egoera aztertzen du, zientzia gabezia nabarmenduz.

  • Zirkunstantzialismoa (1914)

    “Ni naiz ni eta nire zirkunstantzia, eta ez badut nire zirkunstantzia salbatzen, ez dut nire burua salbatuko” esaldiaren bidez laburbiltzen da. Egoerak eragin handia duela azpimarratzen du, gizakia moldatuz edo eraginez.

  • Perspektibismoa

    Errealitate osoa ulertzeko, perspektiben bateratzea beharrezkoa dela defendatzen du, geure ikuspuntu edo errealitate pertsonalez urrunduz.

  • Arraziobitalismoa

    Bitalismoaren ezaugarri baikorrak eta arraziobitalismoarenak ere uztartzen ditu. Pentsamendu berria arrazoi bitalari dagokio.

Ortegaren Pentsamenduaren Nukleoa

Ortegaren pentsamenduaren nukleoa bizitzaren eta historiaren arteko erlazioa da. Filosofia gertakari historikoa da, mitikoa, erlijioaren ostean sortua unibertsoari erantzuna emateko. Etengabe sistema filosofiko egokiaren bila jarraitu behar dugu. Filosofia zientzia partikularretatik bereizten da, unibertsala baita. Giza bizitza norberaren proiektua betetzea da. Ortegak dio guretzat erreala dena guk sinesten dugunaren araberakoa dela. Ideiak ditugu, eta sinismenak bizi dira.

Arraziobitalismoa: Kontzeptu Nagusia

Perspektibismoaren garapenetik sortu zuen Ortegak arraziobitalismoa, gizakiaren bipolo erradikalak uztartuz: Bizitza eta Arrazoia. Bitalismoa eta arrazoi bitalismoa kritikatu zituen hasieran, geroago teoria bateratu batean elkartuz.

  • Bitala: Emaniko errealitatea.
  • Arrazionala: Errealitatea ulertzearekin zerikusia duena.

Ortegak gainditu nahi izan zituen bitalismoaren azpian dauden jarrera irrazionalistak eta arrazionalismoaren ikuspegi antropologiko mugatua. Ortegak onartzen zuen filosofia bitalistak bizitzaren garrantzia onartu arren, arrazoiarena ez duela ukatzen. Ortegarentzat, giza bizitza norberaren proiektua betetzea da. Bizitzaren barruan gizakion egiteko bital zehatzak daude, errealitate erradikala osatuz. Bizitzak lehentasun ontologikoa dauka pentsamenduaren aurretik.

Bizitza = Nia + Zirkunstantziak. Nia gure proiektua da, eta zirkunstantziak sinismenak. Ondorioz, giza natura ez da ez gorputza ez arima. Sinismenak iraganetik datoz eta bizitzari eusten diote. Niaren eta zirkunstantziaren arteko harremana errealismoaren eta idealismoaren arteko oposizioaren gainditzea da. Errealitate erradikalaren ideiak errealismoa eta idealismoa gainditu nahi ditu. Arrazionalismoaren gainditzea: arrazoi bitala eta arrazoi historikoa.

Definizio Garrantzitsuak

Ideiak

Ortegaren doktrina filosofiko propioaren ekarpen garrantzitsuetako bat. Ideiak gizakiok bere kabuz eraikitzen ditugun pentsamenduak dira.

Sinismenak

Ortegaren filosofia helduaren ekarpen garrantzitsu bat. Filosofiaren zereginaren izaera eta jatorria azaltzean, gure baitan berez aurkitzen ditugun usteak dira.

Errealitatea

Epe bakoitzean esanahi ezberdina du:
  • Objetibismoan: Espainiaren arazoa.
  • Zirkunstantzialismoan: Egoera pertsonalaren aldaketak.
  • Perspektibismoan: Ikusmira bakoitzetik ateratzen den guztia, guztien ikuspuntuak kontuan hartuta.
  • Arraziobitalismoan: Errealitatea ikuspuntu guztiak onartzean datza, baina bakoitza bere ikuspuntua arrazoiarekin aztertuz.

Zirkunstantzia

Ni ez den beste guztia, giza bizitzan. Norberaren bizitzaren proiektua bete behar den baldintzen multzoa. Garapenean eragiten duen elkarrekintzaren muturreko bat.

Zalantzak

Ortegak bere filosofia-zereginaren azalpenean aipatzen duen krisialdia. Ordura arte gizakiak sendo eduki dituen sinesmen tradizionalek porrot egiten dutenean.

Bizitza

Niaren eta zirkunstantziaren arteko erlazioa. Bizitza proiektua da.

Nia

Bakoitzak bere hautaketa justifikatu behar du. Niaren oinarrian ezegonkortasuna dagoela. Gizakiaren izatea oraindik ez dena izatean datza.

Deskargatu

PDF Word HTML