Sokrates: Antierlatibismo Morala, Definizio Unibertsala, Maieutika eta Intelektualismo Morala

Filosofia eta etika2,58 KB

PLATO

Sokrates: Antierlatibismo Morala, Definizio Unibertsala, Maieutika eta Intelektualismo Morala:

Sokratesi buruz hitz egiterako orduan, garrantzitsua da; hari buruz, gaur egungo filosofo eta ikertzaileek duten arazoa. Hura bada, ez zutela inolako idatzirik sortu, hau da, hari buruz dakigun guztia hurrengokoengan izandako eraginarengatik da; bereziki Platonengandik (haren ikaslea) eta Aristoteles (Platonen ikaslea) jasotako informazioarengatik.

Aristotelesen ikuskeran, bi izan ziren Sokratesek egindako ekarpena. Alde batetik, argudiaketa induktiboa, non egoera konkretuak orokortzen diren; eta beste aldetik, definizio unibertsala, non ezagutzen diren gauza guztien definizio zehatzak bilatzen den.

Definizio unibertsal hori izango da Sokratesek bere bizitzan zehar gehien aldarrikatutako duen ideiatariko bat. Teoria hau, bestalde, Sofisten erlatibismoaren aurkako antierlatibismo moralean du jatorria. Antierlatibismo moralak dionez, nahiz eta errealitateari buruz hainbat ikuspuntu izan, badago komuna den zenbait. Komuna dena definitzea izan litzateke definizio unibertsalaren lana.

Sokratesek Sofisten erlatibismoari uko egiten zion; bere aburuz, ikuspuntu guztien gainetik ongia bilatu behar zelako. Sokratesi azken kontzeptu hau, lehen moralarazionala zela esan daiteke. Hemendik irten zen geroago Sokratesen intelektualismo moralaren ideia. Kontzeptu honen oinarria hurrengoa zen: ezinbestean ongia ezagutzen duenak ongia egiten du. Ondorioz, zoriontsu izateko; gaizkia egiten dena, zuzena zer den ezagutzen ez duelako da. Sokratesek, elkarrizketetan oinarritutako metodo bat garatu zuen definizio unibertsalen bilaketarako. Metodo honek bi ataletan banaturik dago: Lehenengo ironia dago, non Sokratesek, ez-jakintasunaren itxura eginez, solaskideari haren ez-jakintasunaz ohartarazten zion.

Bigarren atalean, maieutika daukagu, non, galderen bidez, solaskideak egia ateratzen zuen, beti ere bere kabuz bazen; hau da, sokratesek ez zion egiarik esaten baina solaskidea egiarantz biderazten zuen.

Zori-txarrez, nahiz eta zuzentasun gehienez jokatu eta filosofo bertutetasuna izan, Sokratesi heriotz zigorra ezarri zioten; jainkoak, ukatzen zituelako eta gazterian sortutako eragin txarrak zirela eta. Hala ere, heriotz zigorretik ihes egiteko aukera izan zuen. Baina, aukera horri uko egin zuen esanez. Legeak bete beharreko gauzak zirela, haiek baitziren zuzentasunaren adierazle.

Deskargatu

PDF Word HTML