San Agustin eta Tomas Akinokoa: Fedea eta Arrazoia
Historiaren Filosofia
San Agustin Hiponakoa eta Historia Lineala
Agustin Hiponakoak historia linealaren kontzeptua defendatzen du. Interpretazio honetan gertaera bakoitzak bere arrazoia du prozesu historikoetan, eta gertaera historiko bakoitzaren arrazoia historiaren arauaren ulertu beharra dago, hau da, Jainkoaren nahierara. Agustinek Erromaren gainbeheraren zergatiak argitzeko Jainkoaren hiria idatzi zuen.
Jainkoaren Hiria: Bi Hirien Borroka
Jainkoaren hiria idazlanean kristauen apologia egiten da. Bi hirien arteko borroka azaltzen du: Onaren, Jainkoaren edo argiaren, eta gaitzaren, munduaren eta ilunpearen artekoa. San Agustinek bi taldeetan banatzen ditu:
- Bere burua Jainkoa baino maiteago dutenak (Amor Sui)
- Jainkoa euren burua baino gehiago maite dutenak (Amor Dei)
Lurreko eta Zeruko Hiritarrak
Lurreko hiritarrak (Amor Sui) Jainkoari uko egiten diote euren burua goratzeko eta munduko errealitateak helburu dituzte. Bizitzeko modua haragiaren araberakoa dute, hau da, materiaren araberakoa.
Zeruko hiritarrak (Amor Dei) Jainkoa euren buru baino maiteago dute, euren autonomian uko eginez aukeratu dutena. Munduko balioak Jainkoarengana heltzeko bitartekotzat erabiltzen dituzte eta bizitzeko modua espirituaren araberakoa dute, hau da, arima eta espirituaren araberakoa.
Hiri Mistikoen Nahasketa
Bi hiri mistiko hauek nahasita daude, bai Jainkoaren edo ongiarena, deabruarena eta gaitzarena. Hortaz, ezin daiteke hiri bat erakunde batekin identifikatu; ezin daiteke lurreko hiria Estatuarekin eta hiri zerutarra elizarekin identifikatu, alegia, nahasian daudelako.
Azkenik, agustinismo politikoa ez dator San Agustinen pentsaerarekin bat. Honen iritziz, fedea eta arrazoia, politika eta erlijioa elkarrekin lotuta doaz eta, beraz, eztabaidaezinezko gaia da.
Fedea eta Arrazoimena: Tomas Akinokoa
1. Tomas Akinokoa
Tomas Akinokoaren iritziz, filosofia eta teologia bi zientzia ezberdin dira. Edukiei dagokienez:
- Filosofia (Arrazoia): Mundo naturaleko objektuak dira.
- Teologia (Fedea): Mundu naturalez gaindiko objektuak (sobrenaturala) dira.
Metodoari dagokienez, arrazoia abstrakzioaz eta fedea errebelazioaz baliatzen dira. Hala ere, gai batzuk komunak dituzte.
Gai komun horietan, fedearen eta arrazoiaren artean ez dago kontraesanik. Kontraesana sortzen bada, itxurazkoa da eta berrikusi beharrezkoa arrazoia da, fedeak ez duelako inoiz huts egiten.
Arrazoiaren eta fedearen arteko bereizketaren ostean, bien arteko harmonia bilatu behar da, honela ahalbidetzen duelako osagarritasuna. San Agustinen ustez, arrazoia ez zen bere kabuz egia lortzeko gai, fedearen argiztapena behar zuen. Tomas Akinokoak, berriz, arrazoiak bere kabuz egia lor dezakeela uste du.