Nietzsche: Moralaren Genealogia eta Kritika

Filosofia eta etika3,46 KB

Nietzsche: Moralaren Genealogia eta Kritika

Nietzsche eta Moralaren Genealogia

Nietzschek bi lan nagusi egin zituen Mendebaldeko morala kritikatzeko: Ongiaz eta Gaizkiaz Haraindi eta Moralaren Genealogia. Nietzschek hizkuntzaren azterketatik ekin zion morala aztertzeari, metodo genealogiko bati jarraituz. Izan ere, kontzeptu moralen genealogia (jatorria) ezagututa, jakingo dugu kontzeptu horiek zer botere nahiak sortu zituen, eta nola iritsi diren gizartean onartuak izatera. Genealogia metodoak hitzen atzean dagoen errealitatea erakusten digu, jatorrian zeukan zentzua eta bere erabilera.

Moral Kristauaren Kritika

Moralari egindako kritikaren jomuga moral kristaua izan zen, Nietzschek moral dekadentetzat eta erresuminaren ondoriozkotzat hartzen baitzuen. Grezian gertatu zen gerora balioen lehenengo aldaketa, kristau morala sortuko zuena. Garai historikoetan, herri menperatzaileak eta herri menperatuak bereizten ziren. Bertutea indarraren baliokidea zen, eta gizaki ona noblea eta boteretsua zen (aristos). Gizaki gaiztoa, aldiz, ahula, arrunta eta koldarra zen. Baina jakintza bertuterik handiena bihurtu zenean, balioen alderanzketa gertatu zen: morala ahul bihurtu zen eta unibertsal izan nahiak edukiz hustu zuen, guztiontzako moral izan beharrean, inorentzat ere moral izatera pasatuz.

Jaunen eta Esklaboen Moralak

Gauzak horrela, bi moral bereizi zituen Nietzschek:

  • Jaunen Morala

    Moral aktiboa da, autonomoa eta jatorrizkoa. Zoriontasuna bere baitan aurkitzen du eta ez ditu besteen aurreiritziak aintzat hartzen. Bere balio propioak sortzen ditu, eta botere nahia bilatzen du guztiaren gainetik, beste bizitzatik (zerutik) ordainik itxaron gabe.

  • Esklaboen Morala

    Moral pasiboa da, besteen balioak bereganatzen ditu. Esklaboa ahula eta koldarra da, boteretsuaren aurkako erresumina sentitzen du eta, gainera, ondorengo bizitzaren beldur da. Bere balioak bizitza jasangarriago bihurtzeko aldarrikatzen ditu (apaltasuna, ulermena...) eta bere morala utilitarista eta taldekoia da.

Halaber, Mendebaldeko historiaren oinarrian esklaboen moralaren balioak jaunen moralaren balioei nagusitu izana zaie. Izan ere, judaismoak eta kristautasunak platonismoaren balioen alderanzketa eragin zuten, beren moralak unibertsaltasunera jo nahi zutelako. Horrela, gaixoak on bihurtu ziren (Jainkoak maitatuak) eta indartsuak, boteretsuak, aldiz, gizaki gaizto. Esklaboak jaunen aurka matxinatu zirenean lege moral berria jarri zuten indarrean, gizabanakoen arteko desberdintasunak ezabatzeko. Hori gutxi balitz, esklaboen iraultzak debekatu zuen botere nahiaren hedapen libreaz gozatzea.

Horretaz gain, gizakiaren askatasuna lortzeko Jesusek bere bizia eskaini izanak (gurutzean), irudi errukiar bat sortzen du, eta horregatik, kristautasunak aprobetxatzen du ideal aszetiko bat sustatzeko: norberak bere askatasuna eskuratu nahi badu, bere buruari uko egin behar dio, eta bizitza honetan sufritu behar du, hurrengo bizitzan ordaina jasotzeko.

Nietzsche eta Nihilismoa

Nietzsche moral kristauaren aurka azaldu zen bizitzari eta botere nahiari uko egitea aldarrikatzen duelako, eta inexistentea den mundu transzendente (haraindiko) batean oinarritzen delako. Ezerezean oinarritutako balio horiek dira, hain zuzen, egungo gizarte hau nihilismoan bizitzearen kausa. Beraz, Jainkoa irrikatzeak bizitza hau ukatzea esan nahi badu, Jainkoa ukatzea bizitzaren aldeko apustua izango da.

Deskargatu

PDF Word HTML