Batxilergoa mailako Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Nietzsche: Arrazoiaren, Moralaren eta Baloreen Kritika

Filosofia eta etika4,46 KB

Mendebaldeko Filosofiaren Oinarri Okerra

Mendebaldeko filosofiaren oinarria okerra da, arrazoiari garrantzi gehiegi eman baitio. Arrazoia goresteko joera hau Antzinako Grezian hasi eta Ilustrazioaren Arrazoian amaitu zen. Horrela, lehentasuna ematen zitzaion metafisikari. Hau saihesteko, oinarri metafisiko, epistemologiko, erlijioso eta moralak kritikatu zituen.

Nietzsche eta Ilustrazioaren Arrazoiaren Kritika

Nietzschek Ilustrazioaren Arrazoiari eginiko kritika: Ilustrazioaren arrazoiak giza bizitza baztertzera eramaten du. Ilustrazioan, Jainkoarenganako fedea Arrazoiarenganako fedearekin ordezkatzen da, baina horrek bizitzaren errealitate erradikala baztertzen du. Ondorioz, Nietzsche filosofo bitalistatzat hartzen da. Ilustrazioaren arrazoia...

Jarraitu irakurtzen "Nietzsche: Arrazoiaren, Moralaren eta Baloreen Kritika" »

Jürgen Habermasen Pentsamendua: Komunikazio Ekintza eta Etika Dialogikoa

Filosofia eta etika5,41 KB

Jürgen Habermasen Pentsamenduaren Sarrera

Jürgen Habermasek idatzitako lanak ugariak eta askotarikoak izan dira. Horien artean, 1968ko Zientzia eta Teknika Ideologia Gisa gaztetako obra bat da, ezagutzaren eta interesen arteko erlazioa aztertzen duena.

Frankfurteko Eskola eta Arrazoimen Instrumentala

Habermasek gaztetatik bizi izan zuen nazismoaren eta totalitarismoaren goraldia. Bere espiritu kritikoak Frankfurteko Eskolarekin bat egitera eraman zuen. Eskola honen inguruan elkartutako pentsalariek kritikoki aztertu zituzten mendebaldeko gizarte eta kultura, eta arrazionaltasun instrumentalaren gehiegikeriak salatu zituzten.

Mendebaldeko arrazionaltasunaren azterketan, Horkheimerrek eta Adornok Ilustrazioaren proiektuaren oso ikuspegi ezkorra...

Jarraitu irakurtzen "Jürgen Habermasen Pentsamendua: Komunikazio Ekintza eta Etika Dialogikoa" »

Nietzsche eta Jainkoaren Heriotza: Supergizakiaren Bidea

Filosofia eta etika2,75 KB

Erlijioaren jatorria eta Nietzscheren kritika

Erlijio oro beldurretik sortzen da, bizitzaren eta heriotzaren aurrean gizakiak dituen larrimin eta ezintasun sentimenduetatik. Erlijioak, naturaz gaindiko izaki transzendente eta perfektuetan sinestean, metafisikak burututako akats berbera gauzatzen du. Nietzscherentzat, kristautasuna platonismo herrikoia da, ahulentzat eta esklaboentzako filosofia eta morala.

Balio dekadenteak eta Jainkoaren heriotza

Bestalde, erlijioak balio dekadenteak proposatzen ditu; artaldearen edo esklaboen balioak, alegia: obedientzia eta mendekotasuna. Bizitzaren senaren aurkakoak diren kontzeptuekin —penitentzia eta damutasuna, esaterako—, erlijioak bizitzaren kontrako atentatuak burutzen ditu.

Hori dela eta, garaiko...

Jarraitu irakurtzen "Nietzsche eta Jainkoaren Heriotza: Supergizakiaren Bidea" »

Santo Tomasen Jainkoaren Existentziaren Bost Bideak

Filosofia eta etika2,29 KB

Santo Tomasek Jainkoaren existentzia arrazoimenez frogatzeko bost bideak erabili zituen. Bost bide horiek eskema orokor bat jarraitzen dute:

  • Lehenengo abiapuntua: froga bakoitza behaketa enpirikoz hasten da.
  • Gero: serie kausal bat dago.
  • Azkenik: serie kausalari jarraituz, lehen kausa dago.

Bost bideak hauek dira:

1. Mugimenduaren Froga

Munduan mugimendua dago. Mugitzen den guztia beste batek mugitzen du; eta horrela, behin eta berriz. Azkenean, kausa higitzaile serie bat gertatzen da; baina kate hori ezin da infinitua izan. Beraz, badago lehen kausa mugikorra, erlijioek Jainkoa deitzen dioten hori.

2. Kausa Eragilearen Froga

Munduko gauza guztiak existitzen dira, une zehatz batean sortu direlako, baina ezer ez da bere existentziaren kausa. Existitzen...

Jarraitu irakurtzen "Santo Tomasen Jainkoaren Existentziaren Bost Bideak" »

Teozentrismoa, Antropozentrismoa eta Giza duintasuna

Filosofia eta etika3,07 KB

Teozentrismoa

Teozentrismoa: Erdi Aroko hausnarketa filosofikoek hautsi egin zuten Greziar pentsamoldearen ikuspegi naturalista, eta teozentrismoan oinarritutako sistema bat eratu zen. Horretan funtsezkoa zen jainko batean sinestea. Gizakia jainkoak sortua dela uste zen, beraz haren menpe zegoen. Nolabait, hortik sortzen zen giza duintasuna, baina bigarren mailakoa izango zen.

Erdi Aroaren hasieran uste zuten arima gorputzaren gainetik zegoela, eta arimak gorputza mendean izatea eskakizun etikotzat jotzen zuten. Goi Erdi Aroan, Aristotelesen ustez, gizakia substantzia bakarra eta bereizgaitza zela uste zen; ez ziren bi errealitate bereizitan ulertzen. Gizakia jainkoaren irudia eta antzera egin zela ulertzen zen, beraz gorputzak jainkozko zati...

Jarraitu irakurtzen "Teozentrismoa, Antropozentrismoa eta Giza duintasuna" »

Ilustrazioa: Arrazoia, Aurrerapena eta Askatasuna

Filosofia eta etika2,49 KB

ILUSTRAZIOAREN EZAUGARRI NAGUSIAK

Arrazoi-eredu berria

  • Arrazoi enpirikoa eta analitikoa: Enpirismoaren kritikaren ondoren eta zientziaren garapenari esker, esperimentua eta gertakariak nagusitzen dira, eta ezagutza zientifikoa esperientziatik abiatzen da.
  • Arrazoi kritikoa: Arrazoiaren kanpoko aginpideen aurka (tradizioa, autoritatea, aurreiritziak eta superstizioa), eta arrazoiaren beraren autokritika (esperientziak ezarriko ditu arrazoiaren mugak).
  • Arrazoi autonomoa: Arrazoia da gizakiaren gidari bakarra (tradizio edo autoritate ororen gidaritza baztertzen da), ezagutza-arloan ez ezik, beste arlo guztietan ere: publikoan nahiz pribatuan.

Aurrerapena

Aurrerapen zientifiko-teknikoek munduari buruzko ikuskera baikorra ematen diete ilustratuei. Antzinako...

Jarraitu irakurtzen "Ilustrazioa: Arrazoia, Aurrerapena eta Askatasuna" »

Descartesen Cogitoa eta Cogitatioa: Lehen Ziurtasuna

Filosofia eta etika3,13 KB

Zalantzatik lehen ziurtasunera

Zalantza gnoseologikoa ugalkorra da. Lehen ziurtasuna Descartesen sistema filosofiko osoaren egituraren oinarria izango da. Hona hemen kezka: zalantzaren zergatietatik aterako nauen lehen ziurtasun subjektiboa bilatzea. Descartesek bereizi egiten ditu pentsamendua (ekintza psikikoa) eta pentsamenduaren objektua (gogamena).

Dena dela, gakoa honetan datza: ez dira nahasi behar pentsamendua, ekintza psikikoa den aldetik, eta gogamena. Pentsamenduaren objektua bitarteko bat da niretzat, beste zerbaiten bidez ematen zaidana. Baina ekintza psikikoa bera ez dago bitartekotua, eta zuzenean eta arartegabe hauteman daiteke.

Eta zer ekintza psikiko da hori? Pentsatzen ari naizen ni nerau, ni pentsatzailea jardunean: “Pentsatzen

...
Jarraitu irakurtzen "Descartesen Cogitoa eta Cogitatioa: Lehen Ziurtasuna" »

Platonen Antropologia Dualista

Filosofia eta etika2,31 KB

Bere filosofiaren gainerako alor guztiak bezala, Platonen antropologia dualista da, hau da, gizakia bi elementuz osaturik dago: gorputza eta arima.

Gorputza eta Arima: Dualismoa

Arimak izaera espirituala du, materiagabekoa, eta horrexegatik hilezkorra eta betierekoa da. Gorputza, aldiz, izaera zantarra du, materiala, hilkorra. Platonek gorputza plazerrekin zein bizioekin harremantzen du; gizakiaren irrika guztien jatorria gorputzean dago. Gorputza zentzumenen munduan erroturik dago.

Arimak, aldiz, izaera jainkozkoa du, eta bere leku naturala Ideien Mundua da. Arima gure aldarte arrazional eta adimentsuarekin loturik dago, gauzarik ederrenetara eta nobleenetara zuzentzen gaituen horrekin, Ongiaren eta Egiaren ezagutzara, alegia. Baina gorputzak...

Jarraitu irakurtzen "Platonen Antropologia Dualista" »

Lana, Zientzia eta Ezagutzaren Filosofia: Marx, Popper eta Kuhn

Filosofia eta etika3,58 KB

1. Lana eta Gizakiaren Interpretazioak

  1. Gizakiaren Portaera

    Gizakiari buruzko interpretazioek gauza bat dute komunean:

    • Gure portaeraren gakoak arrazoimenaren bidez argitu daitezkeela uste dute.
  2. Susmoaren Maisuak

    Marx, Nietzsche, Freud:

    • Paul Ricoeurrek Susmoaren Maisuak deitu zituen.
  3. Gizakiok bereizten gaituena natura irudimenez aldatzeko ahalmena da (Marx).

  4. Animaliek modu instintiboan egiten dute; guk, berriz, nahi dugunean prestatzen dugu (lana).

  5. Langilearen Alienazioa eta Ideologia

    • Langileak alienatuta daude.
    • Ideologiaren bidez lortzen da langileen esplotazioa.
    • Ideologia munduari buruzko ikuskera desitxuratu bat da, eta boteretsuen agintea justifikatzen du.

2. Zientzia

Behaketa eta esperientzia erabiliz ezagutza sortzen duen jarduera da.

  1. Zientzia Mota Nagusiak

    • Zientzia

...
Jarraitu irakurtzen "Lana, Zientzia eta Ezagutzaren Filosofia: Marx, Popper eta Kuhn" »

Askatasuna, Etika eta Filosofia: Kontzeptu Nagusiak

Filosofia eta etika3,3 KB

Askatasunaren Kontzeptuak

Kanpoko askatasuna: Egin nahi dugun hori egiteko trabarik ezan datza. Egin nahi duguna egiteko ahalmena da. Adibidez: Manifestazioa.

Barneko askatasuna: Nahi izateko ahalmena. Norberari dagozkion kontuetan nor bere erabakiak hartzekoa. Erabaki dudan horren ordez beste zerbait aukeratu nezakeenean.

Determinismoa eta Indeterminismoa

Determinismoa: Geure helburuak gogoaz edota borondateaz kanpo, aurretik determinatuta edo zehaztuta daude. Beraz, ez daukagu barne askatasunik.
Indeterminismoa: Gure helburuak indeterminaturik daude, hau da, zehaztu gabe, eta geure gogoak edo borondateak erabakitzen ditu.

Filosofiaren Aurrekariak eta Etikaren Oinarriak

Sofistak

Sofistak: Ez zitzaien interesatzen unibertsoaren jatorria (physis) edo
...
Jarraitu irakurtzen "Askatasuna, Etika eta Filosofia: Kontzeptu Nagusiak" »