Sozializazio Prozesua eta Etika
Sozializazio Prozesua
Sozializazio prozesuari esker, gaitasun neuronalak garatzen dira, eta horiei esker, komunitatera egokitu eta gizartean bizi gaitezke. Gizakiak izateko, ezinbestekoa da gizaki izateko prestatzen gaituen komunitate batean bizitzea.
Ezaugarriak
- Kultura ereduak ikasi: gizabanakoak gizartearen parte izateko kultura eredu ezberdinak ikasi behar ditu: zer jokabide diren onargarriak eta zeintzuk ez.
- Ikasitakoa barneratu: haurrari txikitan ikasitakoa barruan geratzen zaio. Horrek ez du esan nahi errepikatzen duenik, baizik eta bere kabuz gauzak horrela egiten direla onartzen du; naturala da, denek egiten dutelako.
- Oreka psikologikoa: kanpo ereduak onartzen dituenean, besteekin harremanak izan ahal ditu. Oreka mentala ematen dio horrek,