Nietzsche: Arrazoiaren, Moralaren eta Baloreen Kritika

Filosofia eta etika4,46 KB

Mendebaldeko Filosofiaren Oinarri Okerra

Mendebaldeko filosofiaren oinarria okerra da, arrazoiari garrantzi gehiegi eman baitio. Arrazoia goresteko joera hau Antzinako Grezian hasi eta Ilustrazioaren Arrazoian amaitu zen. Horrela, lehentasuna ematen zitzaion metafisikari. Hau saihesteko, oinarri metafisiko, epistemologiko, erlijioso eta moralak kritikatu zituen.

Nietzsche eta Ilustrazioaren Arrazoiaren Kritika

Nietzschek Ilustrazioaren Arrazoiari eginiko kritika: Ilustrazioaren arrazoiak giza bizitza baztertzera eramaten du. Ilustrazioan, Jainkoarenganako fedea Arrazoiarenganako fedearekin ordezkatzen da, baina horrek bizitzaren errealitate erradikala baztertzen du. Ondorioz, Nietzsche filosofo bitalistatzat hartzen da. Ilustrazioaren arrazoia ibilbide baten amaiera da, gizakia nihilismora eraman duena. Tragediaren sorrera liburuan dioenez, Greziako giza izaerak bi izpiritu zituen: apoliniarra eta dionisiakoa. Apolo arrazoiaren, argitasunaren eta neurrien jainkoa zen; Dioniso, aldiz, bizi-indarraren jainkoa. Gizakiek bietatik hartzen zuten indarra.

Filosofiaren Sorrera eta Mendebaldeko Kulturaren Gainbehera

Platonek eta Sokratesek filosofia galbidera eraman zuten, bertuteranzko bidean sen dionisiakoa baztertuz eta sen apoliniarra sen bakartzat hartuz. Horrela sortu zen "Izate estatiko" kontzeptua. Nietzschek Heraklitoren pentsamoldea hartu zuen, eta haren iritziz, "itxurazko" mundua da benetan egiazkoa.

Balore Moralen Kritika: Kristautasuna

Judaismoa eta kristautasuna agertzearekin batera, baloreak irauli ziren. Esklaboen morala ezarri zen, lehen ona zena txar bihurtu zen. Kristautasunak behe-mailakoen iraultza ekarri zuen. Kristautasuna, beraz, bizitzaren kontrako mendekua da, non denak ahultzen ziren. Europako gainbehera kristautasunaren garaipenaren ondorioz gertatu zen. Esklabua (ahula) talde zalea da, eta, hortaz, esklabuen morala artaldearen morala litzateke, denak artaldean berdinduz.

Hizkuntzari Buruzko Kritika

Hizkuntzatik ihes egiteko, bide bakarra gizakiak bere buruaz ahaztea eta gizaki intuitibo eta estetiko bihurtzea da.

Nihilismoa, Ateismoa eta Baloreen Transmutazioa

Ateismoa

Nietzsche ateoa zen. Balore guztiak galdu zirela adierazteko, "Jainkoa hila da" esaldia erabili zuen, "Jainkoa denon artean hil dugu" esanez. Jainkorik ez dagoela onartzeak bizitzak inongo zentzurik ez duela suposatzen baitu, hau da, nihilismoa onartzea.

Nihilismo Aktibo edo Positiboa

Nihilismo pasibo edo negatiboari aurre egin behar zaio, eta balore berriak sortu. Nihilismoaren gaindipena egiteko bidea "Izpirituaren hiru eraldaketen pasartea" lanean azaldu zuen.

Izpirituaren Hiru Eraldaketak: Laburpena

Gizateriaren bilakaera deskribatzen du testuak. Lehenik, gamelua gara: ideia unibertsalak maite ditugu eta esanekoak gara. Gero, lehoiak nahimena lehenetsiko du, eta, azkenik, haur bihurtuko gara, aurreko guztia suntsituta hasiera berri bat eginez.

Esaldien Azalpena

Gamelua

Izpiritua gamelua bihurtzen da. Gameluaren irudia lege moralen handitasuna adierazteko darabil Nietzschek; lege moralen pean, goi-mailako baloreen pisuaren pean, belauniko jartzen da gizakia.

Lehoia

Gamelua lehoi bihurtzen da. Lehengo baloreak suntsitu eta "Zure betebeharra da!" hura "Nire nahia da!" bilakatzen du. Bere patuaren jabe sentitzen da, eta azken eraldaketarako prest dago.

Haurra

Lehoia haur bihurtzen da. Haurraren tolesgabetasunak lehengoa ahaztea eta berriz hastea ere badakar; izpiritua libre da, eta bere munduaren jabe eginda, beste balore batzuk sortzen ditu.

Konparaketa: Plato eta Nietzsche

Errealitatearen Ikuspegia

  • Platon (P): Idealismoa: errealitate aldaezina beste nonbait dago.
  • Nietzsche (N): Bitalismoa: senen joerak onartu eta bizitza maite behar da. Dionisoren jarrera izan behar da.

Proposamen Filosofiko/Politikoa

  • Platon (P): Gizarte mailakatu aristokratikoa: filosofoak agintari.
  • Nietzsche (N): Balore aristokratikodun indibiduoak. Jaunaren moralaren jarraitzaileak. Supergizakia.

Etika

  • Platon (P): Intelektualismo morala: jakintzatik ekintzara igarotzen da. Ongiaren ideia ezagututa, haren arabera jokatuko dugu.
  • Nietzsche (N): Ez dago moralik. Ongiaz eta gaizkiaz haratago joan behar da. Ona/txarra dikotomia bertan behera uzten da.

Deskargatu

PDF Word HTML