Askatasuna, Etika eta Filosofia: Kontzeptu Nagusiak
Askatasunaren Kontzeptuak
Kanpoko askatasuna: Egin nahi dugun hori egiteko trabarik ezan datza. Egin nahi duguna egiteko ahalmena da. Adibidez: Manifestazioa.
Barneko askatasuna: Nahi izateko ahalmena. Norberari dagozkion kontuetan nor bere erabakiak hartzekoa. Erabaki dudan horren ordez beste zerbait aukeratu nezakeenean.
Determinismoa eta Indeterminismoa
Determinismoa: Geure helburuak gogoaz edota borondateaz kanpo, aurretik determinatuta edo zehaztuta daude. Beraz, ez daukagu barne askatasunik.
Indeterminismoa: Gure helburuak indeterminaturik daude, hau da, zehaztu gabe, eta geure gogoak edo borondateak erabakitzen ditu.
Filosofiaren Aurrekariak eta Etikaren Oinarriak
Sofistak
Sofistak: Ez zitzaien interesatzen unibertsoaren jatorria (physis) edo natura, baizik eta gizakia gizartean.
Socrates
Socrates (K.a 470/469-399): Mendebaldeko etikaren sortzailea izan dela esan ohi da. Berak formulatu zituen etikaren funtsezko galderak lehen aldiz.
Etika motak: Autonomia eta Heteronomia
Etika autonomista: Gizakiaren arrazoimena da moralaren arauak ezarri behar dituena. Ondorioz, moralak arrazoimenaren araberakoa izan behar du, hau da, moralak autonomoa izan behar du.
Etika heteronomista: Moralaren aldetik ontzat jotzen dena ez da giza nahimenak bere buruari ematen dion zerbait, kanpoko zerbaitetik datorkio (Jainkoa, gizartea, natura, etab.).
Etika motak: Helburuak eta Arauak
Etika teleologikoa: Ekintza bat ona ala txarra izango da bere ondorioen arabera. Ekintzak eta arauak helburuen arabera justifikatzen dira.
Etika deontologikoa: Ekintza bat ona izango da arauak betetzen baditu eta txarra arauak betetzen ez baditu, ondorioei begiratu gabe.
Etika motak: Ezagutza
Etika kognitibista: Ongia zer den ezagutu dezakegu; ekintza edo arau bat ona ala txarra den jakin dezakegu.
Etika ez-kognotibista: Arau moralak ezin dira arrazoitu edo justifikatu, ezin da on absolutua ezagutu. Morala ez da arrazoiaren kontu bat.
Etika motak: Zabalera
Etika maximalista: Pertsona bakoitzak bere morala du; bakoitzak maximizatu nahi dituen balio horiek ezin zaizkie denei eskatu.
Etika minimalista: Badude mundu guztiak lortu nahi dituen balio edo helburu gutxieneko batzuk. Guztien arteko elkarbizitza eta justizia garantizatzen dituzte.
Morala eta Etika
Morala: Arauen emailea norbera da. Morala, beraz, gizaki batek dituen balioak esateko zer dagoen ondo edo gaizki.
Etika: Moralaren azterketa edo moralari buruzko filosofia. Etikak ongia zer den edo nolakoa den esan behar du. Etika morala zer den aztertzea eta ekintza onak ekintza txarretatik bereizteko irizpideak ematea du helburu.
Estoizismoa
Estoizismoa: Estoikoek zoriontasuna izukaiztasunaren bitartez lortzen dela uste zuten. Patuaren menpe bizi gara eta ezin dugu bere aurka ezer egin. Naturaren arabera bizitzea zer den jakiteko ezinbestekotzat jotzen zuten kosmosaren ordena.