Lana, Zientzia eta Ezagutzaren Filosofia: Marx, Popper eta Kuhn
1. Lana eta Gizakiaren Interpretazioak
Gizakiaren Portaera
Gizakiari buruzko interpretazioek gauza bat dute komunean:
- Gure portaeraren gakoak arrazoimenaren bidez argitu daitezkeela uste dute.
Susmoaren Maisuak
Marx, Nietzsche, Freud:
- Paul Ricoeurrek Susmoaren Maisuak deitu zituen.
Gizakiok bereizten gaituena natura irudimenez aldatzeko ahalmena da (Marx).
Animaliek modu instintiboan egiten dute; guk, berriz, nahi dugunean prestatzen dugu (lana).
Langilearen Alienazioa eta Ideologia
- Langileak alienatuta daude.
- Ideologiaren bidez lortzen da langileen esplotazioa.
- Ideologia munduari buruzko ikuskera desitxuratu bat da, eta boteretsuen agintea justifikatzen du.
2. Zientzia
Behaketa eta esperientzia erabiliz ezagutza sortzen duen jarduera da.
Zientzia Mota Nagusiak
Zientzia Formalak
Objektu abstraktuak aztertzen dituzte.
Zientzia Enpirikoak
Esperientzien bidez ezagut ditzakegun gauzak aztertzen dituzte:
- Natur Zientziak: Esperimentazioaren bidez mundu fisikoko objektuak aztertzen dituzte.
- Giza Zientziak: Gizakia eta gizartea aztertzen dituzte.
Azalpena vs. Ulermena
- Natur Zientziaren ezagutza azalpenean oinarritzen da, lege kausalen bidez.
- Giza Zientzietan ez da azaldu behar, ulertu baizik.
- Metodo hermeneutikoa gertakariak interpretatzean datza.
Metodo Zientifikoa
- Problema definitu: galdera bat planteatu.
- Hipotesiak proposatu.
- Hipotesia esperimentazioarekin kontrastatu.
- Ondorioak atera (lege matematiko bat ezartzeko).
Lege Zientifikoa
Egitura hierarkikoa:
Paradigma → Teoria → Legeak → Gertakariak
3. Induktibismoa
Zientzia aztertzen duen filosofia atala Epistemologia da. Iraultza zientifikoaren ondoren oso garrantzitsua bihurtu zen.
Induktibismoaren Printzipioa
Esperientziatik kasu partikularrak hartu eta horietan orokortzea aplikatzen da.
Induktibismoaren Aldekoak
Francis Bacon eta John Stuart Mill:
- Abiapuntua esperientzia da.
- Induktibista on batek behin eta berriz errepikatuko du esperientzia.
Indukzioaren Arazoa: Zenbat aldiz errepikatu behar da?
4. Faltsazionismoa (Karl Popper)
Karl Popperrek arau induktibistak betikoak zirela baztertu zuen.
Zientziaren baieztapenak ezin dira inoiz erabat egiaztatu.
Aldi baterako baliozkotasuna dute.
Esperimentuek ezin dute baieztapena erabat egiaztatu, baina egiazkoa ez dela froga dezakete (faltsazioa).
5. Paradigmen Teoria (Thomas Kuhn)
Kuhnen arabera, faltsazionismoak ezin ditu historian zehar gertatutako aldaketak azaldu.
Paradigma Zientifikoaren Kontzeptua
- Garai jakin bateko zientzialariek mundu-ikuskera bera dute.
Zientzia Arrunta
- Zientzialariek paradigma beretik lortzen dute informazioa/ezagutza.
Zientzia Iraultzailea
- Anomaliak agertu eta paradigma horrek ez du balio.
- Zientzialariak agertu eta paradigmatik ateratzen dira.
- Orduan antzinako ideiak baztertzen dira.