Ilustrazioa: Arrazoia, Aurrerapena eta Askatasuna

Filosofia eta etika2,49 KB

ILUSTRAZIOAREN EZAUGARRI NAGUSIAK

Arrazoi-eredu berria

  • Arrazoi enpirikoa eta analitikoa: Enpirismoaren kritikaren ondoren eta zientziaren garapenari esker, esperimentua eta gertakariak nagusitzen dira, eta ezagutza zientifikoa esperientziatik abiatzen da.
  • Arrazoi kritikoa: Arrazoiaren kanpoko aginpideen aurka (tradizioa, autoritatea, aurreiritziak eta superstizioa), eta arrazoiaren beraren autokritika (esperientziak ezarriko ditu arrazoiaren mugak).
  • Arrazoi autonomoa: Arrazoia da gizakiaren gidari bakarra (tradizio edo autoritate ororen gidaritza baztertzen da), ezagutza-arloan ez ezik, beste arlo guztietan ere: publikoan nahiz pribatuan.

Aurrerapena

Aurrerapen zientifiko-teknikoek munduari buruzko ikuskera baikorra ematen diete ilustratuei. Antzinako ikuskerak alde batera utzita, historia da gizakien etengabeko perfekziorantz daraman bidea. Izan ere, arrazoiaren bidez, natura menderatu eta gizadiaren ongizate materiala eta zoriontasuna lor daitezkeela uste dute.

Tolerantzia

Burgesiaren mugak: ausartak erlijio-kontuetan, baina uzkurrak politikagintzan. Kontratu sozialari buruzko teoriak hedatzen badira ere, bakar batzuek soilik aldezten dituzte ideia demokratikoak eta berdinzaleak (Rousseau).

Erlijio arrazoiduna (Deismoa)

Ilustratuek erlijioaren interpretazio arrazionala egiten dute: gizakiak ezin du Jainkoa (sortzailea eta ordenatzailea) ezagutu, eta Jainkoa berbera da erlijio guztietan. Ez dute Errebelazioa onartzen, ezta mirariak ere, antinaturalak eta irrazionalak direlako. Erlijio arrazoidun edo natural honi Deismo deitzen diote.

Askatasuna

Pentsamendu askea eta adierazpen-askatasuna ezinbesteko baldintzak dira arrazoiaren erabilera publikoa ahalbidetzeko. Arrazoiaren erabilera publikoa kritikatzearen jarduera da.

Askatasunaren bidez, gizakiek burujabetasuna lortzen dute, baita adin nagusitasuna ere, eta hori mesedegarri da aurrerapenerako.

Natura

Kantek diote naturak baduela asmo edo plan ezkutu bat, xedea eta ordena ematen dizkiena gizakien ekintza libreei eta historiaren bilakaera ustez kontraesankorrari.

Dena dela, zein da gizakiaren natura? Kantek beste ilustratu askok bezala erantzuten dio galdera honi: gizartekidetasun tratagaitza. Hau da, gizakiak taldea behar du, eta kidetasuna agertzen du, baina berekoikeriaz, botere-nahiaz eta jabetza-grina aseezinaz ere jarduten du.

Deskargatu

PDF Word HTML