Nietzsche eta Jainkoaren Heriotza: Supergizakiaren Bidea

Filosofia eta etika2,75 KB

Erlijioaren jatorria eta Nietzscheren kritika

Erlijio oro beldurretik sortzen da, bizitzaren eta heriotzaren aurrean gizakiak dituen larrimin eta ezintasun sentimenduetatik. Erlijioak, naturaz gaindiko izaki transzendente eta perfektuetan sinestean, metafisikak burututako akats berbera gauzatzen du. Nietzscherentzat, kristautasuna platonismo herrikoia da, ahulentzat eta esklaboentzako filosofia eta morala.

Balio dekadenteak eta Jainkoaren heriotza

Bestalde, erlijioak balio dekadenteak proposatzen ditu; artaldearen edo esklaboen balioak, alegia: obedientzia eta mendekotasuna. Bizitzaren senaren aurkakoak diren kontzeptuekin —penitentzia eta damutasuna, esaterako—, erlijioak bizitzaren kontrako atentatuak burutzen ditu.

Hori dela eta, garaiko gertaerarik garrantzitsuenak, Jainkoaren heriotzak, gizakiaren erabateko garapenaren ateak zabaltzen ditu, bere indar sortzaileak hedatzeko. Jainkoaren ideiaren sorrera ametsezkoa da; gizakiak har dezake Jainkoak uzten duen lekua. Geroxeago, Jainkoaren heriotzak balio absolutu eta esklusiboen hondamena ekarriko du.

Mendebaldeko kulturaren krisia

Nietzschek metafisikari eta Mendebaldeko kulturari gertatutakoa adierazi nahi du. Jainkoaren heriotza ezinbesteko erreferentzia-puntua da, Errenazimenduan hasi eta Ilustrazioan zehar jarraitu zuena. Errenazimendura arte, jainkoak munduari zentzua ematen zion; gaur egun, ordea, Jainkoaren ideia bizitzaren etsai handia da.

Jainkoaren osteko bi bideak

Jainkoaren heriotzaren ondoren, bi aukera nagusi daude:

  • Arriskutsua: Azken gizakia. Idealismoaren eta transzendentziaren hondamendiarekin, gizakia goian zerua eta behean lurra gabe geratzen da.
  • Txalogarria: Supergizakia sortzea.

Supergizakia eta izpirituaren metamorfosiak

Supergizakia Nietzscheren libururik ospetsuenean agertzen da. Zaratustrak Jainkoaren heriotza iragartzen du, eta supergizakiaren agerpena. Supergizakia «botere nahiaren» emaitza da. Hura lortzeko, hierarkiak eta ezberdintasunak suntsitu nahi dituen edozein erakunderen aurka borrokatu behar da.

Nietzschek hiru metamorfosi iragartzen ditu supergizakia ager dadin:

  1. Gamelua: Izpirituaren karga.
  2. Lehoia: Askatasunaren borroka.
  3. Umea: Sorkuntza eta inozentzia.

Azkenik, supergizakia umearekin parekatzen du. Umea inozentea da, ez ditu ongia eta gaizkia parekatzen. Bizitza maitatzen du, arriskua barne, bizitzarekin jolasten duelako. Umea dantzaria da, bizitzaren bilakaera bereganatzen duena. Umeak ez du beste mundu baten beharrik, estutasuna eta heriotzarekiko beldurrik ez duelako.

Deskargatu

PDF Word HTML