Santo Tomasen Jainkoaren Existentziaren Bost Bideak
Santo Tomasek Jainkoaren existentzia arrazoimenez frogatzeko bost bideak erabili zituen. Bost bide horiek eskema orokor bat jarraitzen dute:
- Lehenengo abiapuntua: froga bakoitza behaketa enpirikoz hasten da.
- Gero: serie kausal bat dago.
- Azkenik: serie kausalari jarraituz, lehen kausa dago.
Bost bideak hauek dira:
1. Mugimenduaren Froga
Munduan mugimendua dago. Mugitzen den guztia beste batek mugitzen du; eta horrela, behin eta berriz. Azkenean, kausa higitzaile serie bat gertatzen da; baina kate hori ezin da infinitua izan. Beraz, badago lehen kausa mugikorra, erlijioek Jainkoa deitzen dioten hori.
2. Kausa Eragilearen Froga
Munduko gauza guztiak existitzen dira, une zehatz batean sortu direlako, baina ezer ez da bere existentziaren kausa. Existitzen den edozer objektuk kausa sortzaile bat behar du; eta horrela, kausa sortzaileen serie bat gertatzen da. Kate horrek ezin du infinitua izan. Ondorioz, badago lehen kausa sortzailea, erlijioek Jainkoa deitzen dioten hori.
3. Kontingentziaren Froga
Errealitatearen objektuak eta izateak, existentzia duten arren, ez dira beharrezkoak, kontingenteak dira; hau da, esentzia eta existentzia ez datoz bat. Baina izate horiek duten kausa ere kontingentea izan daiteke, baina kontingentea ez den kausa bat behar dute. Ondorioz, badago lehen kausa beharrezkoa, erlijioek Jainkoa deitzen dioten hori.
4. Perfekzio Mailen Froga
Izakiek perfekzio maila desberdinak dituzte eta bakoitza neurri handiagoan edo txikiagoan hurbiltzen zaio perfekzioari. Perfekzio maila zehatz bat ezin da perfekzio maila txikiagoa duen kausa batetik etorri. Perfekzio maila baten kausa beti bestea baino perfektuagoa izan behar du. Ondorioz, badago lehen kausa perfektua, erlijioek Jainkoa deitzen dioten hori.
5. Munduaren Ordenaren Froga
Munduko izaki guztiek helburu bat dute, bai adimentsuak eta bai adimengabeak ere. Kausa final bat dago helburu batera bideratzen duena. Beraz, munduaren ordena kausa ordenatzaileen kate edo serie baten ondorioa da. Baina kausa ordenatzaileen serie hori ezin da infinitua izan. Ondorioz, badago lehen kausa ordenatzailea, erlijioek Jainkoa deitzen dioten hori.