Metodologia Zientifikoa eta Jakintza Filosofikoa
Faltsazionismoa
Karl Popper filosofoak sortutako korronte epistemologiko bat da.
Haren ustez, teoria bat egiaztatzea, teoria horren aurkako adibide baten bidez gezurtatzen saiatzea esan nahi du. Faltsazionismoak dioenez, teoria bat egiaztatzeko, beharrezkoa da kontraesana egitea. Zergatik? Horrela, teoria baten egiaztapen-irizpidea ez da izango bere egiaztagarritasunarena, baizik eta bere faltsazioarena.
Metodo Hipotetiko-Deduktiboa
Zientziak bere teoria eta legeak eratzeko ereduetako bat da, Karl Popper zientziaren filosofoak proposatu zuena. Metodo induktiboan ez bezala, non egitateak eta behaketak ikerketa zientifikoaren hasiera eta amaiera diren, metodo hipotetiko-deduktiboan ikerketa zientifikoak zientzialariak proposatzen dituen hipotesietatik abiatzen da.
Prozesua:
- Hipotesi horiek zientzialariak planteatutako problemetan dute jatorria.
- Dedukzioa erabiliz, beste hipotesi batzuetara helduko da, jasoko diren behaketei buruz ondorioak aurresango dituztenak.
- Amaieran, behaketa horiek izango dira, hain zuzen, hipotesietatik abiatuta eratu diren teoriak eta legeak baieztatzen dituztenak.
Metodo Enpiriko-Analitikoa
Gizarte-errealitateari natura-zientzietako metodoa aplikatzen dio. Joera horren asmoa gizarte-fenomenoak sortzen dituzten kausen ezagutzaren bidez azaltzea da.
Ikuspegi Kritiko-Arrazionala
Gizarte-zientziak ulertzeko modu honek kritika eransten die azalpenari eta ulermenari. Joera horren arabera:
- Ikerketa guztiak interesen baten menpe daude.
- Gizarte-zientzien interesa emantzipatzailea eta askatzailea da.
- Gizarte-zientziek bideratzen lagundu behar dute, gizakien bizitza justiziara eta zoriontasunera zuzentzeko.
Jakintza Filosofikoa
Filosofiak inguratzen gaituen munduari begiratzen dio. Haren kritika egiteko, ezjakintasunaren kontzientzia hartu behar da.
Helburuak eta Funtzioak
Jakintza Filosofikoak bi helburu nagusi ditu:
- Errealitatearen egia ezagutzea.
- Bizitza zoriontsua izatea.
Gaur egun, funtzio hauek betetzen ditu:
- Jakintza positiboak integratzea eta baloratzea.
- Aurreiritziak eta dogmatismoak gainditzea.
- Jakintza positiboak zalantzan jartzea.
Erabiltzen duen metodoa arrazoia erabiltzea, kritika egitea eta interpretatzea da.