Sozializazio Prozesua eta Etika
Sozializazio Prozesua
Sozializazio prozesuari esker, gaitasun neuronalak garatzen dira, eta horiei esker, komunitatera egokitu eta gizartean bizi gaitezke. Gizakiak izateko, ezinbestekoa da gizaki izateko prestatzen gaituen komunitate batean bizitzea.
Ezaugarriak
- Kultura ereduak ikasi: gizabanakoak gizartearen parte izateko kultura eredu ezberdinak ikasi behar ditu: zer jokabide diren onargarriak eta zeintzuk ez.
- Ikasitakoa barneratu: haurrari txikitan ikasitakoa barruan geratzen zaio. Horrek ez du esan nahi errepikatzen duenik, baizik eta bere kabuz gauzak horrela egiten direla onartzen du; naturala da, denek egiten dutelako.
- Oreka psikologikoa: kanpo ereduak onartzen dituenean, besteekin harremanak izan ahal ditu. Oreka mentala ematen dio horrek, eta inguruko kulturan integratzearen ondorioa da. Prozesu horrek asko baldintzatu dezake gure pentsatzeko modua, baina norbera da bere identitatearen jabea.
Sozializazio prozesuak bizitza osoa irauten du, baina bizitzako lehen 5 urteak dira erabakigarrienak, gauza garrantzitsuenak ikasten dituelako. Testuingurua familiakoa eta emozionala da. Hortik aurrera ikasten duena ez da hain barrura iritsiko, baina hazten joaten den bitartean, gauza gehiago ikasten lagunduko diote, bai eta nahi gabe onartutako ereduak berraztertzen ere. Prozesu horrek hil arte irauten du.
Sozializazioa familian hasten da, haurrek helduen rolak kopiatu egiten dituzte jolasean. Hala ere, beste eragile batzuk daude balioak transmititzeko: eskola, komunikabideak edo hizkuntza.
Etika eta Morala Bereiztea
Esakune etikoak erabiltzen ditugunean, alderdi moraletik baloratzen ditugu pertsonak, egoerak, gauzak edo ekintzak. Judizio moralak erabiltzen ditugu, esate baterako, irakasle bat zuzena dela edo ikaskide bat solidarioa dela esaten dugunean.
Morala: Talde batek bidezkoa edo bidegabea denari buruz dituen ohiturak dira.
Etika: Etikak pertsona baten jokaera gidatzen duten printzipioak eraikitzen ditu, ongiaren eta gaizkiaren artean bereizten laguntzeko.
Unibertsalismo eta Erlatibismo Morala
Unibertsalismo eta erlatibismo moralaren arteko aurkakotasuna Sokratesen eta Sofisten jarreren bidez aurkezten da.
Unibertsalismo morala: Jarrera etiko bat da, arazo moral zehatz bakoitzari buruzko egia moral unibertsal bat dagoela dio. Sokratesek unibertsalismo morala esplizituki defendatu zuen, gizakiaren arrazoimenarekin lotura estua zeukala uste baitzuen.
Konbentzionalismoa: uste bat, iritzi bat, prozedura bat edo jarrera bat da.
Etika Materialak
Zoriontasunaren etikek, erantzukizunaren etikek edo etika materialek diote jokabide moralak emaitzen araberakoak direla. Moralki egokia izateko, jokabide batek helburu bat lortzen lagundu behar digu, eta normalean helburu hori zoriontasunarekin lotuta dago. Teoria etiko horien artean daude eudalismoa, hedonismoa, estoizismoa, etika kristaua eta utilitarismoa.
Etika Formalak
Etika formalen edo betebeharren etiken arauak modu kategorikoan eginda daude, eta hauek dira haien ezaugarri nagusiak:
- Jokabidearen forma orokorra eta hark izan behar duen asmoa ezartzen dute.
- Jokabide bat ona izango da, asmo jakin batekin eginda badago. Esate baterako, gure betebeharra errepasatzea edo geure buruarekin zintzo jokatzea, nire jokabideak zoriontsu egiten nauen edo ez kontuan izan gabe.