Filosofiaren Oinarrizko Kontzeptuak: Gizakia, Arrazoia eta Morala
Gizakiaren Gizarte Izaera
Bai: Gizartearen Beharra
Jaiotzetik hil arte gizartearen beharra daukagula (ezin dugula bakarrik bizi).
- Aristotelesek defendatzen du gizakiak gizartearen beharra duela. Horren froga bat hizkuntza da.
Bi pertsona behar ditugunez, sozialak gara.
Ez: Gizartea Asmakizun Bat
Gizartea asmakizun bat da, ez da naturalki eman behar.
Bi ikuspegi nagusi:
- Rousseau: Gizakiak izatez onak direla uste du, baina gizarteak gaiztotzen dituela. Gizartea hezkuntzan oinarritu eta desberdintasunekin amaitu behar dela defendatzen du.
- Hobbes: Filosofo britainiar honek gizakiak izatez gaiztoak eta fidagarriak ez direla dio. Bere esaldi ospetsua: “Homo homini lupus” (Gizona gizonarentzat otsoa da). Gizarte on bat lortzeko, gizakiak menperatu behar direla uste du.
Arrazoia Filosofian
Arrazoiaren Definizioa
Arrazionaltasuna
- Ahalmen gisa: Animalia arrazionala esaten dugunean, ahalmen gisa kontsideratzen da.
- Metodo gisa: Urratsak edo arauak behar dira, eta hauek argiak eta errazak izan behar dira.
- Kausa edo zergati gisa: Zergatia bilatu.
- Asmakizun gisa: Asmatu duzun zerbait.
Arrazionaltasunaren Ezaugarriak
- Unibertsaltasuna: Gizaki guztiok gaitasun horrekin hornituta gaudenez, denok arrazionalki jokatu dezakegu.
- Eraginkortasuna: Gure helburuak lortzeko eragin handiena duena (arrazoia eraginkorra da).
- Sistematizitatea: Sistematikoa izatea, sare batean loturak dituena.
- Koherentzia: Zentzua izatea, ulergarria izatea.
- Errealismoa: Errealista izaten da. Ez du ezinezkorik bilatzen, baizik eta errealitatearekin lotzen du.
- Tolerantzia: Besteak onartzea. Iritzi aldaketak onargarriak dira, baldin eta arrazoian oinarritzen badira.
- Autonomia: Arrazoiz jokatzen dugunean, arrazoia bakarrik erabili behar da, ez beste ezer. Adibidez, tradizioa edo autoritatea ez dira arrazoiaren ordezkoak.
Arrazoia Filosofiaren Historian Zehar
Idealismo Platonikoa (K.a. V. mendea)
Jakintza bi modutan banatuta zegoen:
- Zentzumenen Jakintza (animaliekin partekatzen duguna): Aniztasuna eta itxurazko ezagutza dela uste zuen.
- Jakintza Arrazionala (egiazkoa): Ideia abstraktuak, kontzeptuak zirela.
Optimismo Arrazionalista (XVIII. mendea)
- Descartes, Spinoza, Leibniz.
Descartes: Arrazoiarekin lotzen den jakintza mugagabea dela defendatzen du. Esaldi ospetsua: “Cogito, ergo sum” (Pentsatzen dut, beraz, naiz). Morala ere arrazoiaren bidez bideratzen da, ongia eta gaizkia bereizteko.
Enpirismo Erradikala (XVII-XVIII. mendeak)
- Hume, Hobbes.
Esperientzian sinesten dute.
Morala (zerbait epaitzea): Emotibismoa.
Kritizismo Ilustratua (XVIII. mendea - aurrera)
- Kant.
Arrazoia ez da mugagabea; mugak ditu jakintzan. Kanten arabera, arrazoiak mugak ditu ezagutzan.
Morala eta Etika
Definizioa
Gizarte batean dauden ohiturak eta arauak dira.
Mores hitzak ohitura esan nahi du.
Bi esanahi nagusi ditu:
- Morala eduki gisa (dauden arauak).
- Morala egitura gisa (gure ezaugarri berezkoa, oinarria).
Arau Moralak
- Idatzi gabekoak: Ohiturak eta printzipioak.
- Idatziak: Legeak.
Dilema Morala
- Ekintza edo gertaera baten aurrean, bi aukera ezberdin daude: ongia eta gaizkia.
- Askotan, baldintzek gure erabakiak aldatzen dituzte.
Heldutasun Moralaren Eboluzioa (Kohlberg)
Aroak eta Mailak:
a. Aurrekonbentzionala (3-10 urte)
Gizarteak ezarritako araudi edo normaltasunaren aurretik dagoen etapa.
- 1. Estadioa: Egozentrismoa. Saria eta zigorraren ondorioz egiten dira gauzak.
- 2. Estadioa: Indibidualismoa. Interesen arabera jokatzen da.
b. Konbentzionala (10-13 urte)
Gizarte batean gaudela onartzen den etapa.
- 1. Estadioa: Gregarismoa (talde kidea). Talde batetik ikasten da ongia eta gaizkia bereizten (adibidez, familian).
- 2. Estadioa: Komunitarismoa (erkidegoa).
c. Postkonbentzionala (13 urtetik aurrera)
- 1. Estadioa: Erlatibismoa. Beste gizarte batzuk daudela eta moralki desberdin jokatzen dutela konturatzen gara.
- 2. Estadioa: Unibertsaltasuna. Balore unibertsalak daudela onartzen da, guztiontzat moralaren ikuspegitik ongi edo gaizki dauden gauzak. Adibidez, 1948ko Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala.