Metafisikaren kritika
- Filosofia, gizakiak historian zehar izan dituen galderei erantzuteko saioa da. Honek errealitateari eta gizakiak munduan duen tokiari buruz hitz egiten du, zer den gizakia, errealitatea edo bizitzaren zentzua zein den bezalako galderei erantzunez. Mendebaldeko filosofia, 6. Mendea sortu zen Grezian, Mileton. Lehen filosofoak mythos-etik logos-era igaro ziren.
Mythos hitzak, kontakizunarekin du zerikusia, munduaren jatorria eta munduan gertatzen dena azaltzen da, gizakia baino handiagoak diren izakiekin, jainkoekin adibidez.
Logos-ek berriz, arrazoimendua eta kritika erabiliz azaltzen ditu gertakariak. Hau erabiltzen da eztabaida publikoetan tresna moduan.
Hau da, gizakiak mitoak erabiliz azaltzetik, arrazoimendua erabiltzera pasa ziren.
Filosofo...