Batxilergoa mailako Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Gizakia: Gorputz, Arima eta Arrazoiaren arteko Gatazka?

Filosofia eta etika2,7 KB

Gorputz eta Arima Den Izaki Bat?

Gizakiaren gorputzeko alderdia hain nabarmena izanik, ia ezin da zalantzan jarri. Baina argi dago ez garela gainerakoak bezalako gorputz bat ere.
Adostasun falta horren froga hauek dira: "arrazoimena, gogoa, espiritua, pentsamendua, adimena, eta psikea" besteak beste.
Tradizio dualista antzinateko filosofiatik dator. Gizakiak duen benetakoena eta berezkoena arima dela defendatzen du. Izan ere, gorputza hil egiten da; arima, aldiz, hilezkorra da.
Hori hala, Platonek uste zuen arima gorputzean itxia dagoela, kartzela batean bezala. Hortaz, heriotza arimaren askapena dela.
Aristotelesek dio, gizakia gorputzaren eta arimaren batasun bereizezin bat dela.
Gabriel Marcelek ere defendatzen zuen gizakiak "haragitutako espirituak"
...
Jarraitu irakurtzen "Gizakia: Gorputz, Arima eta Arrazoiaren arteko Gatazka?" »

Mitoa, Logosa eta Greziar Filosofiaren Oinarrizko Kontzeptuak

Filosofia eta etika2,81 KB

Mitoa eta Logosa

Mitoa

Kondaira sakratua eta mistikoa da. Jainkoak dira protagonistak. Errealitatea nolakoa den azaltzeko jainkoen ekintza azpimarratzen da.

Mitoaren Motak

  • Kosmogonikoak: Kosmosaren sorrera deskribatzen dute.
  • Sorburu-mitoak: Animaliak, gizakiak eta abar nola sortuak izan ziren azaltzen dute.
  • Eskatologikoak: Kosmosaren amaiera deskribatzen dute.

Mitoaren Ezaugarriak

  • Jainkoak dira protagonistak.
  • Egiazkotzat hartzen dira.
  • Indar naturalak pertsonifikatuak eta dibinizatuak izaten dira.
  • Gauzen gertaera kapritxosoa da, zoriaren araberakoa.

Mitoaren Funtzioak

  • Poetikoa: Poetek sorturikoak (Poiesis = sorkuntza).
  • Azaltzailea: Errealitatea nolakoa den azaltzen digute.
  • Soziala: Gizartean nola jokatu behar den adierazten dute.
  • Didaktikoa: Hezitzailea, giza
...
Jarraitu irakurtzen "Mitoa, Logosa eta Greziar Filosofiaren Oinarrizko Kontzeptuak" »

Ilustrazioa: Arrazoiaren Erabilera Publiko eta Pribatua

Filosofia eta etika2,57 KB

Ilustrazioaren kontzeptua eta arrazoiaren bi erabilera desberdinak (publikoa eta pribatua) azaltzen ditu Immanuel Kantek, "Zer da Ilustrazioa?" eta "Arrazoiaren Erabilera Publiko eta Pribatuari buruz" lanetan.

Arrazoiaren Erabilera Publikoa eta Pribatua

F. Kant-en arabera, arrazoiaren erabilera publikoa askea izan behar du beti; erabilera pribatua, aldiz, mugatu egin behar da sarritan. Hala ere, arrazoiaren erabilera pribatuaren askatasun murriztapenak ez du ilustrazioa galarazten, publikoa zaintzen bada.

  • Erabilera Publikoa: Aditu batek irakurle-publikoaren artean egiten duena da.
  • Erabilera Pribatua: Hari dagokion funtzionario-postu edo kargu jakin batean zilegi zaiona da.

Kanten Adibideak

Hori azaltzeko, K. hiru adibide aipatzen ditu: armadako ofiziala,...

Jarraitu irakurtzen "Ilustrazioa: Arrazoiaren Erabilera Publiko eta Pribatua" »

Fedea eta Arrazoia: Agustinen Ezagutza Teoria

Filosofia eta etika2,4 KB

Fedea eta Arrazoia (Ezagutza Teoria)

Esan daiteke Agustinen baitan Fedearen eta arrazoiaren arteko batasuna dagoela. Egiaren edukitzea edo jabetza, zientziaren objektua izan zen aurretik, jakinduriaren objektua da, jakinduria izateak gizakia zoriontsu bihurtzen baitu. Horregatik esan daiteke egiaren bilaketa ez dela soilik ezagutzaren metodo bat, zoriontsu izateko bide espiritual bat baizik, erromesaldi bat, ibilbide bat.

Egiaren agustindar bilaketa ez da kontenplaziozkoa bakarrik, aktiboa da. Ez dakar ezagutza bakarrik, fedea eta maitasuna ere. Ezagutza teoria zoriontasun-noziora bideratuta dago, gizakiak zoriontsu izatearen ziurtasun osoa nahi duelako. Eta ziurtasun absolotua izan behar denez, ezin da arrazoimenetan bakarrik oinarritu.

Kristautasunak...

Jarraitu irakurtzen "Fedea eta Arrazoia: Agustinen Ezagutza Teoria" »

San Agustin Hiponakoa: Bizitza, Askatasuna eta Gaitza

Filosofia eta etika3,18 KB

Datu biografikoak eta testuinguru historikoa

San Agustin Hiponakoa Algeria iparraldean, Tagaste hirian, jaio zen 354. urtean. Garai haietan, Erromako Inperioak behera egin zuen, eta erromatarren eta kristauen artean borroka bizia zegoen.

San Agustinen aita paganoa eta ama kristaua ziren. Ama kristautasunean hezi zuen, nahiz eta honek kristautasuna utzi nerabezaroan, heldua izandakoan berriro itzultzeko. Agustin Madaurara joan zen bere lehenengo ikasketak egitera, eta jarraian, Kartagora joan zen erretorika ikastera, bertan erretorika eskola bat ireki zuelarik.

Geroago, Erromara joan zen, eta hemen plazerez betetako bizitza izan zuen, ondoren Milanen jarraituko zuena. Hala ere, Milanen, kristautasunetik urrun zegoen plazeren bizitza behin betiko...

Jarraitu irakurtzen "San Agustin Hiponakoa: Bizitza, Askatasuna eta Gaitza" »

Kant eta Metafisika: Zientzia ala Joera Naturala?

Filosofia eta etika2,92 KB

Lehenik eta behin, Immanuel Kantek metafisika ulertzeko bi moduren artean egindako bereizketa aipatuko dugu.

Metafisika ulertzeko bi bideak

  • Metafisika, joera natural gisa: Hau da, gizakiek ekintza metafisikoari buruzko funtsezko auziak argitzeko duten joera. Ikuspegi horretatik, metafisika oso aspaldikoa eta unibertsala da.
  • Metafisika, diziplina akademiko gisa: Horren haritik, Kantek metafisika ulertzen zuen jada aztertu dugun ikuskera tradizionalaren arabera, metafisika orokorraren eta metafisika bereziaren arteko bereizketa hartuta.

Horrenbestez, paradoxa baten aurrean gaude: jarrera natural gisa, metafisika beharrezko zeregina da.

Zientzia eta fenomenoak

Kanten argudiaketa da zientziak fenomenoak aztertzen dituela; hau da, zentzumenek zuzenean...

Jarraitu irakurtzen "Kant eta Metafisika: Zientzia ala Joera Naturala?" »

Errealitatea Filosofian eta Bioetikan: Parmenidesetik Enbrioiaren Auzira

Filosofia eta etika2,83 KB

Errealitatearen Kontzeptua Filosofian

Errealitatea muin-muinean zer den jakitea da, horixe da ikuskera honi ganoraz heltzeko gakoa.

Errealitatea naturarekin identifikatu zuten filosofoek. Munduan diren gauza guztien sorburua da natura, eta aldaketak aldaketa, bere horretan beti irauten du.

Parmenides: Izatea, Unibertsoaren Iraupena

Errealitatea zer den jakin nahi horrek bultzatuta, Parmenidesek zera adierazi zuen: izatea bera dela unibertsoan bere horretan irauten duena. Honen iritziz, gauza guztiak izatean egiten dute bat. Horregatik, gogora dakargun edozer gauzak izatea duelako, gizakiok ez gara ez-izatea pentsatzeko gai.

Platon: Ideiak eta Benetako Ezaguera

Garrantzi ontologiko handieneko errealitateak ideiak edo formak direla esan zuen Platonek....

Jarraitu irakurtzen "Errealitatea Filosofian eta Bioetikan: Parmenidesetik Enbrioiaren Auzira" »

Bizitzaren Dinamismoa eta Metafisikaren Beharra

Filosofia eta etika2,76 KB

Bizitzaren dinamismoa

Dilthey filosofoaren ustez, bizitza da gizon-emakumeontzat edozertarako abiapuntua. Bizitzaren alderdi biografikoaz ari zen Dilthey eta ez alderdi biologikoaz; honekin bat egiten dute Ortega y Gassetek eta Nietzschek. Nietzscheren ustez, bizitza errealitate historiko eta finitua da.

Horretarako, kontzeptu-sistema bat eraikitzen dugu bizitzako galdera handiei erantzun nahirik: Zer da bizitza? Bere zentzua eta zergatia.

Metafisikaren beharra

Kritikek adierazten dute jakintza metafisikoa desagertu egin dela edo ez dela baliozkoa. Horrek jakintza zaharkitua dela esan nahi al du? Orain galdera horri erantzuna emango diogu:

Immanuel Kant eta metafisika

Immanuel Kantek metafisika ulertzeko bi modu bereiztu zituen:

  • Metafisika joera natural
...
Jarraitu irakurtzen "Bizitzaren Dinamismoa eta Metafisikaren Beharra" »

Zer da filosofia? Definizioa, ezaugarriak eta alderaketa

Filosofia eta etika2,41 KB

Zer da filosofia?

Filosofia hitzak "jakinduria-zaletasuna" esan nahi du. Bi zentzu desberdinetan erabili daitekeela adierazi beharra dago: filosofia diziplina akademiko bat da (teorikoa) eta ikerketa-jarduera berezia ere bada (praktikoa).

Diziplina akademikoa den aldetik, filosofia ezagutza-multzo bat da. Jarduera bat den aldetik, guztioi sortzen zaizkigun galdera nagusien erantzun arrazionalak bilatzen saiatzen da. Filosofian garrantzitsuena nork bere buruari galderak egitea da, eta modu arrazionalean erantzuten saiatzea.

Filosofiaren ezaugarri nagusiak

  • Arrazionala: Filosofiak erantzun arrazionalak bilatzen ditu; argudiozko azalpenak aurkitu nahi ditugu, gure erantzunak behar bezala justifikatzeko.
  • Unibertsala: Filosofiak erantzun unibertsalak
...
Jarraitu irakurtzen "Zer da filosofia? Definizioa, ezaugarriak eta alderaketa" »

Egiaren Teoriak: Ikuskera Klasikoak eta Modernoak

Filosofia eta etika2,77 KB

Egia Elkarrekikotasun Gisa

Definizioa

Egia hau dela baieztatzen du: esaten edo pentsatzen dugunaren eta errealitatearen arteko egokitzapena.

Oinarrizko elementuak

Ezagutzaren jarduera osatzen duten oinarrizko elementuak:

  • Subjektua (zerbait pentsatu edo baieztatzen duena)
  • Objektua (subjektuari zuzentzen zaion hura)

Beraz, pentsatu edo esaten denak eta badaudenek edo gertatzen direnek bat egiten dutenean, egia dago.

Zailtasunak

Teoria horrek zenbait arazo ditu:

  • Ez du ematen prozedura argirik pentsatuaren eta errealitatearen artean elkarrekikotasunik baden ikertzeko.
  • Teoria honek faltsutasun irizpide bikoitz bat dakar.

Egiaren Teoria Pragmatista

Aurresuposizioak

Bi gauza hauek aurresuposatzen ditu:

  1. Pertsonok sinesten ditugun baieztapenak egiazkotzat jotzeko
...
Jarraitu irakurtzen "Egiaren Teoriak: Ikuskera Klasikoak eta Modernoak" »