Mitoa, Logosa eta Greziar Filosofiaren Oinarrizko Kontzeptuak

Filosofia eta etika2,81 KB

Mitoa eta Logosa

Mitoa

Kondaira sakratua eta mistikoa da. Jainkoak dira protagonistak. Errealitatea nolakoa den azaltzeko jainkoen ekintza azpimarratzen da.

Mitoaren Motak

  • Kosmogonikoak: Kosmosaren sorrera deskribatzen dute.
  • Sorburu-mitoak: Animaliak, gizakiak eta abar nola sortuak izan ziren azaltzen dute.
  • Eskatologikoak: Kosmosaren amaiera deskribatzen dute.

Mitoaren Ezaugarriak

  • Jainkoak dira protagonistak.
  • Egiazkotzat hartzen dira.
  • Indar naturalak pertsonifikatuak eta dibinizatuak izaten dira.
  • Gauzen gertaera kapritxosoa da, zoriaren araberakoa.

Mitoaren Funtzioak

  • Poetikoa: Poetek sorturikoak (Poiesis = sorkuntza).
  • Azaltzailea: Errealitatea nolakoa den azaltzen digute.
  • Soziala: Gizartean nola jokatu behar den adierazten dute.
  • Didaktikoa: Hezitzailea, giza heziketarako erabilgarria.

Oinarrizko Definizioak

Mitoa
Jainkozko izakiei edota heroiei buruz sortutako kontakizunak dira. Azalpen mitikoaren arabera, naturaren gertaerak Jainkoek agintzen dituzte eta, beraz, kapritxosoak dira. Mitoek ez dute egiaztapenik behar, sinetsi egiten dira.
Logos
Greziar termino honek esanahi asko ditu: hitza, pentsamendua, kontzeptua, arrazoia, adimena... Oro har, arrazoizko hitza edo azalpena esan nahi du. Azalpen logikoak natura behatu eta ondorio logikoak ateratzea eskatzen du.
Physis
Natura. Izaki guztien osotasuna. Aldakorra, dinamikoa eta legeztatua. Bi maila ditu: Agerikoa, zentzumenen bidez ezagutzen dena, eta Izkutukoa, zentzumenen bidez ezin ikus daitekeena.
Kosmos
Ordena. Natura kosmos bat da, osotasun ordenatua, dinamikoa eta legeztatua delako. Kosmosari kaosa kontrajartzen zaio.
Kaos
Desordena, anabasa, nahaste-borrastea. Zerbait kaotikoa da inongo legerik edo araurik indarrean ez dagoenean.
Arje
Grekoz sorburua edo lehen gaia adierazten duen hitza. Naturaren oinarri materiala, nondik gauza guztiak sortzen diren eta zerez gauza guztiak eginda dauden.

Arjearen Kontzeptu Espezifikoak

Apeiron
Zehaztugabea, formagabea... Anaximandroren arjea. Formarik gabeko sorburuko materia.
Homeomeriak
Haziak dira. Anaxagorarentzat Naturaren sorburuko materia. Infinituak kopuruz. Nousak antolatzen ditu.
Nous
Jainkozko Adimen kosmikoa. Naturaren haziez baliatzen da kosmoa sortzeko.
Atomoak
Zatiezinak diren partikula materialak. Infinituak kopuruz. Mugikorrak. Leuzipo eta Demokritorentzat naturaren arjeak dira.

Deskargatu

PDF Word HTML