San Agustin Hiponakoa: Bizitza, Askatasuna eta Gaitza

Filosofia eta etika3,18 KB

Datu biografikoak eta testuinguru historikoa

San Agustin Hiponakoa Algeria iparraldean, Tagaste hirian, jaio zen 354. urtean. Garai haietan, Erromako Inperioak behera egin zuen, eta erromatarren eta kristauen artean borroka bizia zegoen.

San Agustinen aita paganoa eta ama kristaua ziren. Ama kristautasunean hezi zuen, nahiz eta honek kristautasuna utzi nerabezaroan, heldua izandakoan berriro itzultzeko. Agustin Madaurara joan zen bere lehenengo ikasketak egitera, eta jarraian, Kartagora joan zen erretorika ikastera, bertan erretorika eskola bat ireki zuelarik.

Geroago, Erromara joan zen, eta hemen plazerez betetako bizitza izan zuen, ondoren Milanen jarraituko zuena. Hala ere, Milanen, kristautasunetik urrun zegoen plazeren bizitza behin betiko utzi zuen, nolabaiteko Jainkoaren seinale baten eraginez, eta kristau zintzoa izatera etorri zen. Ondoren, bataiatu eta apaiz egin zen, Hiponako apezpiku izendatu zutelarik. 430. urtean, San Agustin Hiponakoa hil egin zen, bandaloek Hiponako hiria setiatu zutenean.

Askatasuna eta gaitzaren arazoa

San Agustinek dioenez, gizakia askea da; izan ere, horregatik da gizakia: askea delako eta borondatearen autodeterminazioa erabil dezakeelako. Gizakiak Jainkoarenganako joera izan behar du, honek gizakia sortu zuenean bera maitatzeko agindu baitzion.

Gizakiak ongirako joera izan behar du, hau da, Jainkoa maitatzeko joera, baina jatorrizko bekatuagatik, askatasuna galdu zuen. San Agustinen ustez, gizakiak bere buruaz eta bera baino gutxiago diren gauzez gozatzean, bekatua egin zuen, Jainkotik urrunduz.

Gaitzaren jatorria eta Jainkoaren grazia

Egoera horretatik altxatzeko, Jainkoaren laguntza behar du: Jainkoaren grazia. Honela, Jainkoa maitatzeko Jainkoaren grazia eta bere laguntza behar dira, eta gaitz moralaren erantzulea gizakia da, ez Jainkoa. Beraz, gizakiak zoriontsua izateko, Ongiarengana itzuli behar du Jainkoaren laguntzaz.

  • Sokratesen ustetan: ekintzen ontasuna eta txartasuna ezagutzaren menpean zeuden.
  • Agustinen ustetan: ekintzak borondatearen menpean daude.

Agustini gizakia ongia lortzea galarazten dioten oztopoetatik askatzea interesatzen zaio. Gaitzei buruz, San Agustinek zioenez, gaitz moralen jatorria ongi zehatz baten ausentzia da. Bere gizarte-ikuspegia pesimista da; bere ustez, Estatu zibila kristau estatu izatera pasatzen denean bakarrik lortuko da justizia, horretarako Estatu zibilak kristautasunaren eredua hartu behar duelarik.

Deskargatu

PDF Word HTML