Ilustrazioa: Arrazoiaren Erabilera Publiko eta Pribatua

Filosofia eta etika2,57 KB

Ilustrazioaren kontzeptua eta arrazoiaren bi erabilera desberdinak (publikoa eta pribatua) azaltzen ditu Immanuel Kantek, "Zer da Ilustrazioa?" eta "Arrazoiaren Erabilera Publiko eta Pribatuari buruz" lanetan.

Arrazoiaren Erabilera Publikoa eta Pribatua

F. Kant-en arabera, arrazoiaren erabilera publikoa askea izan behar du beti; erabilera pribatua, aldiz, mugatu egin behar da sarritan. Hala ere, arrazoiaren erabilera pribatuaren askatasun murriztapenak ez du ilustrazioa galarazten, publikoa zaintzen bada.

  • Erabilera Publikoa: Aditu batek irakurle-publikoaren artean egiten duena da.
  • Erabilera Pribatua: Hari dagokion funtzionario-postu edo kargu jakin batean zilegi zaiona da.

Kanten Adibideak

Hori azaltzeko, K. hiru adibide aipatzen ditu: armadako ofiziala, herritarra eta apaiza. Laburbilduz, zera dio:

"Guztiek obeditu egin behar dute beren karguari dagokiona; baina, aditu direnez geroztik, askatasun osoa baita eginkizuna dute arduraz ikertutako akatsez publikoari idatziz ezagutarazteko eta hobetzeko proposamenak aurkezteko."

Arauak edo legeak bete nahi ezean, armada, gizartea edo apaizgoa uztea da duten aukera bakarra. Gainera, herriaren tutorea adingabea izatea adostezina dela gehitzen du.

Federiko II.aren Filosofia

Federiko II.a "Handiak" erabilera publikoari erreferentzia eginez esan zuen: "Nahi adina eta nahi duzunari buruz kritikatu", erabilera pribatuaz, berriz, "baina obeditu".

Bere ustez, bakoitzak badu autonomia bere kabuz pentsatzeko, baina batzuetan obeditu egin behar da epe laburrerako ("iraultza bai baina nigandik urrun" ideiari jarraituz). Horra hor despotismo ilustratuaren filosofia.

Adierazpen Askatasuna eta Aurrerapena

Arrazoiaren erabilera publikoan, Kant-en ustez, adierazpen askatasuna gauzatzen da zentzu hertsian. Gainera, hau da aurrerapenerako bide baketsu bakarra.

Arrazoiaren erabilera librea esan nahi du, adingabetasunaren uztarritik askea; hau da, nork bere kabuz pentsatzea, tutore edo gidaritza arrotzetik libre. Eskubide eta erantzukizun honekin aldatu eta hobetu ahal izango dira edozein arlotako sineskeriak eta legeak.

Murrizketen Justifikazioa

Arrazoiaren erabilera pribatuaren askatasun murriztapenak ez du ilustrazioa galarazten erabilera publikoa zaintzen bada; izan ere, murriztapen hori erakundeak babesteko edo komunitateak ordenarekin funtzionatzeko eta interes publikoko xedeak babesteko egiten da.

Deskargatu

PDF Word HTML