Gizakia: Gorputz, Arima eta Arrazoiaren arteko Gatazka?
Gorputz eta Arima Den Izaki Bat?
Gizakiaren gorputzeko alderdia hain nabarmena izanik, ia ezin da zalantzan jarri. Baina argi dago ez garela gainerakoak bezalako gorputz bat ere.
Adostasun falta horren froga hauek dira: "arrazoimena, gogoa, espiritua, pentsamendua, adimena, eta psikea" besteak beste.
Tradizio dualista antzinateko filosofiatik dator. Gizakiak duen benetakoena eta berezkoena arima dela defendatzen du. Izan ere, gorputza hil egiten da; arima, aldiz, hilezkorra da.
Hori hala, Platonek uste zuen arima gorputzean itxia dagoela, kartzela batean bezala. Hortaz, heriotza arimaren askapena dela.
Aristotelesek dio, gizakia gorputzaren eta arimaren batasun bereizezin bat dela.
Gabriel Marcelek ere defendatzen zuen gizakiak "haragitutako espirituak" direla. Espiritua den aldetik, gizakiak barnekotasuna eta intimitatea du.
Pedro Lain Entralgo mediku eta pentsalariak, aldiz, egituraren kontzeptua proposatu zuen fisikoa denaren eta buruaren arteko lotura deskribatzeko. Gogoa garunetik egituratzen da.
Bestalde, gizakiaren alderdi bakoitzak heriotzaren ondorengo etorkizunari buruz galdetzera garamatza. Bi dira auzi horren jarrera nagusiak:
Giza existentzia immanentea da. Hau da, gizakiaren osotasuna desagertzen da.
Giza existentzia transzendentea da. Hau da, gizakia ez da gorputzarekin agortzen. Horrek posible du beste existentzia mota bat egotea; existentzia horri buruz erlijioek ematen digute informazioa.
Izaki Arrazional Bat?
"Gizakia logosa duen animalia da". Logosa "arrazoimen" gisa itzultzen da, baina "hitza" eta "hizkuntza" ere esan nahi ditu. Logosak izateak goi mailako egiten du, edozein animaliaren gainetik.
Arrazoimena gizakiak duen gaixotasun bat da berez. Gaitasun arrazionalak dituen animalia bat existitzeak duen garrantzia hutsala da unibertsoaren handitasunaren testuinguruan.
Nietzschek uste du gizakia "animalia fantastikoa" dela; hots, gizakiaren oinarrizko bulkada irudimena da, fantasia. Bulkada horren indarra hain da handia izanik, fikzioak asmatzera garamatza, gero errealitateak eta egiak balira bezala sinesten ditugunak. Hori da gure gaixotasuna.
Benetan da gizakia soilik edo batez ere arrazoimen? Aldebakartasun horren aurrean, azpimarratu behar da:
Humen arabera, arrazoimena "irriken esklaboa" dela. Izan ere, sentimenduei jarraitzen diegu.
Zubiriren arabera, "adimen sentilaria" dugula; hots errealitatea hautemateko arrazoimenaren eta zentzumenen batasuna.
Morinen arabera, gizakietan badirela arrazoimenaz gain beste hauek: irrika, bizitza, sormena, arriskua, drama, beldurra eta eromena ere.