Fedea eta Arrazoia: Agustinen Ezagutza Teoria
Fedea eta Arrazoia (Ezagutza Teoria)
Esan daiteke Agustinen baitan Fedearen eta arrazoiaren arteko batasuna dagoela. Egiaren edukitzea edo jabetza, zientziaren objektua izan zen aurretik, jakinduriaren objektua da, jakinduria izateak gizakia zoriontsu bihurtzen baitu. Horregatik esan daiteke egiaren bilaketa ez dela soilik ezagutzaren metodo bat, zoriontsu izateko bide espiritual bat baizik, erromesaldi bat, ibilbide bat.
Egiaren agustindar bilaketa ez da kontenplaziozkoa bakarrik, aktiboa da. Ez dakar ezagutza bakarrik, fedea eta maitasuna ere. Ezagutza teoria zoriontasun-noziora bideratuta dago, gizakiak zoriontsu izatearen ziurtasun osoa nahi duelako. Eta ziurtasun absolotua izan behar denez, ezin da arrazoimenetan bakarrik oinarritu.
Kristautasunak hasieratik, beti azpimarratu izan du kristauak saiatu egin behar duela sinesten duena ulertzen. Arrazoia eta fedea elkarlanean aritzen dira:
- Hasiera batean, arrazoiak gizakiari laguntzen dio fedea lortzen.
- Ondoren, fedeak arrazoia gidatzen eta argitzen du.
- Arrazoiak, era berean, fedearen edukiak argitzen laguntzen du.
Ezagutza-motak
Egia gizakiak lortu behar duen helmuga da zoriontasuna lortzeko. Ezagutzaren teoria honetan, Platonen eragina nabarmentzen da.
1) Ezagutza Sentikorra
Objektuen sumaketa da. Arimak jabetu egiten da gorputzak jasan duen eraldaketa eta berari esker objektu fisikoak ezagutu ditu. Kanpoko munduko zerbaitek zentsumenak ukitzen dituenean, ekintza hori jasaten dute, baina arimaren zihurtasunari esker, ez zaio gorputzaren aldaketa hori oharkabean pasatzen.
2) Arrazoizko Ezagutza
Bi maila bereizi zituen Agustinek:
Zientzia-ezagutza
Behe mailako mota hau kanpoko errealitateari buruzko ezagutza ematen du. Ezagutza mota hau gizaki guztiei dagokio eta beste izaki guztietatik bereizten da.
Jakinduria-ezagutza
Betiereko egiak ezagutzera garamatza. Betiereko egiak edo mundu fisiko gauzen ideia eredugarriak Jainkoak gizakien baitan jarri ditu, eta ideia horiek diren bezala ezagutzeari edo ikusteari kontenplazioa ere da. Sentipenak pribatuak, banakoak dira, baina egia unibertsalak, betiko egiak, berdinak dira guztiontzat. Gizakia, Agustinen ustez, ziur dago bere natura aldakorrak, baina bere barnean, egiak aldaezinak daude. Platonek betiereko ideia eredugarriak (egiak) ideien munduan kokatzen ditu.