Filosofiaren jatorria: mitoetatik logosera
1. Filosofiaren jatorria
Filosofiaren jatorria: Filosofia K.a. IV. mendean sortu zen. Antzinako Grezian, Joniar koloniatan, hain zuzen ere. Tales Miletokoa hartzen da lehen filosofotzat.
Zertarako sortu?
Zertarako sortu? azalpen arrazionalak emateko fenomeno naturalen azalpen mitikoen ordez.
Mitotik logosera
Mitotik logosera igaro zen filosofiaren jatorria; pentsaera mitikoa pentsaera arrazionalak ordezkatu baitzuen.+ Merkataritza garatzearekin batera, ohartu ziren hainbat herriko kontakizun eta azalpen mitikoak ez zatoztela bat. Ondorioz, lehen filosofoak mundu mitikoaz ez fidatu: mito hauetaz ez fidatzea mundu kaotiko eta arbitrario hartaz —natura jainko-jainkosen nahien esku zegoela— pentsatetik hasi zen.
Mitotik logosera igarotzea:
- Irudimenean eta fedean oinarritutako azalpenetatik arrazoimenean oinarritutako azalpenetara igarotzea; eztabaida eta kritika publikoari irekita.
- Unibertsoa jainkoek eta naturaz gaindiko indarrek nahieran gobernatzen zutela uste izatetik, kausa eta lege naturalen arabera antolatuta zegoen kosmos moduan ulertzera igarotzea.
- Pentsaera arrazionala, filosofiaren eta zientziaren sorrera suposatzea.
Azalpen mitikoa: ezaugarriak
Azalpen mitikoa jakintza mota bat da, beraz, eta ondorengoak dira haren ezaugarri nagusiak:
- Antropomorfikoa: Fenomeno naturalak, gaixotasunak, maitasuna... jainkotzat hartu eta pertsonifikatu egiten dira; hau da, giza jokabide emozionala aitortzen zaie indar horiei.
- Animista: Naturan espiritu ugari bizi da, eta adimena, sentimenduak eta asmoak dituzte.
- Indeterminista: Naturan gertatzen dena arbitrarioki gertatzen dela uste da; kosmosa gobernatzen duten indar apetatsuek une bakoitzean nahi dutena egiten baitute eta ez baitago jakiterik zer nahi izango duten. Alegia, gauzak ez dira gertatzen kausen eta legeen sistema erregular baten arabera.
- Bideratzailea: Mitoak jarraibideak ematen dizkigu gizakioi, nola jokatu behar dugun jakiteko. Besteak beste, errituak, eskakizunak, debekuak eta tabuak ezartzen dizkigu.
- Akritikoa: Mitoa jainko-jainkosek agertu digutela uste da eta, beraz, gizakiok onartu besterik ez dugu egiten.
Magia
Magia: menderakuntzakoa eta errituala da; gizartean pribilegioduna den kasta batek —aztiak, xamanak eta apaizek osatua— fenomeno naturalen eta espiritualen gaineko jakintza duela uste da. Pribatua eta dogmatikoa da: Kasta horren jakintza sekretua da, ez da publikoa; taldea osatzen dutenen artean bakarrik transmititzen da eta ezin da zalantzan jarri.
Azalpen arrazoionala: arrazoimena eta zentzumenak
Azalpen arrazoionala:
Arrazoimena: teorikoa eta praktikoa izan daiteke: teorikoa errealitatea ezagutzeko aukera ematen digu; praktikoa jokatzeko jarraibide arrazoituak ematen ditu.
Izaki arrazional eta askeak izateagatik ditugun bereizgarriak:
- Asmoak izateko ahalmena: Geure buruak helburuak jartzeko gai gara.
- Egokitzeko ahalmena: Gizakia ingurunera ondoen egokitzen jakin duen espeziea da eta, aldi berean, ingurune hori bere beharrizanetara aldatu du.
- Arrazoitzeko ahalmena: Errealitatea sinboloak erabiliz kontzeptualizatzen dugu.
- Aurreikuspenak egiteko ahalmena: Errealitatearen azterketa arrazionaletik ondoriozta dezakegu etorkizunean zer gertatuko den baldintza jakin batzuetan.
Jakintza arrazionala = zentzumenak + arrazoimena. Zentzumenezko ezagutzak informazio aldakorra eta era askotakoa ematen digu. Arrazoimenak zentzumenek emandako informazioa interpretatzen du, gauzen zerizan iraunkorra bilatuz.
Jakintza filosofikoaren adarrak
Teorikoak
Teorikoak:
- Metafisika: errealitatea zertan den aztertzen du.
- Logika: arrazoibideen forma eta zuzentasuna aztertzen du.
- Epistemologia: ezagutzaren jatorria, izaera eta balioa aztertzen du.
- Antropologia: gizakia aztertzen du.
Praktikoak
Praktikoak:
- Etika: morala aztertzen du, zertan den ongia ikertuz.
- Estetika: artea eta edertasuna zer diren aztertzen du.
- Politika: gizartearen antolaketa eta gobernu sistemak aztertzen ditu.
Jakintza filosofikoaren ezaugarriak
Jakintza filosofikoaren ezaugarriak:
- Arrazionala: fenomenoen kausa naturalak bilatzen ditu; arrazoimenak kausa horiek ezagut ditzake.
- Errealista: printzipio eta lege naturalak diren moduan ezagut daitezkeela uste du.
- Argudioetan oinarritua: arrazoia eta argudioen bitartez justifikatzen ditu haren baieztapenak.
- Indibiduala: teoria filosofikoek egile jakinak dituzte, ez dira anonimoak.
- Kritikoa: sinesmen dogmatikoak eta aurreiritziak baztertzen ditu; onartutako egiak zalantzan jartzen ditu.
- Praktikoa: nola bizi behar dugun hausnartzen du.
- Globala eta bateratzailea: errealitatearen osotasuna aztertzen du; zientzien teoria partzialei azken zentzua eman nahi die.
- Errotikoa: gizakiok kezkatzen gaituzten sakoneko auziak ikertzen ditu: nor garen, zein den bizitzaren zentzua, eta elkarbizitzarako printzipio orokorrak.
- Irekia: proposamen filosofikoak eztabaidari irekita daude, ez dira behin-betikotzat jotzen.
- Sistematikoa: errealitatearen azterketa ordenatua egiten du, zientziek egiten duten moduan.
Jakintza filosofikoaren adarrak (errepikapena)
Jakintza filosofikoaren adarrak: TEORIKOAK: Metafisika: errealitatea zertan den aztertzen du. Logika: arrazoibideen forma eta zuzentasuna aztertzen du. Epistemologia: ezagutzaren jatorria, izaera eta balioa aztertzen du. Antropologia: gizakia aztertzen du. PRAKTIKOAK: Etika: morala aztertzen du, zertan den ongia ikertuz. Estetika: artea eta edertasuna zer diren aztertzen du. Politika: gizartearen antolaketa eta gobernu sistemak aztertzen ditu.
2. Filosofia: definizioa eta bereizgarriak
Filosofia (etim.: philo = maitasuna, sophia = jakindura) = jakinduria maitatzea. Filosofia agertu ahal izateko gizartearen, ekonomiaren eta kulturaren garapen maila bat behar da. Filosofiak beste jakintza mota batzuen beharra du (teknika, matematika, bestelako jakintzak...). Jakintza arrazional zaharrena da.
Jakintza motak
Jakintza arrunta edo sentitzen dena
- Gauzak agertzen zaizkigun moduan erakusten dizkigu.
- Gizaki guztiok daukagu.
- Aurreiritziz beterik dago.
- Konformista eta akritikoa da.
- Herri bakoitzaren kulturari lotua dago.
- Garrantzitsua baina ez nahikoa.
Jakintza zientifikoa
- Fenomenoen kausen ikerketan datza.
- Jakintza arrunta baino sakonagoa da, subjektuartekoa izan daiteke.
- Jakintza deskribatzailea da: gauzak nolakoak diren esaten du.
- Jakintza partziala da: fenomenoak arloko azterketan banatzen ditu.
- Esperimentuez baliatzen da hipotesiak baieztatzeko.
- Kritikoa da eta etengabeko aurrerapenean dago.
- Matematikaz baliatzen da errealitatearen azterketan.
Jakintza filosofikoa
- Errealitatearen azken kausak ezagutu nahi ditu; arazo edo fenomeno espezifikotik abiatuta, lehen printzipioen bila aritzen da.
- Osotasuna aztertzen du: jakintza orokorra eta orokortzailea da.
- Errotikoa da: arazoen azken sustraietara jotzen du.
- Kritikoa da eta arrazoimenaren erabileran oinarritzen da; argudioen bitartez justifikatzen ditu haren baieztapenak.
Filosofia ez da zientzia, jakintza baizik
Ez da zientzia bat: ez baitu gauza jakin bat aztertzen; jakintza bat da, zientzia egiteko baliabide kontzeptualak dituena. Antzinako Grezian eta Erdi Aroan zehar filosofia zientziatzat hartzen zen. Garai haietan zientzia = errealitatearen funtsezko egitura erakusten duen jakintza zehatza. Zientzia modernoa agertu denetik (XVII–XVIII mendeetatik aurrera) filosofia ez da zientzia: enuntziatu zientifikoak esperimentalki frogatu behar dira, eta hori ezin da egin enuntziatu filosofikoekin. Zientzia ez bada ere, filosofia jakintza arrazional eta zehatza da.
Zientismoa
Zientismoa: pentsamenduaren korronte honek ezagutza arrazional baliagarri guztia zientziara mugatzen du.
Zientismoari erantzunez:
- Ezagutza arrazionala ez da zientziara mugatzen.
- Hala eginez gero, etikari edo justiziari buruzko eztabaida arrazionala ezinezkoa litzateke, eta horiek gabe giza aurrerabideari oztopoak jarriko litzaizkioke.
- Zientziak ikerketek dituzten inplikazio etikoak ezin ditu bakarrik ebatzi.