Marxen pentsamenduaren oinarrizko ezaugarriak

Filosofia eta etika2,57 KB

Marx: oinarrizko ezaugarriak

Marx: haren pentsamenduaren ezaugarriak kritika eta praktika dira. Kritikak Hegel-en idealismoan eta Feuerbachen materialismo mekanistan oinarritzen dira. Eta praktika iraultzaren garrantzian oinarritzen da.

Kritika: idealismoari eta materialismo mekanistari aurka

Hegel-en idealismoa kritikatzeko kontuan hartzen du errealitatea azaltzeko era eta burgesiaren ideologia, proletarioa kontrolatzen duelako. Marxek materialismoa defendatzen du idealismoaren aurka dagoena. Feuerbachen materialismo mekanistaren kritiketan Marxekin amankomunean duen ideia bakarra materialismoa defendatzea da.

Ideologia eta alienazioa

Bere ustez, ideologia gizarte batek naturarekin eta beste izakiekin erlazionatzeko dituen ideien multzoari deritzo, eta horrek alienazioa eragin dezake, burgesiak proletarioa menperatzen duelako. Beste alienazio motak:

  • Alienazio soziala: agertzen da non gizartean bi klase taldekada dauden: burgesak eta langileak.
  • Alienazio politikoa: klase sozialak bereizten dira bakoitza bere ideologiarekin; hemen ere burgesak eta proletarioa daude. Burgesak Hegel-en idealismoa defendatzen dute.
  • Alienazio erlijiosoa: agertzen da pertsona gizakiaren gainetik dagoen zerbaiten menpe dagoela sentitzen duenean, Jainkoaren kontzeptuaren menpe; horrela pertsona alienatuta dago.

Dialektika

Dialektika: hau errealitatearen aldaketa azaltzeko teoria da. Dialektika Hegel-en pentsamendutik hartzen da, eta Marx-ena errealitatearen dialektika da, errealitatea eta historia mugitzen eta aldatzen direlako. Aldaketa hori prozesu dialektiko bat jarraitzen du.

Prozesu horren pausoak ohi diren moduan azaltzen dira: tesia, antitesia eta sintesia. Prozesuaren lehenengo pausua tesia da, adibidez gizarte kapitalista; bigarren pausua antitesia da, proletarioaren erreakzioa; eta azken pausuan sintesia agertzen da.

Materialismo historikoa eta produkzio erlazioak

Hori historia eta ekonomia aztertzeko erabiltzen da. Horrela sortzen da materialismo historikoa: historia mugitzen da produkzio erlazioei esker, eta horiek dira gizartearen oinarriak. Gizarte batetik bestera pasatzeko iraultza bat gertatu behar da.

Produktu erlazioetan bi klase sozial kokatzen dira: kapitalistak eta langileak, borrokan daudenak; borroka hori iraultza bat da.

Marxentzat azken helburua

Marxentzat gizarte komunista da gizarte egokiena.

Deskargatu

PDF Word HTML